ESCUALDUN PELEGRINAREN BIDALTZAILEA

Gr. ADÉMA Aphezac egina.

BAYONAN

Andre LAMAIGNÉRE alhargunsaren imprimerian

Chegarayco carrican, numero 39an.

 

1877

 

 

Imprimatur:

FRANCHISTEGUY, vic. gén.

 

 

 

AINTZIN HITZAC IRACURTZAILEARI

 

Beila edo pelegrinaietako debocione zaharrarentzat lehia handia dute orai girichtinoec bazter gucietan.

Gu ere escualdunac gure aintcinecoen Fede berarekin bagabiltza hain hauzo ditugun beila lekhu saindu horietan.

Ordean ascoc hara dohacinean ere deus guti dakite han gerthaturicaco gauza miragarriez, eta hango asco manerez.

Liburu escuara bat escas ginuen debocione eta ibilgide hoieri zagocotena.

Escualdunec ere cerbeit gure gureric beharrez, lehenbician hasi ginen Lurden cantatceco cantica batzuetaric.

Gero Jubilau urtheco gure pelegrinai handi haren orhoitzapenetan, Jaun Aphezpicuaren nahicariac liburu ttikitto bat zarotan eginaraci.

Icusiric liburu ttiki horrec izan zuen errekesta, eta hain laster denac emplegatu ondoan galde asco heldu cela oraino bazterretaric, hartu nuen chedea bertce hainbertceren eta gehiagoren ere berehala imprimarazteco.

Bainan hainbertcenarekin eman nion gogoari, hartaraz geroz hobe nuela aldi huntan, aintcinecoan baino cerbeit gehiagoric eta compliagoric egin, amoreagatic eta escualdunec ere izan cezaten pelegrinai horietaco beren escu liburua eta bidaltzailea.

Asco gauza da beraz liburu huntan lehenecoan ez cenic. Egin ahalac seguric egin ditut cerbeit onic eta gostucoric atheratceco.

Andre Dena Mariac benedica beza ene lana, eta zuc, iracurtzaile maitea, othoitz egizu neretzat.

 

Liburu huntaco cembeit hitz makhur imprimatuac.

26garren plaman, 18garren lerroan, bigarren hobeki hux eginic emana da.

31garren plaman, 5garren lerroan, arroxoinekin iracurrazu arrozoinekin.

36garren plaman, 13garren lerroan, arrun............ iracurrazu arrunt.

46garren plaman, 20garren lerroan, gucia............ iracurrazu guciac.

47garren plaman, 19garren lerroan, bandic......... iracurrazu handic.

74garren plaman, 12garren lerroan, diozue......... iracurrazu diozu.

114garren plaman, 11garren lerroan, egearen..... iracurrazu legearen.

134garren plaman, 6garren lerroan, Harraboz.... iracurrazu harrabox.

 

 

 

 

ESCUALDUN PELEGRINAREN BIDALTZAILEA

 

I

Miracuiluez

Jaincoa Jainco dela nahiz ja frango ezagun den munduco gauza naturaletaric; hargatic hetara beicic ez behatuz, eta deus bertcelacoric ez icusiz, nekhe liteke hetaric gorago hambat gogoaren hedatcea.

Mundu huntaz eta hemengo gaucez bertceric ere badela ohartceco, behartcen zaizkigu bertce munduticaco seinale edo ageri suerte batzu eta hec dire deitcen ditugunac miracuiluac.

Miracuilu baten gertharazteco edo egiteco, mundu huntaco gauza naturalen indarrac eta ahalac ez dire aski.

Jaincoaren botherea da bakharra, berac egin creatureri berac eman legeac alda edo gambia detzozketena.

Sainduen miracuiluac, Andre Dena Mariarenac berac, nihola ez ditezke Jaincoaren bothere gucizcoac baicen.

Debruac ere ascotan egin detzazke bere miracuilu gisac, itchurazcoac edo alegiazcoac bedere, Jaincoarenetan sinhesteric ez dutenen chorarazteco eta bere saretan aree barnago sarrarazteco. Jaincoac uzten ere dio podore hori, batzuetan gure bekhatuen gaztigutzat, eta bertce cembeit aldi Justuen beren phorogatceco.

Miracuiletan, zoin diren Jaincoaren escuzcoac, eta zoin debruaren jocoac; zoin diren egiazcoac eta zoin falxoac, ezagun izaten dire comuzki beren suyet chede eta ondorio on edo tcharretaric.

Ez dagoco hargatic nor nahiri holaco gaucen gainean juye pharatcea.

Elizac berac miracuilu bat egiazcotzat ezagutu baino lehen, harritceco da cer eta cembat lekhuco, eta argi eta froga behar zaion aintcinerat ekharri. Ez da holacotan nihor hura baino zuhurrago eta mesfidago denic, ez eta ere egia eta gezurra harc bezala berechten dakitzanic.

Miracuiluac bethi izan dire, eta bethi izanen dire; bainan ez du Elizac ororen sinhesterican manatcen.

Guretzat fedezco articulu direnac eta bekhatuaren penan herxiki sinhestecoac dire bakharrik Liburu Sainduetan aiphaturicacoac.

Eta hetaz bertzalde baita bertce hainbertce noiz nahi gerthatu eta oraino gerthatcen denic, nihola ukha ez gezurta ez ditezkenac;... hala nola baitire Lurdes hortaco miracuiluac; holacoen sinhestea ez darocu ez Elizac manatcen; bainan bai centzu comunac.

Arren cembeitec hori ere ez lukete nahi eta hekien arabera ez liteke haizu ere izan behar miracuiluric.

Ecic miracuiluec dauzkigute frogatcen egia edo gauza suerte batzu batere cembeiten gostuco ez direnac.

Egia edo gauza halacoen ez izatean intres luketenec, natural da hekien frogaric ere ez nahi izatea.

Halere hainitcec gure Fedeaz irri aisechago naski egin lirote, ez balakite gutartean ere baditezkela heien sinheste gabeaz cer phenxa dakitenac, batere ez hec baino ttonttoagoac, bai eta irri-ordainaren egiteco ere heintto bat on eta gai direnac.

 

II

Pelegrinaiac cer diren

Beila edo pelegrinaia edo saindoraldea erraten zaio, toki saindu batera debocionez egiten den bidaiari.

Ez da oraicoa beilaz norapeit higitce hori.

Lehen lehen demboretaco girichtinoec Jesu-Kristo Gure Jaunaren ibildegietarat, eta bereciki Jerusalemera zuten beren icusminaren lehia.

Erromara buruz ere laster abiatu ciren, Jaundoni Petri eta Jaundoni Paulo, biac han egonac, han hilac eta han ehortciac cirelacotz.

Gerochago bazohacin orobat, edo hulaco Apostolu, edo holaco Martir, edo halaco Aphezpicu sainduren hobirat.

Saindutasunaren miracuiluec demborarekin holaco asco helburu ezagutaraci zuten bazterretan.

Aspaldi famatuak ziren: ... Espainian behinic behin, Gure Señora Saragoce Pilharrecoaren beila, eta Compostelaco Santiago Apostoluarena: — Orobat Frantcian, Turoneco Jaundoni Martinena eta Betharrameco Ama Birjinarena.

Andre Dena Mariac berac, Elizaren lehen mendetic hasiric, noiz nahi eta han hemenca, batzuetan bera agertuz, bertcetan bertce cerbeit miracuiluz, berechi izan ditu toki batzu othoitcerat jendearen osteca bilaraztecoac,... bai arimetaco bai gorphutcetaco hainitz eritasunen sendaraztecoac.

Cer diteke nihun icusgarri hambat miracuiluzcoagoric Italia-Loretaco elizan aurkhitcen dena baino? — Han baita Ama Birjinaren beraren sor etchea, Jaincoaren Semea gizon egin ceneco etchea, duela bortz ehun eta berrogoita bortz urthe, Nasaretetic zazpi ehun lekhoa hunatago, aingeruec oso osoa airetan ekharria.

Frantciaren bi hegietan ez du oraino hambat dembora gerthatuac direla Andre Dena Mariaren agertce batzu, egundaino becein miragarriac: 1846ean Salhetaco mendian; eta 1858an, Escuaherrietaric hain hurbil, Lurdeco harpean.

Saragoce-Pilharreco Ama Birjina, Espainiaco aldetic;... Betharramecoa, Lurdecoa, Buglosecoa, Frantciaco bertce hiru bazterretaric; horra lauac zoin hauzo ditugun, eta lauac naski Escualherriaren eremu ohietan.

Iduri du Jaincoaren Ama Sainduari egundainotic lakhet izan zaiola, hurbildic escualdunari behatcea, eta alde gucietaric gure Fedearen zain egotea.

Beila lekhu handi hoikien ichtorioac ezarrico ditugu haratchago liburu hunen segidan. Arte huntan escualdun pelegrinen argitceco, bertce cerbeit oraino badugu erran beharric.

 

III

Pelegrinaiac certaco diren

Jaincoac miracuilu cerbeitez bere botherea numbeit iracuxi duenean; toki haren begiz icustea, eta miracuiluac han utci hatcari hurbildic behatcea bera, ez ahal da axegin ttikia fedudenarentzat.

Bagohaci harat, sendi baitugu han badela bertcetan ez bezalaco berthute bat, gure othoitceri eta izaite guciari loth daitekena.

Arimaco eta gorphutceco asco behar ordutan, nihun baino hobeki han dugu uste gure ona atcheman; eta exempluac inhaurri dire arrazoin dugula iracusten dutenac.

