ARTICULU FEDECOEN

 

EXPLICACINOA

 

 

 

Fedeco Articuluac diraz amalau; leleengo çazpirac pertenecietan jacaz Iaunaren Divinidadeari: beste çazpirac pertenecietan jacaz Christoen Humanidade Santeari.

DIVINIDADEARI pertenecietan jacazanac diraz oneec.

Leleengoa sinistu Iaungoico baten guztiz poderossoagan.

Confessorea.  Ceinbat laungoico diraz?
Penitentea.  Bat Iauna.


C.        Da Iaungoicoa gorpuçagaz eguina?

P.         Ez Iauna; ez dauco Iaungoicoac gorpucic.

C.        Cer da Iaungoicoa?

P.         Corpuzbaco Espiritubat, gauça aen admiretaco, oein ecin pensadu leian nolangoa dan; Iaunbat fin bagaric poderosa, Santua, Sabioa, perfeccinoa guztien jabea, da gauça guztien fina eta principioa.

C.        Nolan da Iaungoicoa guztiz podorossoa?

P.         Bere vorondateagaz eguiten dabelaco gura daben guztia.

2.         Bigarrena sinistu dala Aitea.

3.         Irugarrena sinistu dala Semea.

4.         Laugarrena sinistu dala Espiritu Santua.

C.        Cein da Trinidade Santissimea?

P.         Iaungoicoa bera, Aitea, Semea da Espiritu Santua; iru persona da Iauncoico eguiazcobat.

C.        Aitea Iaungoicoa da?

P.         Bai Iauna.

C.        Semea Iauncoicoa da?

P.         Bai Iauna

C.        Espiritu Santua laungoicoa da?

P.         Bai Iauna.

C.        Diraz iru personac, iru Iaungoico?

P.         Ez Iauna, ezpada Iauncoico bat; Aitea, Semea da Espiritu Santu Iauna, iru persona da Iaungoico bat.

C.        Iru personeen artean çein da gueiago edo leenago?

P.         Ez bata, ez bestea da gueiago, ez çarrago, ez leenago; iru personac diraz gauza guztietan igualac, da bat, içaitean, poderioan da perfecinoetan, direalaco Iaungoico bat.


5.         Bostgarrena sinistu dala Criadorea.



C.        Zer essan gura dau dala Iauncoicoa Criadorea?

P.         Eguin cituzala gauza guztiac ezerbere ezereanic; da eguin dituzanen igaitea conservetan dabela, egonic bere vorondatean criaturen izaitea edo ez içaitea.


6.         Seigarrena sinistu dala Salvadorea
.



C.        Zer da Iaungoicoa Salvadore içaitea?

P.         Parquetan daquiçala becatuac; da emaiten dabela gracia becataria biortu didin bere adisquide izaitera.



7.         Zazpigarrena sinistu dala Glorificadorea.



C.        Zer da Iaungoicoa Glorificadore içaitea?

P.         Emaiten deustela bera servietan dabenai da bere gracian ilten direanai Zeruco gloria

C.        Zeimbat Criadore dagoz?

P.         Bat Iauna.

C.        Zeimbat Salvadore?

P.         Bat Iauna.

C.        Zeimbat Glorificadore?

P.         Bat Iauna, iru persona da Iaungoico eguiazco bat,
Criadore bat, Salvatore bat, Glorificadore bat.



HUMANIDADEARI pertenecietan jacaçanaz diraz oneec.

Leleengoa sinistu Christo gure Iauna, Guiçona içan partez sortu zala Virginearen Sabelean Espiritu Santu Iaunaren virtutez.

C.        Trinidadeco iru personetatic, zein eguin çan Guiçon?

P.         Bigarren persona, zein dan Iesu Christo Iaungoico da Guiçon eguiazcoa.

C.        Aitea Guiçon eguin baçan?

P.         Ez Iauna.

C.        Espiritu Santua Guiçon eguin baçan?

P.         Ez Iauna.

C.        Bada cein Guiçon eguin çan?

P.         Bacarric Semea, çein Guiçon eguinic derechan Iesu Christo.

C.        Iesu Christo Iauncoicoa da?

P.         Bai Iauna.

C.        Iesu Christo Guiçona da?

P.         B[a]i Iauna, Iaungoico da Guiçon eguiazcoa.

C.        Nolan sortu çan Virgineen Sabel santan?

P.         Ez guiçonen obraz, ezpada Iaungoicoac Virgineen odol puruagaz egin eban gorpuz bat da criadu eban arima perfecta bat: da guero bigarren persona Trinidadeecoa batu edo bat eguin içan gorpuz da arima onegaz gu < e > retan zala leen Iaungoicoa içana bacarric Guiçon bere eguinic.



