D. Egiaren kanta

 

CANCION VIZCAY-
NA EN ME[T]RO VIZCAYNO,
HECHA EN ALABANZA DE LOS HECHOS

heroycos de D. Domingo de Heguia, natural de Deustua junto à la
noble Villa de Vilbao, Cauallero de la Orde de Santiago: Y su Co-
mendador, Maesse de Campo General por su Magestad: Castellano
del Castillo de Fuenterabia, y su Gouernador perpetuo, y futuro
sucessor del de Pamplona, dirigida à Domingo Lopez de Heguia,
señor de la casa de su apellido, y D. Francisco de Butron, Diputados
Generales deste muy noble y leal Señorio de Vizcaya, por el Licen-
ciado Iuan Baptista de Alçola y Muncharaz, Cura de la Iglesia de
Castillo, Merindad de Arratia, natural de la noble Villa de Tabira de
Durango, Predicador en todo el Obispado de Calahorra y la Calça-
da, por su Señoria Illustrissima del señor D. Gonzalo Chacon, Obis-
po benemerito, su hijo y menor Capellan, adonde se narra to-
do el sucesso feliz que tuuo España en el sitio de la plaça de
Fuenterabia à 7 de Septiembre de 1638 años.


Phelipe Hespañaco, done andia
escubetu doçu, mundu gustia,
Alegradu vidi, Christiau erria
libradu dalaco, ondar ybaya:
Ogueimila guiçon, Francia errico
egoçan aldibaten, su, emaiteco,
Araco Vizcaitar, Domingo Heguico
yçanda bacarric, yrabazteco,
Iaun doneperi Deustuco batiçadua
onrradu yçandoçu, ceure lecua,
Ecsse infançonaduco, seme jayoa
Vizcaico onetaric, animossoa,
Mundu gustia dago, asseguin onean
eguin doçulaco, guiça leguean,
Iaunari alabançac, processinoac
Vizcayac eguin dituz, gordepazcoac,
Beste Moysenbat, cumareanic
guiçonau egonda, señaladuric,
Iaunen escurean, gobernaduric
aenbeste eguindau, Hespañagaitic,
Cegaiti euguidaben, humildadea
merecidu ez eiteco, ango placea,
Obedenciagaz aceptaduric
lealdadeagaz ondo jagonic,

Traça andiagaz aguin[du gu]stiac
executadu dituz nola eg[…]iac
Loric eguin baga, lecu gu[sti]a;
[..]ianda gueyago eugui eguia,
Seionça vizcochu, jaqui vagaric,
edateco vra, cerureanic,
Cegaiti citueçan, yturrigustiac
ondatu achurracaz, Frances ordiac,
Paciencia andiagaz, [au]çoen burruac
vrian ondo daucaz, egapetuac
Iauna orain gloria, onec beroa
besteay berodaquien, euren gogoa,
Yracassi Deuste, secula betico
Castillau yçaiten, Gasteluetaco,
Onec eguin Deusteçan, burlen andiac
amurraturic daucaz Frances gustiac.
France[es…]
Vigarr[en…]
Julio C[esar…]
errepu[blica…]
Capit[u…]
Liburu […]
France[s…]
atera b[…]

Cheldor bagaric, minac, farfulleteco
ez Domingo eguicori, ichadeiteco,
Domingo pazcoen icen andia
Coronica garri, ceure, eguia
chacurren oguia, emongo deussu
Domingo Heguicoc, baçaguiz artu,
Martiçen susperroa; eldu equiçun
Pheliperi eguiteco, gustioc, oñean, mun,
chacurren amessagaz, paluac asco
eroango doçuz, Franciaraco,
Gastelaco Almiranten, misericorida
bear içan doçu, neure eguia,
Cegaiti dalaco, Christiau, andia,
erregue andissuen, ispillu argui,.
Bederaci garren, Capituluan
S. Matheoc diño, Iaunen foruan
Eztot nic, bilatuco, sacrificioac
escabadaquidaz, misericordiac
Santuonen, essanaz, acordaduric
Christiau, cireanac, arnassa esturic,
Belaunez lurrean, Francia gustia
Almirante jauna, misericordia
A leguez yçanbaniz, Iaicoen Fedea
eracussica neusten, gañibitea,
Cegaiti ez taquien, Verba ossoric
jagoten ynoxbere, Yçorra bagaric,
On liçate baquea, legueric baliz
aussi ez paleguie, Verbea barriz,
Ostera eta laster, alcar arturic
jupoac beardituez, aforraduric,
Deraguiegun artean, chil, erasso
armaen indarragaz Christiau osso,
Il celeguieçan, Hespañacoac
negarrez egoçan, nola esquecoac,
Victor Hespañata, Cola Francia,
gueadar minacaz, gente andia,
Confiança larragaz, viciarren gu
larretan diñoe, si, non, bule, bu,
Si bule, bu, e non, bule bu
Francesay bear jate, ausi buru
Arçobispo Burdeosco, Perladu guejoa
estuan daroaçu, ceure colcoa