Harat gohacinean;... gure etchetaric eta herrietaric urrunchco othoitcezco gogoz aldaratce hori bera;... bideco nekhe eta escasien jasaite hori bera, penitentcia gisa bat da ez guti baliatcen dena.

Egungo egunean guciz, bertce hainbertce, jo hara, jo huna, hor baitabiltza herratuac eta lehertuac lurreco gozo ez deusen ondotic; gu ere gure escu alde bagabiltza lorietan, ceruticaco cerbeitto hurbiltchagotic dakusakegun tokietan.

Bertcenaz ere on da orhoit gaitecen, eta noicean behin bedere gure urraxez berez seinala dezagun ez garela lur hunen gainean bidaiari eta pelegrin batzu beicic, hemen egoitza iraupenecoric ez dugunac, eta eternitateari buruz bertce baten bilha gabiltzanac.

Bertce arrozoinic ere badugu, bereciki cembeit dembora huntan, hain usu eta osteca pelegrinai horietan ibiltceco.

Munduan orai cerbeit indar duten gutiz gehienec, Jainco legeric ez nahiz, Eliza Catolicoa baitagokate begitan hartua, eta oro, batzu agerian, bertceac escu azpiz, hor ari baitzaizco alde gucietaric, nundic lurrerat aurdikiren duten.

Gure Aita Saindu handi eta maitea bera, zucentasunezco eta ohorezco lege gucien contra, khen ahal cetzozketen guciac khenduric, hantche baitagocate gathibo, trabatua, herxatua eta cer nahi axecabez doloratua:

Behinere izatecotz, holacotan behar dute girichtino bihotcic duketen guciec beren burua iracuxi, ohoragarrienaren, zucenenaren eta flacoenaren alde.

Munduco indarrac escas edo exai balin baditugu, othoitzaren botherea bedere gure escuco dugu.

Holacotan, cinez lothu behar gare, ez choilki othoitzari, bainan oraino gure othoitcen indarra emenda ahal diroten arrimu gucieri.

Holacotan, othoitz bakharca eginac, othoitz ichilac edo gordeac ez dire aski; multzuan eta osteca behar gare bildu tokiric sainduenetarat, gure othoitcen batean ematerat.

Pelegrinaietara horrela gohacinean, ez da batere gaichto mundua ohart dadin gu ere bagarela.

Elizaren exaiec, Jainco legeric gabe mundua bertce nolazpeit goberna uste dutenec, ja hain dituzte bazterrac nahasi, nun orai chuchentceac baititu lanac!

Arren hainbertce nahasduren eta makhurren chuchentce hori liteke segur miracuilu bat handia, bai eta dembora berean gure Eliza Ama Sainduarentzat gainhartce bat ederra.

Beraz holaco miracuilu baten eske, norat gohazke chuchenago, baicic ere asco bertce miracuilu ja gerthatuac dakitzagun tokietara.

Ez da oraino hortan gucia.

Gutartean fincatu berrixuac ditugun debocione batzuen medioz, — batetic gure Adoracionetaco egun handietan, bertcetic gure pelegrinaietan, — iracusterat ematen dugu cer heinetaco girichtinoac garen.

Izan da dembora bat, zointan Fede gabeco mundutar cembeiten gatic: heien irrien edo trufen beldurrez; orobat heien handi-itchuraren errespetuz edo loxaz, fededun herabe batzu gordeca bezala baitzabiltzan bere Erlijioneco urrax sainduetan.

Noizbeit hargatic fededun horiec aski ernatu ciren fedegabe balentrios hekieri hurbilchcotic beha paratceco, eta gero heien gizontasunaren neurtceco.

Orduan ohartu ginen guciac, ez cela ez girichtinoeri, halacoen aintcinean guciz, buruaren aphaltcea, eta deusetaz ere gizona ez dela mundu huntan berean hain gora altchatcen, nola Fede ongi praticatu batez.

Geroztic gabiltza nihoren ahalkeric gabe, ez choilki gure debocionezco urrax manatuetan, bainan orobat beila bide horietan, gure arrosorioac escuan, eta gure pelegrin gurutceac papoan.

Bertcenaz ere, bere tokico berri beicic ez dakien girichtino bati hainitz on egiten dio icusteac bertcetan ere badirela fededunac: ecic pelegrinai horietan usu hautematen dire guc dugun sinheste berarekin hara joac, munduco jenderic handienac berac.

Jaunen jaunac eta guciz halacoac ere numbeit badirela, badukete escualdun cembeitec beren begiz han icustearen beharra.

Bertzalde oraino, saindoralde nausi batera cembeit ehun edo cembeit mila arima biltcen denean, hura da hura eder eta sustagarri.

Orduan erran diteke bat bederaren bihotza berotcen dela han diren bertce bihotz gucien khar sainduaz.

Halacotan, jende ostearen bortchaz ere, bere gisaco buila iduri bat izanagatic; sorkha nahasmahas suerte hori bera, ceruco bidean, gauza hunkigarria da.

Holaxu naski bertce orduz zarraizcon Salbatzaileari Judeaco jendeac, eta bethi miracuiluric handienez sariztatua cen hekien erresaca saindua.

Hortacotz ere Elizari egundainotican lakhet izan zaizco bilkhura saindu oste handitacoac.

Orobat ezagutua da, eliza handi batean; jendetce handia biltcen den eta fontcione compliac egiten diren eliza batean, hobeki dela norapeit inharrosten eta largatcen populuaren bihotza, ecen etz asco herri ttikitaco eliza chume eta oficio jende gutitacotan.

 

IV

Pelegrinaietan nor eta nola behar den erabili

Gure Erlijioneco bertce urrax guciec bezala, pelegrinaiec ere hau dute: — egiteraz geroz, behar den bezala dire behar egin; edo bertcenaz hobe batere ez egitea, guciz ez balin bada egiteco bortcha legeric.

Hetaz baliatceco condicioneac escasten badire, zorokeria liteke gero ez baliatuz errencuratcea.

Gehiago dena holaco gauzac calte beicic ez dire, behar ez den moldez edo chedez egiten direnean.

Hala hala, hainitz on eta salbagarri dire, bai eta ascotan miracuilurainocoan, sainduki, Federekin, bereciki contcientcia garbi delaric, egiten dituztenentzat.

Beila bat egin eta, beren othoitcetan berec nahi zuketen hura ardiexi ahal izan ez dutenec, on liteke phenxa balezate noren edo ceren falta den.

Maicenic geroni gare ceruticaco gracien trabatzaile, gure bekhatuez, gure Fede eta debocione escasaz, gure chede ez aski zucenez, eta gure nahi naturalegiez.

Bertcenaz ere, naturalezaz sobera gora diren legeeri buruz arrimaturic daude miracuiluac gure uste naturalaren arabera baitezpada gerthatu behar izateco.

Gauza miracuiluzco baten berthutea ez da bethi berdin agertcen, casuac gure iduriz berdinac izanic ere. Jaincoari, dohaco icustea noiz eta norentzat diren combeni miracuiluen gerthaldiac.

Beila horietarat edo zoin behar orduz gohacinean, ongi baliatcecotz, lehen lehenic garbi aldi bat ona dezogun eman gure contcientciari, eta gaiten jar adichkide gure Jaincoarekin.

Escuara beicic ez dakitenec, pelegrinai arrotz horietaraz geroz hirriscatcen dute han ecin cofesatcea; beraz chuhur badute, bideari lothu baino lehen, cofesa beitetz beren herrietaco apheceri.

Bertce nor nahirentzat ere hori hobe da, guciz oste handitaco pelegrinaiac dohacinean, ceren eta orduco builan nekhe baita aldiaren ere atchematea, eta cembeitentzat seguric, aree nekheago, behar luketen astiarekin eta descanxuarekin lan serios horren egitea.

Ez du hargatic horrec erran nahi, ez dela pelegrin gan behar graciazco estaduan denic baicen. Bekhatorosac ere badohazke eta beharric ascotan dohaci.

Egungo egunean, bekhatorosic exituenac, Fedea bera galdua dutenac, nun ditu hobeki atchematen, jotcen eta aurdikitcen Jaincoaren graciac;... nun dire usuago eta lasterrago combertitcen,... Lurdeco harpe eta eliza hortan baino? eta berdin bertce holaco asco beila lekhuetan.

Miracuilu hori bera hain da egia ezagutua, nun baitire pelegrinaietarat menturatu nahi ez direnac, Jaincoaren graciaz han atchemanac izan beldurrez.

Baitakite cinez combertitceac arima gozo handitan ezarrirican ere, bertce asco gauza latz eta garratz badakharkela ondotik; horrec horrec ditu loxatcen.

Arrozoin hori cembeitec lañoki aithortu dute, eta naski bertce cembeitec ere ez dute gutiago phenxatcen.

 

Pelegrinai oste handico bat denean, norc berac behar luke onxa ikhasi eta onxa gogoan hartu, hartaco aintcinetic iracuxia izaten den arrimua.

Hango proasionetan da arrimu hura chuchen oroc atchikitcea beharrenic.

Proasionea izan dadin bi edo lau edo orobat zortci lerrotacoa; aintcineco buru burucoac behin pharatuz geroz, hekien gibeletic dohacinec aski dute sail beraren heien ondotik makhurtu gabe idukitcea.

Beraz gibelecoac beha bezo usu bere aintcinecoari, eta chuchen jarraic bekio urrax baten artea huxic utciz.

Ilhunarekin egiten bada proasione hori, guciec behar dute argi bana izan escuan pizturic, eta hori proasioneco bide gucian, batec bertceari, ez argi chortaric ez suric ez emaiteco casu eginez.