2.         Bigarrena sinistu jaio çala Maria Virginea ganic.  Doncella zala jaio baño lenago, jaiaqueran da jaio ezquero.



C.        Virgina Santissimeac bere Seme Iesusa jaiotean galdu beeban Donzella izaitea?

P.Ez Iauna, bidrieratic iragoten dana leguez Eguzquia aussi bagaric bidrioa jaio zan Iesusa Virgina Santissima ganic, galdu bagaric Doncella içaitea: alan içan çan Doncella jaio baño lenago, jaiaqueran da viciza guztian; obra au eguin ebalaco Iaungoicoen poderioac.


3.         Irugarrena, sinistu artu ebala passinoa da eriocea gu becatarioc salvaetarren.



C.        Zegaiti Curuzean artu eban Iesusac eriozea?

P.         Gu becatareanic da infernurean libraetarren.

C.        Iesusa Iaungoicoa leguez ala Guiçona leguez il çan?

P.         Guiçona leguez Iauna; cerren Iaungoicoa dan partez il ezin leiteana leguez, Guiçon eguin çan eriocea arçaiteraco.

C.        Zer da Iesusa iltea?

P.Bere arima Santea apartaetea bere gorpuz Sagradureanic apartaetan dana leguez, beste Guiçon ilten direanetan.



4.         Laugarrena sinistu jasi çala infernuetara da atera cituzala arima Aita Santuenac beguira egozanac aen etorrera santuari.



C.Zer adietan dozu infernuen icenagaz?

P.         Dagoz lurrean barruan, lau lecu ceinzuei bean dagoçalaco deresten infernuac: bat bereengoa, ceindan condenaduac dagoçana; bigarrena. ceinetan dagozan Purgatorioan Arimac; irugarrena, ceinetan dagoçan Bautismua artubagaric ilten direan Seinen arimac; Laugarrena çeintan egon cirean Arima Santuenac ceinçuc il cirean Iesusa etorri baño lenago; da sartu ecin izan cirean glorian, Iesusac bere erioceagaz irigui artean Ceruco Atea: lecu oneri derecho Abraanen Senoa edo Santuen ren limbua.

C.        Lau lecuetaric ceinetara jasi çan Iesusa?

P.         Beste iru lecuac bere sentidu eben bere grandecen virtutea: baea jasi çan Abraanen Senura edo Santuen limbura; da bera icusteagaz, an egozan Santuac eguin cirean Bienaventuradu, da urtenic, joan cirean Iesusagaz Cerura.

C.        Iesusen gorpuça jassi bazan limbura?

P.         Ez jauna, ezpada bere arima, eze gorpuza gueratu çan sepulturan.

C.        Divinidadea edo Iauncoicoa jasi çan arimeagaz limbura ala gu<e>ratu zan gorpuçagaz Sepulturan?

P.         Iasi çan limbura arimeagaz Iaungoicoa da egoan gorpuçagaz sepulturan biacaz baturic edo bat eguic: cerren Iaungoicoa apartadu ez da gorpucerean ez arimeaganic.



5.         Bostgarrena sinistu irugarren egunean vicitu çala ilaen arterean.



C.        Cer da ostera Iesusa ilazquero vicitutea edo erresucitatea?

P.         Erioceagaz Iesusen arimea gorpucereanic apartadu çana, viortu zala irugarren egunean gorpuçagaz batutera, edo bat eguitera; ceinegaz vicitu çan ez beimbere ilteraco.



6.         Seigarrena, sinistu igo ebala Ceruetara da jassarirric dagoala Aita Iaungoico guztiz poderosoen alde escumatati.



C.        Cer da Iesusa Aita eternoarê alde escuman jasarriric egotea?

P.         Iesu Christo dana leguez Iaungoicoa da Guiçon
eguiazcoa: Iaûgoicoa dan partez daucala gloria iguala da bat Aiteagaz da Espiritu Santuagaz; Guiçona dan partez, daucala criatura guztiac baño gloria da grandeça gueiago.



7.         Zazpigarrena, sinistu etorrico dala ju<y>zioco egunean Onai ematen bere gloria, cerren gorde citueçan aen Mandamentuac; da guestoai seculaco penea, cerren gorde ecitueçan aen Mandamentu Santuac.