[…]


erraz ciratean, beste amarmilla
berrogueta amarguino, dira heriduac
dulabre euqueçalaco, euren escuac
ogueta amalau tiro, bronce onezcoac
an echicituen, Franciacoac,
berrogueta sei bandera, peleacoac
arcabuzda, pistola, municiñocoac
Arçobispoen oea, Principen bagera,
gureac ecardeçan, lepoaz essera
capusay granazcoac, erropa asco
mutil picarorc, janci eiteco
mosquete eta lança, contubagaric
laureun da gueyago, çaldiac ilic
eunda larogueimila, ducat vrrezco
Francesay paguea, eguin eiteco
sartu citeanean, ondar ybayan,
Franciaric ecardeçan, eurac aldean,
Viciçac, osassunac, esperança andiac
an galdu cituen, Frances gustiac,
Gastelaco Almirante Generosoa
sar cidin orduan, animosoa,
Ecussi eguianean, Domingo Heguico
cassi lurrean, echugui, jaco
essaten eusala, modu onean.
Verba onec, aen, artean, yçancitean,
D. Domingo Heguico, valerosoa
beusso erregueagaiti, laztan ossoa,
Vigarrena Hespaña, gustiagaiti
yrugarrena, barriz, neuc, ceugaiti,
Erreguen Magestaden, vioz ossoagaz
Maesse de Campo, çara, bastoe onegaz,
Castillau, gobernadore, ondar ybaico
eguiten çaituz çeu, secula betico,
Pamplonaco gastelu, achinacoa
çeure escuetan, echuten doa:
Comendadore çara, jaun done acubeco
Curuce gorriagaz, bularetaraco,
çuleguez Curuceau, mereciduric
Hespañan ez tago, çaldun biciric:
Asco eta gueyago, merecidu oçu
dabelaco Hespañac, asseguin artu:
Ecin guchiago, eguin cenduquean
parcatu Vizcayari, lealtadean:
Faltadu ecin ley, verba errealac
ez çugan bere yñox, amessac onac.
Escribietan deusun carta gustian
yfinten çaituz, çeu, çoor andian:
Ecussico doçu, laster batean
nola çorretaric, vrten doquean:
Erreguen Magestaden, carten andia,
çugan iminten dau, vioz gustia:


Conde Duquearen, yçar arguia
çu yçango çara, Domingo Heguia:
çuti dagoan artean, ene burua
Almirantea leguez, eussi escua:
Yçango noçula, adisquide, andi
naxan artean, munduan, vici:
Laguna, anagea, adisquidea
yçango nachaçu, enefedea,
Ecin guichiago, essan neuquean,
parcatu Vizcayari, lealtadean:
Betoz, alcandorac, ene cofrerean
çachut bertati, Domingo oean:
Cegaiti ecussen, Almiranteac
ycerdiz balcituric, Veaturic, oeac:
Onrra emaiterren, Almirantea
eguiten aguinetan dau, çureçat oea:
Bera çure mayan, çu aen aldean
ce ondo, cirudian, ao essatean,
Animadu Vitez, Vizcaycoac
yrudi eiteco, achinacoac:
Vizcayco legueac, andi foruac
erreguen Magestadeac confirmaduac:
Achinari dituz, mereciduac
cegaiti ditueçan, garbi, escuac:
Principe de Condec, trompeteagaz
cematu cenguiçanean, erioceagaz:
Emon cenguioçala, Gasteluen, Gilçac
parcatu leiçula, gustioi, Viciçac:
Ceu ez da besteoc, lecu gustian
yfini eguiçan, bildur, andian:
Baya çuc, Vizcaytarren legue onean


buruau, yfinicodot, çuday ganean:
Eguntaño Vizcaicoc, orrelangoric
ez tago eguin dabela, escribiduric:
Vizcaytarrac, guilçac, Francesay emon
ez eta balira, gustioc, Sanson:
Onrreagaz jayo, onrregaz, il
guiçona guiçaleguen, ez beti, mutil:
Lurrean Victoria, ceruan gloria
yrabaci doçu, Domingo Heguia:
Baçaquioz, Virtuteari, beti jarraitu
Santuçat, Iaungoicoa, ecussi daiçu:
Virginearen bespera, egun gustia
secula gorde eiqueçu ondar ybaya:
Domingo Vizcaycoari, çorra deussaçu
ez pa, ya, cinean, gustioc Gabachu:
Mila eta seireun da, ogueta amaçorci
garrenean, yçan da, viciac, vici:
Vrrien çazpigarren, egun gustia
Hespañençat, aurten, yçancidia:
Ain egun alegrea, acordetaco
papera gueyago, balcietaco:
Daguigun gustioc, asseguin artu
assoac, albiste, neuri yndaçu;
Cegaiti deusudan, negu gustico
cer essan yfini, sugateraco:
Gasteac eguiçu, dança eta saltu
Paris beardogu, vrtera, artu:
Eztauqueçanac, pocic, gogoac
içan daguieçala, pascoa guestoac:
Alan dauqueçala, Olandacoac
cegaiti direan, chacur ossoac.

FIN


Bertsio informatiko honen egilea: J. Urtzelai
Iturria: Originalaren faksimila (in A. Arejita: "Domingo Heguiari kantua. Textoa eta lexikoa", Litterae Vasconicae. Euskeraren iker atalak 4, 1988, 7-51)

Atzera