Proasione horietan cantuac ez du ichildu behar. ― Batec edo batzuec has eta, bertce guciec beren aldico errepicaz behar dute ihardexi.

Ez cantari izanagatic, bakhotchac eman beza nihoren ahalkeric gabe gogotic dakien edo ahal duen bezala cantatcen; ecen elizaco oficio cantatuetan egin dezakegun othoitcic hoberena da, Elizaren chedeari juntatuz, harc bezala gure partearen cantatcea.

Abisu hoikien ondotic, pelegrin maitea, huna orai beila toki horietaco cembeit ichtorio.

 

V

Andre Dena Maria Pilharrecoa.

Españolen aspaldico agurra edo salutantcia da: ― Ave Maria purissima; eta ihardesten zaio erranez: ― Sin pecado concebida... Escuaraz horrec erran nahi du: ― Agur Maria ecin gehiago garbia, ― bekhaturican gabe contcebitua.

Diote Elizaren lehen mendetic hasi cela Espainiaco girichtinoen artean agur eder horren usaia: eta huna certaric.

Jesukristo gure Jauna, Cerurat igan berrixua cen, eta haren Ama Saindua oraino lurrean bici cen Jerusalem alde hartaco dicipuluekin, bere seme ordetzat zagocalaric Jaundoni Joani Ebanjelista.

Jaundoni Jacobe zaharrena, Santiago Apostolua guc deitcen duguna, Jaundoni Joaniren anaia cen, eta hastexutic jina cen Espainian Ebanjelioaren predicatcerat.

Escualherriac, diotenaz, dembora hartan Espainiaco aldean seguric, Saragoce barne hartcen delaric, hedatcen ciren orai baino hainitz haratago.

Santiago Apostoluac egon alditto bat egin zuen Saragoce hortan, eta dicipulu bakhar batzuekin gau oroz atheratcen zen hiritic, Ibereco ur hegi batera. Han iracusten ciozcaten fedezco egiac eta othoitcean ere han elgarrekin egoten ciren. Bainan oraino nekhez citzaion jendea biltcen girichtinotasunera.

Gau hetaric batez, haratchagoco ur bazterretic aditcen dute aingueruzco cantu bat; eta aingueruec hitz hauc cituzten cantatcen: ― Ave Maria gratia plena.

Santiago Apostolua berehala harat beha pharatcen da belhaunico. Icusten du argi handi bat, eta argi haren erdian pilharri churi churi bat, eta pilharri haren gainean chutic Andre Dena Maria milaca aingeruz inguratua.

Aingeruen cantua ichildu cenean, Jesusen Ama Saindua hunela mintzatu citzaion Jaundoni Jacoberi:

«Ene seme maitea, hementche berean ene ohoretan egin behar dautazu eliza bat. ― Pilhar hau cerutic aingeruec niri ekharria, hemen uzten darotzut, hola hola egon dadin munduaren akhabantzaraino. ― Hunen ondora bil zaitezte othoitz egitera. ― Othoitcean hemen arico zaizkidanen fagoretan, ene Seme Jaincoac miracuilu asco eginen du, eta ez da behinere hiri hori Jesukristoren adoratzaileric gabe izanen.»

Hitz horiec erran eta, Ama Birjina aingeruec berritz ereman zuten Judeaco bere egongietara.

Santiago Apostoluac bere dicipuluekin berehala hasi zuen eta egin eliza bat Pilharraren ingurua, hamasei urrax luce eta zortci zabal, barnean hartcen zuena.

Errana da Andre Dena Maria gero ere behin baino gehiago ethorri cela toki hartara berera hango fededunen cantueri bere bozaren juntatcerat.

Pilhar sainduaren eliza hortan cer nahi miracuilu gerthatcen baitcen, bazter gucietaric jendea horra biltcen cen, eta Ama Birjinaren erranac cein ciren egiac demborac iracuxi zuen.

Geroztic Espainia gucia hainbertcetan edo paganoz, edo barbaroz, edo cer nahi nahasmenduz izan baita iraulia eta funditua... Ascotan girichtinoec nihun ez baitzuketen othoitcera biltceco lekhuric mendi zokhoetara ihes eginic baicen. Saragocec bakharric, bethi salbu eta tente begiratu izan du bere Andre Dena Maria Pilharrecoa. Mairu demboran ere han bethi berdin celebratu dire fontcione sainduac. ― Hala hala ez daite erran Espaρolac oraino ere cembat atchikiac diren Beren Ama Birjina Pilharrecoari.

Hemezortci ehun urthe huntan cembat bertce gisetaco miracuilu icusi den Pilhar saindu horren ondoan gerthatcen; norc daki? ― Berrixuenetaric bat bakharra erranen dugu.

Mila sei ehun eta hogoita hemezortcian, hemeretci urthetaco laborari seme batec orgen azpirat erori eta zango bat izan zuen arrodez chehacatua.

Zango hori Saragoceco ospitalean behar izan cioten moztu belhaunaren ondoxutic; eta gerochago zurezco zango orde batekin escale pharatu cen Santa Maria Pilharrecoaren athetan.

Egun guciz behin baino gehiagotan bazohan Ama Birjinaren aldare aintcinera; othoitcean han egoten cen; eta bere zango moztuaren muthurra thorratcen zuen hango lampetaco olioarekin.

Urthe bat eta erdixuren buruan, Martchoaren hogoita bederatcico gauan, bere zurezco zango ordea oheracoan khenduric, gure imbaliera lo zagon.

Ama suertatcen zaio aldetic argi batekin iragatera. ― Behatcen dio semeari, eta iduritcen zaio estalkipean bi zango oso eta berdinen bultoa icusten diola.

Aldaratcen ditu estalkiac... Nor harritu hura harritu, semea egiazki bi zangoen jabe dagocola icusiz.

Aita ekharrarazten du: biac loriatuac oihuz abiatcen dire. Semea atzartcen da: harenac gehiago. Cer othe den etche hartan hauzoac ere heldu dire; hantche daude oro espantituac:... Gizon gaztea jeikia han zabilan bere bi zangoz icusten ala amexa ala egia cen.

Argitcen hasi zuen bai, zalhu bere bi zangoz laster egin zuen elizara.

Berria berehala barraiatu cen Saragocen eta inguruna gucian; eta nola gizon gazte hori guciec ezagutcen baitzuten, Pilharreco eliza-athetan, bere zango motzarekin eske icusiric, jendeketa handia bildu cen miracuilu hori egia othe cen bada jakiterat.

Zangoa moztu izan cion atcheterrac, haren moztean atchikitzaile eta icusle izan ciren guciec; zango ebakia ehortci zutenec; denec cin eginic behar izan zuten fincatu beren lekhucotasuna, Saragoceco Aphezpicuaren aintcinean, eta heien erranac hitcez hitz gerocotzat iscribuz hartuac izan ciren.

Andre Dena Maria Pilharrecoaren eliza baino aberaxago guti bide da munduan. Saragoztarren eta Español gucien debocionea oraino ere cein den handia Ama Birjina horrentzat eta eliza horrentzat, lekhuaren gainean icusiz beicic ez diteke sinhex.

Debocione hori, asco arrozoinez, behar liteke izan Escualdun guciena ere, eta nihorc guc baino hobeki ez luke ohoratu behar Gure Andre edo Señora Pilharrecoa.

 

VI

Jaundoni Jacobe Compostellacoa

Jaundoni Jacobe handiena, orobat Santiago Españolec deitcen dutena, cen Jesusen Apostolu hautexienetaric bat.

Gure Salbatzailea cerurat igan eta, Izpiritu Saindua errecibituric, lehenic cembeit dembora ibili cen Ebanjelioaren predicatcen Judeaco, Samariaco eta Siriaco bazterretan.

Jaundoni Echtebe hil zutenean, toki hec utciric, ixasoz jo zuen Espainiara, eta ez da dudaric hura cela lehena alderdi hautarat Jesukristoren legea ekharri ceraucuna.

Hargatic Jerusalemetic Apostolu lagunec igorri cioten laster galdea, eta harat itzuli behar izan zuen heien biltzarretan ederki argitceco.

Jerusalemen ez cen hambat zahartu, ecic Agripa hango erregec hilaraci zuen Jesusen cerurat igaitetic hamecagarren urthean.

Apostolu horren gorphutza, han berean lehenic ehortcia egon cen; bainan laster hartarican gehienxua dicipulu batzuec ekharri zuten Espainiarat eta pharatu Hiria-Flabia deitcen cen toki batean. Hiri harc orai El Padron du icena.

Erreleki saindu horiec gerla dembora batez exai paganoen beldurrez numbeit gorde cituzten eta galdu.

Girichtino mende bederatcigarrena cen atcheman cituztenean. Leoneco errege Alfonzo Chahuac hiru lekhoa hunatchago Compostellarat altcharaci cituen. Apostoluaren icenetic da toki hori orai deitcen Santiago.

Jaundoni Jacoberen gorphutza ekharri berria zuten Compostellarat, gerthatu cenean miracuilu handi hau.

Logroñoco gudu seculan orhoitcecoan, Girichtinoac, Abderraman Mairuaren harmada hainitz handiagoaz bentzutuac eta chehacatuac izatera zohacin.

Jaundoni Jacobe cerutic heltcen zaiote zamari churi baten gainean, gerlari puchant baten itchuran, eta guduaren aintcinean pharatcen zaiote.

Bai bere zamariaren oldarrez, bai bere ezpata ukhaldi icigarriez, exai lerro osoac aurdikitcen ditu lurrera.