C.        Iuyzioco egunean guztioc biortuco gara vici izaitera?

P.         Bai Iauna, orain daucaguçan gorpuz da arimacaz erreçucitatu edo vizituco gara gueure pensadu, essan edo eguin doguzan gauza guztien contua emaitera; da betico Ceruan viçi içaiteco edo infernuan egoteraco acabuco sentencia arçaitera.

C.        Besteric sinistu bear boçu?

P.         Bai Iauna, bost gauça.



1.         Leleengoa, Elexa Santa Catholica bat.



C.        Cegas eguiten da Elexea?

P.         Mundu guztico Christinau Iesusen fedea da Aita Santu Erromacoen obediencia dauquanacaz eguiten da, Cofradia bat leguez gorpuz bat ceinen burua da Iesusa da Iesusen Vicarioa leguez lurrean Aita Santu Erromacoa.

C.        Cergati da Elexea Santea?

P.         Bere burua cein dan Iesusa, leguea, fedea da Sacramentuac direalaco guztiac Santuac.

C.        Cer da Elexea Catholiquea içaitea?

P.         Mundu guztieo Christinau guztiacaz componiduric egotea.

C.        Cergaiti da Elexea bat?

P.         Iaungoico adoretan dabena, fedea da legue daucana, da Ia/ ... /... /direla/co bat.

           
2.         Bigarrena, Santuen Comunioa

 


C.        Cer da Santuen Comunioa?

P.         Dagoçala Elexan Santuac au da Iaungoicoen gracian dagoçanac: da onelan becatu mortal baga Iaungoicoen gracian idaraten direanac dauquela parte mundu guztian eguiten direan obra onean.


3.         Irugarrena, becatuen parcacinoa.



C.        Cer essan gura dau becatuen parcacinoac?

P.         Iesusac bere Elexati bacarric ichi eusaçala erremedioac becatuac parcaetaraco; ceinçuec direan Zazpi Sacramentuac, da oneen artean particularean Bautismua da Penitencia edo Confessinoa.

C.        Cer bear da eguin Confessinoean becatuac parcaetaraco?

P.         Confessadu becatu mortal guztiac, bat bere ichi baga, damuriagaz da proposituagaz ez ostera Iaungoicoa ofendietaraco

C.        Ichi belegui becatu mortal bat confessadu baga losea gaitic edo damuari edo propositu baga, eguiten da Confessino ona?

P.         Ez Iauna: alaco Confessinoa da deunguea, da biortu bear diraz eguitera alango Confessino guztiac.

C.        Confessadu ecin balidi bago erremedioric becatuac parcaetaraco da Cerura joateraco?

P.         Bai Iauna, Contricinoa.

C.        Cer da Contricinoa?

P.         Euquitea bioceco damuari andi bat becatu eguinena euracaz ofenditu dabelaco Iaunagoicoa izanic aen ona, da amaetan dabelaco gauza guztien
ganean: proposituagaz ez ostera ofendietaraco, da aldaigunean Confessaetaraco.

C.        Comulguetan çoaçanean cer arcen dozu?

P.         Sacramentu Eucaristiacoa.

C.        Cer dago Sacramentu Santu Eucaristiacoan?

P.         Iesu Christo gure Iauna Iaungoico da Guiçon eguiazcoa.

C.        Oguiric bago Sacramentu Santu Eucaristiacoan?

P.         Ez Iauna bapere, Sacerdoteac consagrado ezquero Ostia.

           
4.         Laugarrena, Araguien Erresurrecinoa.



C.        Cer da araguien erresurrecinoa?

P.         Iauncoicoac bere poderioagaz biortuco dituzala gure gorpuzac aus edo beste gauza eguinac, orain daucaguçana leguez, arimacaz baturic, vicitutera.



5.         Vostgarrena seculaco Viciçea.



C.        Cer da Seculaco Viciçea?

P.         Viciçau acabadu azquero arimac da corpuçac bat eguinic il baciren Iaungoicoen gracian euquico dabela seculaco, au da fin baco viciçea Ceruan dicha guztiagaz beteric.









 

Non: N. Zubia, Doctrina Christiana, 1691 (J. De Lezamis, Vida del apostol Santiago, 1699)
Betsio honen iturria: Ibon Sarasola, Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos, 1983, 146-154 or.

 

 

Atzera