Girichtinoac Apostoluari gogotic eta suharki jarraikitcen zaizco. ― Ez dire gehiago deusen beldur. ― Mairuec ez dirote ihardoc. Batzu ihes badohaci eta bertceac han berean herrauxiac dire.

Handic ehun bat urtheren buruan, Mairuac egundaino bezala, icigarrico harmada bat bilduric, Almansor beren aintcindariarekin zohacin Espainiaco Girichtino lekhu gucien funditcerat.

Compostellan sarthuric, ja hiri gucia su eta sarraskitan ceramaten. Bainan Santiago Apostoluaren elizaren erretcera abian cirelaric, ihurtzuria ihurtzuriaren gainera carrascan hor hasten zaiote eta aire gaichtoa beren erdirat erortcen.

Harrituac berehala ihesari eman ciren eta utci zuten hiria bere gisa.

Bertce cembat miracuiluz ez du noiz nahi gero ere Jondoni Jacobec saristatu Españolen Fedea, eta haren elizara dohacinen debocionea?

Hala hala demboraz nora zohacin pelegrinac bazter gucietaric hain usu, nola Santiago hortara?

Aita Sainduec dretcho eta fagore handiac bethi eratchiki dituzte hango debocioneari, eta oraino ere hec baicen ez dirote urra harat beilaz gateco botua.

 

VII

Jerusalem, Bethelem, Nazareth eta Ama Birjinaren sor etchea Nasarethetic Lauretarat aldatua

Jerusalem, Bethelem eta Nasareth, horra hiru lekhu saindu arrozoinekin girichtinoez egundainotic errekestatuac.

Gure Salbatzaile Jaunac han ibiliricaco urraxac eta han utciricaco hatzac, haren demboratic beretic hasiric, izan dire hain lehiarekin miatuac eta icusiac,... hain artharekin ageriztatuac, eta hain fidelki bethi begiratuac, nun, hainbertce dembora, gerlate, funditce eta nahasmenduren buruan, oraino gutiz gehienac aise ezagut baititezke.

Testament zaharreco demboretan, Jerusaleme cen Jaincoaren populuaren edo Juduen hiri nausia. Jerusalemeco temploa bezalacoric ez cen mundu gucian.

Bainan Jesukristo hilez geroztic, bai hiria, bai temploa, laster eta arrunt barraiatuac izan baitciren; Jerusalem oraicoa da lehengoaren gainean haren puskez eginicaco bat. ― Salbatzaileac aintcinetic errana egia handia: ― Harria harriaren gainean ez cela han osoric geldituco.

Girichtinoec berec demboraz asco egin dute Lur Saindu hetaz jabetceco, eta toki erori heien altchatceco;... eta halere Mairu infidelac dire aspaldion alde hetaco gucietaco nausi.

Jainco baten madaricioneaz joa eta ecin libratua, halache dago Jerusalem hobenduna, eta ez dakigu noiz arteraino. Bizkitartean ez da bada mundu huntan tokiric hainbertce eta halaco orhoitzapen sainduac dituzkeenic.

Cer exemplua, Jaincoac gracia hainitz egin dioten arimentzat, ez balin badute araberaco fideltasuna artha eta eskerra dohain hekieri ihardesteco!

Jesukristo gure Jauna lurraren gainean bici celaric, maiz Jerusalemen icusi eta entzun zuten. ― Hiltceco bezperan, han egin zuen bere azken afaria, eta ordenuz guri utci bere Gorphutz eta Odolaren Sacramendua.

Han pairatu zuen bere Pasionea eta bere Gurutceco heriotcea. ― Han ehortcia izan cen. ― Han piztu cen, eta pizturic hainbertcetan bere dicipulueri agertu.

Handic cen igan Cerurat, eta hango etche batean zauden Apostoluac, jauxi citzaiotenean cerutic Izpiritu Saindua.

Geroztic Jerusalemera, Jesukristoren thombara, munduaren bazter gucietaric ez dire pelegrinaiac baratcen ibiltcetic.

Bethelem Jerusalemetic bi orenxuren bidean da. Han da oraino Jesusen sor lekhua: harroca cilho bat, lehen jende arrotz pobreen aberen atherbe izana eta geroztic artha handirekin eliza aberax baten barnean gerizaturic dagocatena.

Nazareth, Galileaco bazter batean da Maria Birjinaren herria. Jerusalemetic hara bada hamar bat lekhoa (45 kilometra).

Hara jauxi cen cerutic Gabriel aingerua Mariaren etchera, eta Jaincoaren Semea han egin zen gizon!

Jesusec bere bici gordea ereman zuen bicitegi pobre haren eremu berean da egina eliza bat alde hetaco ederrenetaric.

― Bainan Jesusen, Mariaren eta Josepen etchea bera escas da handic aspaldion.

Lehenbicico demboretaric hasiric, etche dohaxu hura hein bat ohoratua eta begiratua hantche zagocaten bada Girichtinoec.

Ethorri cen ordean bertce dembora bat, zointan Mairu infidelec alde hetan nausi jarriric profanatcera baitceramaten.

1291co urthean, gau batez, nihor ohartu gabe, Etche Saindu hori bere tokitic escastu citzaioten cimendu choilac han utciric.

Aingeruec airetan hartu eta oso osoa ereman zuten zazpi ehun lekhoa seguric hunatago, Dalmaciaco lurretara, Tertsas deitcen den hiritto bati hurbil.

Maiatzaren hamarra cen, argia urratcean, Terxastarrac ohartu cirenean etche horri, bezpera arraxean ez eta egundaino, etchearen iduriric, ez egiteco gayic nihorc icusi ez zuen toki batean.

Bertcenaz ere ez cen haren obradura alde hetan usatcen cenetaric, eta dena ere batere cimenduric gabe pheza oso bezala zagon chutic lurraren achal gainean.

Berria barraiatcearekin, jendea jendearen gainzca abiatu cen icusterat; oro harrituac zagocin beren hari beha, eta gero barnera menturatu cirenean aree oraino harrituago han zacuxaten gaucez.

Han bacen gambara bat bere aldarearekin, eta aldare haren gainean Ama Birjinaren zurezco dirudi bat chutic bere Jesus Haurra besotan.

Guciac hantche galdez baitzagocin nundicacoa eta cer othe cen bada hori holacoric, Alexandre beren Jaun Aphezpicua orducotz denec eri exia zagocatena, hor heldu zaiote ororen erdira bet betan sendo eta azcar.

Erraten diote, gau hartan agertu zaiola Andre Dena Maria, eta haren ganic jakin du nola den etche miracuiluzco hori haren Nasaretheco etchea, Jaincoaren botherez orai harat aldaratua: eta egiazki hori hala dela sinhez dezaten hobeki, horra nun bere ohetic arrunt sendatua igorri duen hetara.

Terxaseco printcea orduan gerlara gana suertatcen cen. Miracuiluaren berria laster helaraci cioten, eta erregeren baimenarekin lehen bai lehen ethorri cen egia othe cen etz icustera.

Bere begiz icusi eta halere ez baitcitzaion hori aski, nahi izan zuen Nasaretheco bereco ere berri jakin.

Lau gizon jakinzun hautatu cituen harat igortceco, eta hetaric batto cen Alexandre Aphezpicua bera.

Etchearen negurri, hatz eta molde guciac chehe chehea harturic, lau gizon horiec badohaci Nasarethera.

Nasarethera direnean, galdetcen dute Ama Birjinaren etchea. Hango girichtinoec nigarrez iracusten diote etchearen lekhua. Hargatic cimenduac bedere oraino han dituzte.

Badohaci miatcerat cimenduen negurri hatz eta moldeac eia chuchen dohacin hec Terxasetic ekharriekin, eta guciac berdin berdina atchematen dituzte.

Lau lekhuco horiec Terxaserat itzuli cirenean Nasaretheco argiekin, ez zaiteken gehiago duda etche hura Ama Birjinarena cela.

Bazter gucietaric jendea debocionez eta icusminez hara zohan, eta zurezco beiragailu batzuez behar izan zuten inguratu Terxastarrec beren tresora.

Bainan hiru urthe eta erdiren buruan, Etche Saindu hori aingeruec hartu eta airetan handic ixas-hegal batez gainez gain berritz ereman zuten Italiaco bazter batera.

Larunbat gau bat cen. ― Hainitcec icusi zuten argi eder baten erdian, aingeruec airetan ceramatela. ― Italia aldeco frango jende, aingeruen cantuec atzarraraciric athera cen campora eta harrituric egon miracuilu horri beha.

Etche Saindua pausatu cen Recanatico oihan batean, eta inguru hetaco jende gucia goiz goicetic abiatu cen haren icustera.

Hala hala, norc erran Terxastarren bihotz-mina icusi zutenean bezperan beren etche maitea airetan heien ganic urruntcen! Egungo egunean ere oraino, beren tokietaric ethortcen direnean haren ohoratcera, heien pleinu eta errencura hunkigarriac aditcecoac dire.

Recanatico oihanaren jabeac bi anaia ciren. ― Biec gogoari eman zuten behar zutela ederki aberaxtu hekien ontasunean sartcen ciren pelegrinen gostuz.

Bainan irabazbide horren beraren gainetic laster elgarrekin makhurtu eta haucitan hasi ciren.

Hainbertcenarekin, lau ilhabethe nunbeit han iragan cireneco, egundaino bezala, Etche Saindua hor handic ere aldaratcen zaiote besain harri bat hunatago, bertce jabe baten lurraren gainera zoina Laureta deitcen baita.

Geroztic Ama Birjinaren sor etchea hantche dago hainitz artharekin eta ederki begiratua.

Bera bere tokitic higitu gabe, eta bera hala hala utciz, inguratu diozcate campoco lau alderdiac marbolazco edergailuz eta bertzalde egin diote eliza handi eder bat zoinanen barnean orai gerizatua baitago.

Lehenago larre eta erremutegi beicic ez baitcen lekhu hori; geroztic da egina Lauretaco hiria pelegrinai horren cariaz, Etche Sainduaren inguruan eremu handia dagocala.

Damuric dire berriroski alde hetaco lurrac escu gaichtoetarat eroriac!

 

VIII

Erroma

Erromaren icen horrec berac, nungo girichtinoari ez dio bihotza higitcen; eta nor da ahal balu bere bician behin bedere Erroma icusi nahi ez lukeenic?

Ez du oraicoa Erromac bere fama, bere handitasuna eta munduaren gaineco buruzagigoa.

Jesukristo gure Jauna sorthu cenean, munduco populu gutiz gehienec Erromari amor emana zuten: Guciac buruzagui bakhar baten azpico jarriac ciren, eta buruzagi puchant hura cen Erromaco Emperadorea. Hitz batez, Erroma cen mundu gucico hiri-nausia.

Bainan gerochagotzat eiki bertcelaco nausitasunic bazagon Erromarentzat. Jesukristoren lurreco erresumac, Eliza catolicoac, han behar baitzuen egin bere bildumaren ohatcea.

Izpiritu Saindua jautxi citzaiotenean, Apostoluac Ebanjelioaren bazter gucietan predicatcera barraiatcearekin, Jaundoni Petric, ororen buruzagi gisa, Erromara jo zuen, eta handic zuen gero gidatcen Eliza gucia.

Galileaco arrantzari chaharrac Erroma hortaric azkenecotz emperadoreac becembat, manatcen cion munduari.

Ohartu cen emperadorea bazter guciac beretcen ari ciotzala girichtino legeac, eta hartaz bertceric ere bacela entzunic Erroman berean. Manatu zuen beraz girichtino atcheman ahalicaco gucien hilaraztea.

Jaundoni Petri eta Jaundoni Paulo ere, biac noizbeit atchemanac eta preso hartuac izan ciren, eta gero biac egun berean hil cituzten; Jaundoni Petri buruz behera gurutceficatuz, eta Jaundoni Paulo burua ezpataz motztuz. Cer bathaioa heien odol ederra Erromaco lurrarentzat!

Bi Apostolu horien gorphutzac ez ciren hala hula utciac izan. Girichtinoac erne egon ciren heien zain.

Burregoac aldaratu eta gaua ethorri cenean, hartu eta ereman cituzten berec bakharric zakiten toki batean ehorztera.

Toki hura cen harpe cilho bat, sartce gorde batetic lurpera puchca bat barnatuz eta zabalduz zohana. Jondoni Petric bici celaric maiz han celebratzen cituen Meça eta Oficio Sainduac.

Hiriaren sahexean, iphar aldetican echkertchago, ageri da Baticaneco mendia edo bichcarra. Dembora hetan oihan edo larre bat bezala cen Jaundoni Petriren harpeco mendi horren alderdia.

Bainan hala hala, bichcar hartan berean, harpe saindu hartaric bi urraxetan bacen bertceric ere.

Neron emperadoreac hantche zagocan bere jostetaco lekua. Carrosazco partidac han jokharazten cituen.

Frangotan bera bere urrezco carrosan gabaz pasaietan han ibiltcen cen, eta argitzat, ehunca girichtino biciac, bikhez estaliric eta chutic burdin phachet batzueri amarraturic errearazten cituen.

Arren, handic hiru ehun urthe gabe, toki hetan beretan, Constantin emperadore girichtinoac eliza bat ederra eginaraci zuen, Jaundoni Petri eta Pauloren gorphutzac zagozcan harpea aldare-nausi azpitzat barne hartuz, eta inguruan lur eremu pusca bat eman cion eliza horri.

Han orduan eginicaco obrac, demborac berac higaturic, aree handizkiago daude heien beren gainean eta hec hala hala utciz eginac orai dacuxagun guciac.

Han da Jaundoni Petriren Elza famatua, gizonen escuz egundaino nihun egin izan den, eta naski seculan egina izanen den obraric miragarriena. Horra bi Apostolu pobreen thomba... Nolacoa eta nun othe da Neron emperadorearena? Hori nihorc ez daki!

Jondoni Petriren Eliza horri datchicola, Neron emperadorearen jostetaco eta pasaietaco toki heien beren gainean dire orai, Aita Sainduaren phalacio, baratce eta haitztegiac.

Lehengo emperadore puchant heien jauregiac hiriaren bertce bazter batean hantche daude trebes eta aspaldico mendeez geroz eroriac. Icigarri da asentu pusca alimale hekien icustea.

Handic bi urraxetan, gehienxua oraino chutic dagoena da jokhari plaza bat Colosea deitcen dena, mendia becein goraco harrasi batzuez hexia.

Harrasi haren mailetan ehun mila eta gehiago icustiar jarriric aise cocatcen cen.

Eta plaza haren barnean hainbertce jende ceri beha egoten cen?

Paganoac loriatcen baitciren jende odolaren eta bereciki girichtinoenaren ichurtcen icusten, emperadoreec egun guciez Erromaco populuari nasaiki ematen cioten axegin hori.

Coloseaco plaza zuten josteta icigarri hortaco lekhua... Batzuetan esclaboac, bertcetan gerletan harturicaco presonierac, aldian ehunca eta milaca, nahi bazuten eta ez, biluzgorrituric sabre colpeca elgarri hantche harrarazten cituzten, eta azkenic biciric gelditcen cenac ere, han berean bere burua hil behar izaiten zuen.

Girichtinoac cituztenean hilarazteco, ala gizon, ala emazte, ala zahar, ala gazte, ala haur, oro nahas mahas plaza haren erdian preso eman eta, cecen, hartz, lehoin, tigre, cer nahi holaco alimale, galerien azpico cayoletaric, libratcen zuten goseric hekien artera.

Cembat mila girichtino martiren odolaz ez da bustia izan Coloseaco lur hura!...

Erroman bezala orobat bertcetan ere, berrehun eta berrogoita hamar bat urthez, girichtino atcheman ahal guciac holache cituzten hilarazten: bainan azkenecotz halere mundu gucian girichtinotasuna emendatu eta nausitu!

Berrehun eta berrogoita hamar urthe hetan, fededunac tokiric gordeenetan beicic ez citezken bil elgarretara. Erromacoec catacombac cituzten beren eliza eta hilherri eta ihes lekhutzat.

Catacombac dire gure mendietaco mia cilhoac bezalaco batzu, Erromaco hiriaren zathi handi bat lurpez inguratcen dutenac.

Holacotan cituzten egiten lehen demboretaco girichtinoec orai guc gure elicetan egiten ditugun oficio guciac. Han ciren preparatcen martirioaren hain gogotic pairatcerat.

Lurpe hetaco galerien paretac, gure etche-paretetaco armarioac bezalaxuco batzuez denac cilhatuac ezagun dire oraino. Hetan cituzten ehorzten beren hilac: eta Martiren erleki gehienxuac handic atheratcen dire.

Eta oraino bertce cembat icusgarri eder eta bihotz ukhigarri ez dagoca Erromac?

Jaundoni Petriren elizaz bertzalde: Latrangoa, munduco eliza gucien Ama. Orobat Jaundoni Pauloren eliza: ― Andre Dena Maria Gehienecoarena: ― eta bertce holaco asco; choragarri baita icustea.

Bainan Erroman mundu catolico guciari, guciz handi, guciz miragarri eta maitagarri zaiona da Aita Saindua;... girichtino gucien Aita eta Buruzagia... munduco gizonen artean izan diteken majestateric gorena... Jaundoni Petriren ondocoa... Jesukristoc bere lurreco erresumaren gobernatceco bere ordain hemen utcia.

Aita Saindua!... Erromaraz geroz, ttiki eta handi, guciec hura nahi dute icusi.

Arren zer gozo seculan ecin ahantcia, gure Aita Saindu miragarriaren icustea!... haren oinen besarcatcea!... hartaz icusia eta benedicatua izaitea!... Nun da erregeric bere manupecoez hala maitaturic?

Cer canore luke, Aita Saindua balitz bertce munduco errege baten azpico?... Cer irriac ez lituzke merechi holaco majestate bat baino gorago jar uste lukeen printceac?

Horra certaco Aita Saindua ez diteken izan bere munduco bereco erregetasun bat gabe... Arren cembeitec hori diote sobera atcematen, eta ondicoz orai guciec badakigu cer egin dioten.

Gure Aita Saindu maitea biluci dute bere munduco erregetasunaren ontasun eta indar gucietaric. Balentria ederra! ohore eta zucentasun den mendrenic behar ez ahal izaten ez duena.

Aita Saindua da oraino, zucentasunaren ohorearen, eta bere erresuma ohico jendeen bihotzaren errege... Eta mundu gucico girichtinoetan nor liteke aski bihotz gaberic, eta aski arnegaturic, Aita Sainduaren ixutuki ez maitatceco, haren axekabeez ez minhartceco eta haren alde ez jartceco?

 

IX

Betharram

Baionaco diosesaren bachter bachterrean Pauetic Lurderaco bide sahexean da Betharram.

Duela zazpi ehun urtheco paperetan ja aiphu dire Betharrameco beilac.

Oraino aspasldiago, eta naski Mairu demboretaric laster, huna cer gerthatu cen.

Orai caperaco aldare nausiac dagocan tokia lehen harroca bat cen, chut eta gora mendiaren paretatic ureraino heltcen cena; dena ere sasiac eta lapharrec hartua.

Halaco aldi batez, artzain batzuec icusi zuten gar eder bat atheratcen harroca horren macelaco lapharraren artetic.

Badagoci oraino beha, eta ohartcen dire, su hura bambambam bethi hala ari, eta hargatic lapharra ez duela den mendrenic erretcen.

Cer miracuilu othe duten bada hori, badohaci hara berera, eta laphar heien artean atchematen dute Ama Birjinaren potret edo dirudi bat bere Jesus haurra altzoan.

Laster egiten dute herrico aphezari erraterat, eta berria zalhu barraiatcen da.

Lehen bai lehen ur gaiaren bertzaldean obratcen dute harrizco aldaretto bat, eta proasione eder bat eginic, han pharatcen dute beren Ama Birjina.

Ez cen ordean hura Ama Birjinac nahi zuen lekhua.

Biharamun goizean hor atchematen dute aldarea huxa, eta Ama Birjina lehengo bere harroca eta lapharretara itzulia.

Behin baino gehiagotan berritz oraino bere aldarerat ekharri, eta nihor ohartu gabe, zain zaudelaric ere, bethi escasten citzaioten handic, eta bethi ohico tokira heldua causitcen zuten. Ez citzaion nihori iduritcen toki hura harentzat gisa cela.

Ez da dudaric harat hunat horietan jendea erne zagola jakiteco othe cen etz nihoren enganioric edo gaichtakeriaric.

Azkenecotz gogoratcen zaiote hobe dutela herrico elizan ezarri. Berritz proasionean harat baderamate, eta eliza ongi hexiric, athetan campotic zain han dagoci.

Biharamun argico ordean, egundaino bezala Ama Birjina, bere Betharrameco mendi paretan.

Beraz baitezbada han nahia cela, eta han berean capera bat galdetcen zuela ezaguturic, berehala hasi ciren lanean.

Hasteco, mendiaren zathi bat behar izan zuten celhaitu eta harrokeri hauxiz bide eginaraci, eta gero capera bat ederra han pharatu zuten.

Capera horren parrean gaindi dohan ur handiac bazterrac chut ditu eta zola icigarri barna. Ichil ichila, eta geldi geldia bezala dago bide pusca batean, iduri harc ere bere gisa nahi duela errespetatu toki haren saindutasuna.

Behin nescatcha bat ur hortaco usinic handienerat erori cen eta ithotcera zohan. ― Oihuz hasten da Andre Dena Mariari. ― Jaincoaren Ama heltcen zaio. ― Haitz baten adarra aphaltcen eta hedatcen dio escuen meneraino; eta hari lothuz nescatcha atheratcen da ur bazterrera.

Gero bere esker onen seinaletzat, eta miracuilu horren orhoitzapentzat, caperari eman cion present haitz aldasca haren iduri bat, eta naski hura bera, hostoac oro urrez.

Miracuilu hori bezala bertce hainitz gertatcen cen Betharramen... Eriric exituenac noiz nahi bertcec hagetan harat ekharri, eta bet betan han sendaturic, berac airoski beren oinez bazohacin etcherat.

Hala hala jendeac urrundic ere hartu zuen harat beilaz ibiltceco menta handia. ― Fantciaren zathi on bathec seguric, dembora lucez han bide zuen bere Fedearen azcartegia.

Gero hargatic heldu da Higanot dembora. Higanotac ciren duela hiru ehun urthe gure tokietan indar handirekin sarthu eta ibili ciren protestant batzu erlichione catolicoari gerla egiteco.

Escual herrietan deus ecin irabaci izan zuten. Escualdunen Fedeac bethi azcarki ihardoki cioten, eta ahalkerican baicen ez zuten Higanot horiec bildu gure arbasoen artean. Hartaco cen Escualdunen fama hain eder eta ohoragarri hedatu zokho eta bazter arrotz gucietara.

Biarnoan gaina hartu zuten higanotec. Sarthu ciren Betharramerat ere eta su eman cioten caperari.

Ama Birjinaren dirudi saindua, doi doia zuen aphez batec hartu eta gorde hauzoco etche batean. Gero berritz oraino higanoten loxaz handic harc berac ereman zuen Espainia Jacarat, nun laster jendea ohartcen hasi baitcen Frantciaticaco Ama Birjina horren podoreari.

Arren geroztic, nahiz Birjina franxesa deitzen zuten, españolec ez bide zagocaten gehiago guretzat; ecen hantche omen dute oraino ohoratcen hura bera batzuen arabera Jacaco elizan, bertceen arabera Tagostacoan.

Ama Birjinaren dirudi miracuiluzco hori Betharramerentzat galdua izanagatic; capera saindua ere errea izanagatic; ez cen halere Jaincoaren botherea batere handic beretic aldaratu.

Miracuiluac berdin aintcinat, lehen becein usu eta handi obratcen ciren capera errearen tokian, eta berdin aintcina, jendeac atchikitcen zion hango debocioneari.

Gau gehienxuez argi argia pharatcen cen asentu barraiatuec zagocaten eremua, eta aditcecoac ciren hango boz choragarri eta cantu aingeruzcoac.

Higanoten indarrac noizbeit ez deustu baitciren, Betharramdarrec 1614ean, errege Louis XIII garrenaren ganic ardiexi zuten capera berriaren eginaraztea.

Erregec bere gostuz cituen eginaraci hango obra baliosenac, bai eta caperatic gorachago mendiaren paretan hain eder den bertce capera ttikiagoco hura, San Luis bere arbasoaren icenecoa.

Urthe pare baten buruan, mendi horren bizcarrean, Haucheco Artchaphezpicuac uztail erdixuan landatu zuen gurutce bat.

Handic ondoco buruilan, dembora garbi eta eder batez, eguerditan, Montoteco hiru gizon iratcephaile bazcariten ari ciren Betharrameri aintcinez dagon larrepareta batean... Nihun ez cen hedoi bat ageri; haice den mendrenic ere ez cen. Halere aditcen dute airean harrabox icigarri bat.

Behatcen dute Betharrameco gaineco aldera... Cirimola batec han ari diote aurdikitcen gurutce landatu berria.

Azkenecotz, gurutcea erortzen da lurrera, bai eta hartan berean cirimola baratcen. Gure hiru iratcephaileac harrituac, beren jana utciric beha dagoci oraino.

Aphurtto baten buruan, gurutcea han berean bera chutitcen zaiote argi eder batez inguratua, eta khoro dirdira handico bat dakharkela gain gaineco buruan.

Gurutcearen miracuilu horrec cioten Betharrameco capellanoeri eman gogorat, Galbario iduri baten mendi hartan egitea. Hango estacione ukhigarrien debocionea, miracuilu batzuec laster seinalatu zuten.

Zazpi urthe hartan bichta arras galdua zuen emazteki bati, galbario hortan gora zohalaric proasione baten ondotic, bet betan bere bichta han itzuli citzaion... Gerochago orobat han berean emana izan citzaion gizon imbalier, bi galtzar makhilekin beicic higi ez citeken bati, bere membro gucien balio osoa... Eta bertce cembat holaco!

Bertzalde Betharrameco ur hegian, eta caperaren parxuan bada ithurri bat asco gaitcen miracuiluzki sendatceco berthutea orai artio ezagutu diotena.

 

X

Bugloseco Andre Dena Maria eta Puyen San Bicente Pauloren sor etchea

Akhicetic haratchago bi orenen bidean da Buglose (*).― Nihorc chuchen ez bide daki noizcoa cen Bugloseco debocionearen abiadura lehenbicicoa.

Guc dakiguna da, duela hiru ehun urthe baino lehenago ere, bacela han Ama Birjinaren potret edo dirudi bat famatua.

(*) Burdin bidez, Baionatic Buglosera ez da behar bi oren baino gehiago: ecen goiceco seiac eta erdietaco treinean sarthuz, Buglosen jaux diteke bederatciac gabe. Gero hargatic handic hunat hamar orenetaco treinaz abiatcecotz ez daite hango debocionea egin presatuki beicic. Beraz hoberena da arraxaldeco bi orenac eta erdietaco treinaren guait egoitea, edo han berean, edo hunatchago San Bicente Pauloren sor lekhuan

1570eco heinxu hartan, Protestant edo Higanotac, Akhiceco eta Maranxineco alde hetan, bertce ascotan bezala bazabiltzan eliza erretcen, atcheman ahalicaco gauza saindu gucien chehacatcen, eta girichtino catolicoeri gerla egiten.

Hekien beldurrez cembeit fededunec Bugloseco Ama Birjina gorde zuten, eta haren gordegia bertce nihori iracuxi gabe hil ciren.

Ama Birjina hori galdu, eta debocionea ere galdu cen... Hargatic berrogoi eta hamar bat urtheren buruan, huna nola Jaincoac berac agerraraci zuen gordea zagon lekhutic bere Ama Sainduaren dirudi preciatua.

Bugloseco larre eta ihiztoketan gizon batec bere idiac alha zagozcalaric, idi hetaric bat bere lagunetarican aldaratuz bethi bazohacon sasi batean barna, eta handic bethi marrumaz zagocon cerbeiten galdez bezala.

Cer othe duen bada han idi horrec, arbola baten gainera iganic behatcen dio gizonac, eta icusten du milica eta milica hantche ari zaiola jendearen itchuraco cerbeiti.

Jende iduri hura inthan casic dena sarthua dago; burua du doi doia campoan, eta dena ere ihiec itzalichea.

Gizona jausten da arbolatic: lasterca badoha jendeketa, eta heldu da lagun multchu batekin.

Oro elgarrekin, ez errechki, sasipean sartcen dire, eta icusten dute idia han ari dela buru eta arphegi eder bati oraino milicaca.

Abiatcen dire buru hori behar dutela handic altchatu; bainan ez dirote higi. Buru hori bertce cerbeiti eratchikia dago. Bazterretaric barta khentcen diote, eta bultoa barnago eta bandiago dohacate.

Azkenecotz, pheza oso, indarca dena atheratcen dute eta garbitcen.

Aspaldico Ama Birjina Buglosecoa! seculacotz galdua uste zutena; hura eta bera dute, oso osoa orai agertcen zaiotena. Tokico zaharrec aise ezagutcen dute bere tronuan hala hala jarria eta dena harri pheza batean landua.

Akhizeco Jaun Aphezpicuac manatu zuen dirudi miracuiluzco hori, larre eta intha heien erditic ereman cezaten Puieco elizara.

Jaun Aphezpicu horrec erran egunean, beren Ama Birjina orgetan ezarriric, abiatcen dire Puiera buruz. Bainan lau edo bortz ehun urraxen bidea egin orduco, uztarrico idiac bet betan baratcen dire.

Lehenic akhilo sistaca, gero arroderi gizonac lothuz, gero lauzcatuz, cer nahi egiten dute aintcina gan beharrez... Ez idi, ez orga, deus ez dezakete higiaraz.

«Jaincoa ari da, diote orduan guciec; Gure Ama Birjinac hemen nahi du: bego beraz hemen.»

Berehala han berean egin cioten eliza bat 1622eco Mendecoste biharamunean handizki estrainaraci ciotena.

Eliza hura hala presaca egina, batetic chaharregituric, bertcetic oraico asco pelegrinaientzat ttikiegiz, duela cembeit urthe, berri berria egin dute handiago eta ederrago, toki beraren gainean.

Eliza hortaric bortzpasei ehun urrax harachago da capera bat deitcen dutena Miracuiluen capera; eta arras hara gabe ithurri bat miracuiluzcoa. ― Ithurri hori han berean sortcen dena da, Ama Birjina gorde eta atcheman zuten lekhuan: ― eta capera da egina, dirudi saindua bartatic athera eta lehenic pausatu zuten tokian.

1576ean, Bugloseco Ama Birjina galdu berri zuten hartan, Buglosetic oren erdi baten bidean hunatago, Puieco laborari etche batean sortu cen San Bicente Paulo, munduco miseria suerte gucien solegitzailea.

Errankina, saindu handi eta famatu horren etchea hantche dago oraino ere, erreleki bat bezala osoric hala hala bere chaharrean beiratua.

Haren aintcinean bada haitz zahar bat, barnea huxa, bainan azal adarrez bethi fresco, eta oraino arbola gazte bat bezala hostatcen dena. San Bicente Paulo bere haur eta muthico demboran, abere zain, edo othoitcean, ardura haitz horren itzalean egoten cen.

Egiazki ukhigarri da etche saindu haren eta haitz benedicatu horren chutic oraino han icustea.

Orobat icustecoac dire hoikien segidan; behinic behin, capera bat Frantcian den ederrenetaric, eta bertzalde bertce asco obra, bicitegi, lantegi, escola, ospitale, oro jende beharrentzat eginac.

 

XI

Andre Dena Maria Salhetacoa

Mila zortci ehun eta berrogoita seiean, Buruilaren hemeretcian, larumbata cen; araxaldeco hiru orenetan, hameca urtheco muthico bat Maximino deitcen cena, eta hamalau urtheco nechcato bat Melania icena zuena, behi zain zagocin Salhetaco mendia erraten dioten batean.

Mendi hori da Grenoble alde hetan, gutaric Frantciaren bertce buruan.

Bi haurrac chirripa baten hegian jarriac zaudelaric, ohartu ciren hetarican ez urrun bertce bichcarrean jarria zagon emazte miraculuzco bati.

Nahiz arraxalde erdico iguskia oraino bere ederrenean cen, hura baino argiago cen distiru batec inguratcen zuen emazte hori. ― Haren zangoac sartcen ciren udan bethi casic idorric zagon erreca batean.

Orduan hargatic nahiz agorte cen, ur chirripa garbi bat, emaztearen zango petic hasiric, bazohan erreca hura behera, eta egungo egunean oraino hura da ithurri bat bethi ur bera nasaiki dariona, eta gaitcic exigarrienetaric asco eri sendatu dituena.

Maximin eta Melania ohartu cirenean emazte hari, burua aphalduric zagocan eta arphegia gorderic bi escuen barnean. Nigarrez ari cen.

Haurrac beren jar lekhutic jeikiric hurbiltcerat abiatcen zaizco; bainan arras haren gana gabe icituric baratcen dire.

Ez zuten egundaino halacoric icusi, eta beren deus ez jakinean ez citzaioten gogoratcen Jaincoaren Ama bera cela heien haurtasun hoben gabecoari hala agertcen cena.

Hainbertcenarekin Ama Birjina han berean chutic pharatcen zaiote eta huna cer erran cioten:

«Ez ici, haur maiteac: zatozte aintcina. Hunat ethorria natzaizue berri eta mezu handi batzuen zueri ematerat.»

Orduan bi haurrac hurbiltcen zaizco, nechca escuinera, muthicoa echkerrera.

Ama Birjinac erraten diote:

«Ene populua ez bada onerat itzultcen, ez dirot nic gehiago atchic nere Seme hasarretuaren besoa.»

Gero Jaincoa bera bere Amaren mihiz mintzo balitz bezala:

«Cer bada! nic zueri astean sei egun ematen; zazpigarrena neretzat galdetcen dautzuedalaric:... eta zazpigarren hura ere zuec ez niri ematen!...»

«Hori zaio hori gogorki gaitcitcen nere Seme Jaincoari; horrec ezarri du haren besoa hain dorphe eta deusec ecin atchikizco heinean. Eta oraino bekhatu hortaz bertzalde, cembat ahopaldi ixusi eta blasmemio! cembat penitenciari ihes egite eta guritasun girichtinoen artean!»

«Jadanic hunkitcen hasiac zarezte ene Semearen besoaz zuen sasoin eta fruituetan. Gehiagoco cigorradac dagoci oraino zuen gainerat erotcecoac, ez bazarezte Jainco legean bicitcen.»

Ama Birjinac bertceric ere bi haur horieri erran cioten, bainan beharrirat, batec bertcearen secretua ez aditceco eta seculan ez jakiteco ere gisan.

Gero handic abiatu citzaioten mendiari gora. Haren oinec ez zuten belhar hondo bat zaphatcen ez higiarazten, eta iguzkitan zohalaric haren gorphutzac ez zuen itzalic den gutiena egiten.

Beren hari beha choratuac, bi haurrac bazohazcon ondotic. Melaniac gal beldurrez, pichca bat ja aintcintcen ere zuen.

Berrogoi bat urraxen buruan, Birjina Saindua, lurretic bortzpasei cehe gora airean pharatcen zaiote, batean Ceruari, bertcean lurrari beha, eta emeki emeki, urthuz bezala han berean sunxitcen.

Maximino eta Melania, biac bedera etchetaco sehi baitciren, arrax aphalecotz bakhotcha bere bidez itzuli ciren etchera.

Etchecoeri, hauzoeri, haur lagun gucieri mintzatu ciren beren miracuiluaz, eta biharamunean beren jendea abiatu cen Salhetaco mendira hekien ondotic.

Hargatic ez baitcen zuhurtcia haur horien hala hula sinhestea; eliza gizon guciac behinic behin lucez gibel egon ciren, eta haste hastetic, munduari berari aintcinduz egin ahalac egin cituzten, deus gezurric balin bacen ere, gezurraren atchemateco.

Mundutarrec ere beren aldetic cen nahi urrax eta amarru erabili zuten bi haur hoiec enganatu edo beren hitcetan bedere nahasaraci beharrez. Bainan haur hoien erranen egia azkenecotz orori nausitu cen.

Salhetaco mendiari, hango ithurriari, hango debocioneari, Jaincoac eratchiki cion miracuiluzco bothere bat nihorc ukha ez cezakeena.

Inguru herrietaco jendeec laster bere gisa utci zuten igandetaco lana, eta eman ciren arras girichtinoki bicitceari.

Bazter gucietaric pelegrinac egun oroz ehunca eta milaca ciren zohacinac Ama Birjinaren ager lekhura. Agertce horren lehen urthabethetceco Igande bakharrean baciren hiruetan hogoi mila eta gehiago.

Elizac azkenecotz handizki onhexi zuen Salhetaco Andre Dena Mariaren debocionea, eta Aita Sainduac berac nahi izan zuen jakin cer othe ciren bada Ama Birjinac Maximinori eta Melianari gomendaturicaco secretuac.

Harc berac beicic ez jakiteco moldean biec berech igorri ciozcaten secretu hec iscribuz Erromara. ― 1851an, Agorrilaren hemezortcia cen Aita Sainduac iracurtu cituenean. ― Nigarrez hasi cen; eta gero haxbeherapen batekin hau entzun cioten erraten: «Ah! gaicho Frantcia!»

XII

Lurdes

Jerusalemeren eta Erromaren ondotic, ez da orai munduan Lurdes bezalaco lekhu Fede-pitzgarriric.

Lurdes, duela oraino hogoi urthe icus, eta orai icus:... hori bera cer miracuilua!... Eta orai han dacuxagun espantagarrizco gaucen hastapena;... eta mundu gucia orai harat deraman lehiaren abiadura, hamalau urtheco nechca pobre, nechca ahul eta deus ez jakin baten erranetic!... Hori bera naturalki nola diteken; erran bezate miracuiluetan sinhesteric ez dutenec.

Nechca horrec Bernadeta zuen icena. Aita eta Ama eiharazain behartto batzu cituen; eta bera haur erichca mendre bat cen sortcetic. ― Hauzo herri batean iduki zuten lehenic amaρotan, eta gero artzain hamalau urthe egin arteraino.

Lehen comunionea egin ordu baitzuen, eta oraino deus ikhastecoa baitcen salbu arrosorio erraten; etcherat ekharri zuten 1858-an urtharril hondarrean, Lurdeseco seroren escolarat ibiltceco.

Oxailaren hamecan, ortcegun gicen cen, eta hameca orenetaco heinxu hura. Bazcariaren egiteco egurra escas izanez, Bernadeta amac igorri zuen espalketa Gaiaco ur handiaren zariketara.

Bernadetac hartu cituen bi lagun: bat bere aizpa hameca urthetacoa, eta bertcea hamahiru urtheco nechca hauzoco bat.

Masabieleco harroken parrera cirenean, Bernadetari aintcindu citzaizcon bere bi lagunac, eta hetara heltceco ur batean gaindi behar baitzuen pasatu, hasi cen oinetacoen khentcen.

Bet betan entzuten du haice burrumba iduri bat. Behatcen du goiti ur hegico zur churietara; bainan oro geldi geldia daude. Ustez deusic ez cen, ukhurtcen da berritz.

Hainbertcenarekin, berritz harrabox bera aditcen du eta oraino azcarrago. Behatcen du orduan harrocaco aldera, eta harroca harc zolan baitzuen atherbe iduri cilho handi bat, icusten du barne hura dena argi argia; eta gorachago, bertce cilhosca baten erdi erdian chutic, Andre handi bat, churiz bezti, gerricoa ceru colore, mantalin churi bat burutic, arrosorio bihi churi batzu escuan, eta arrosa hori urre iduri bat oin bizcar bakhotchean.

Andre horrec Bernadetari kheinu egiten dio hurbil dakion. Haur gaichoa harritua dago. Naski bichta bide duela cerbeit lambroz edo llilluraz hartua, hasten da bi begiei harrascaca; bainan halaric ere geroago eta ageriago dagoco icurgarri choragarri hura.

Nolazpeit belhaunico pharatcen da; eta bere arrosorioac escuetan harturic, hasten da ja hain laket citzaion othoitz haren erraten.

Bere bortz hamarrecoac nunbeit han erran dituenean, agerkaria irri ezti bat eginic emeki emeki sunxitcen zaio bichtatic.

Eta Bernadeta han baitzagon aintcina bere harroca cilhoari beha, azkenecotz lagunec oihu egin cioten higi zadien bada handic hekien egurketa laguntcera.

Hetara bildu cenean, ezagutu cioten cerbeit gerthatu citzaiola, eta jakin artio ez cioten utci bakeric.

Nihori ez erratcecotan, Bernadeta bere miracuiluaz mintzatu citzaioten; bainan etchera eta, bi nechken lehen lehen lana izan cen amari eta hauzoco gucieri denen salatcea.

Amac ez zuen deus sihexi nahi izan, eta horiec guciac haurkeria batzu cirela, jendea gaizki mintzaraz ere cirotenac, debecatu cion Bernadetari Massabieleco harrocarat gehiago hurbiltcea.

Humilki haurrac amari hitz eman cion obedituren zuela.

Ondoco igandean, oxailaren 14an, Bernadetaren aizpac, haur lagunec eta cembeit presuna larric ama hainbertce othoizturic, ardiexi cioten heiekin bedere gatea. ― Amaren baimenarekin lorietan abiatu cen Bernadeta berritz ere bere Andre ederra icus uste zuen lekhura.

Zohacilaric, ampoila bat ur benedicatu harturic, lagunec erran cioten: ― «Andre hura berritz egun ere agertcen balin bazaitzu, botatu beharco diozu ur benedicatu hortaric eta erranen diozu: ― Onecoa bazare hurbil zakizkit. ― Gaichtocoa bahaiz, aparta hadi.»

Harroca cilhoaren aintcinera cirenean, deus ez baitcen han oraino ezagun; Bernadetac erran cioten: ― «Eman gaiten belhaunico eta erran dezagun arrosorioa.»

Belhaunicaturic othoitcean hasi cen becein laster, Bernadetari begithartea argi argia egin citzaion denec icusten cioten distiru miragarri batez. Ezagun zuen bere Andre handia han zuela.

Berehala bere laguneri oihuz hasten zaiote. ― «Beha! beha! horra nun den!» Bainan bertceec ez baitzuten deusic icusten, berritz ere Bernadeta oihuca zagocoten: «Behaozue bada, horra, horra! τ cein ederra den!... Behaozue cer irri eztia eta maitea egiten daucun... Agurca ere beha cein ederki ari zaicun...»

Orduan bere haur lagunetaric batec eman cion escura ur benedicatua, hartaric bota cezon. Bernadeta hasten da botatcen, dioelaric: «Jaincoaren ganicacoa bazare, hurbil zaite...»

Ama Birjina hurbilago pharatcen zaio, eta haur gaichoa loriatua berritz ere bere laguneri oihuz... «Beha! beha! begiac nola altchatcen dituen cerura; beha, nola den nere ganat aphaltcen... Cer! ez duzue oroc icusten?...» ―

Bernadeta berritz belhaunico hasten da arrosorio erraten, eta erran duenean, Ama Birjina itzaltcen zaio bichtatic.

Ondoco ortcegunean, oxailaren 18an berritz oraino agertu citzaion eta bethi toki eta itchura berean. Egun hartan Bernadetac bi emazteki cituen lagun. Cioten, menturaz arima penatu cembeit zabilala han othoitz edo meça galdez.

Emazte hec erranic, nechca umilac bere Andre handiari escaini cion paper bat, hartan othoi iscriba cezan ceren galdez zabilan.

Andre Dena Maria orduan mintzatu citzaion Bernadetari eta erran cion:

«― Ez dut zuri errateco ditudanen batere iscribatcearen beharric: choilki zato hunat oraino hamabortz egunez. Nic zuretzat dagozcadan gozoac ez dire mundu huntacoac bainan bai bertcecoac.»

Hitz horiec erran eta, agercaria egundaino bezala itzali cen.

Biharamunean Bernadetari aita eta ama jarraiki citzaizcon. Hec harrocara cireneco ja bacen han jende multchu bat.

Belhaunicatu cen becein laster haur horren aphegi gucia berritz ere argi argia egin cen: choragarri cen hari beha egoitea: ecic Andrearen agertceac aldi guciz itchura bat harrarazten cion ecin gehiago loriazcoa eta charmagarria.

Bernadetac icusten zuen agercaria, harc beicic, bertce nihorc ez zuen icusten. Bera hortaz harritcen cen. Bainan aski zuten jendec Bernadetari berari behatcea haren itchura gucian claroki icusteco eta aise ezagutceco agercari ceruticaco baten dirdira.

Holaco mudantzaric izaiten zuela berac batere ez zakien:... egundaino geroztic ere ez du jakin, eta behinere ez zaio gogoratu hari zagoela beha jende gucia.

Oxailaren hogoian (larumbata cen). Ama Birjina bortzgarren aldico agertu citzaion. Aldi hartan lau edo bortz ehun icustiar bildu ciren haren gana.

Lurdesen eta inguru herri gucietan ez cen bertce aiphuric Masabieleco harpeco miracuiluaz baicen, eta Bernadeta harat zohan guciez, jendea geroago eta oste handiagoan zarraion ondotic.

Igande oxailearen 21ean, milaca ciren batzu hari jarraikiz, bertceac aintcinduz harat jo zutenac.

Igande hartan, Bernadetari Andrea bertcetan baino tristeago iduritu citzaion, eta harpean barnachago sarthua icusi zuen.

Bernadeta bere belhaunez herrestan hurbiltcen zaio eta erraten dio: « ― Nere Andre ona, cer duzu hoin goibel izateco: Erraguzu othoi cer nahi cinuken egin dezagun?» Jaincoaren Amac ihardesten dio: «Othoitz egin behar da bekhatorosentzat.»

Gauza hoikien fama entzunic, eta icusiz jende gucia bere fedeac nola zuen ja higiarazten, gobernamenduco gizonac khechatu ciren.

Cer nahi egin cioten nechca ahul eta ahalketi horri, baitezpada cerbeit malecia edo gezurretan atcheman beharrez; orobat balacatuz edo larderiaz beren gosturat mintzaraci beharrez.

Bernadetaren lañotazunetic ez zuten athera ahal izan nihola ere bethi egia bera eta berdina beicic; eta beren escola eta abil-uste guciarekin, hari egin cioten gerlan ez zuten irabaci ahalkeriaric eta jendeen irriric baicen.

Jendea ere nahi izan zuten trabatu Bernadetari grotara jarraikitcetic. Grota edo Harpea bera debecuan ezarri zuten; bainan horiec guciac debalde izan ciren askenecotz.

Harperaco bidea, hango ur hegiac, harrocac, zaricac, sasiac eta ur handiz bertzaldeco alhorrac jendez noiz nahi estaliac ciren; guciz Bernadeta harpera beharra cela zakiten hamabortz egun hetan.

Hamabortz egun hetaric, Bernadetac bia beicic ez cituen izan bere andrearen agertceric gabecoac. Bertce hamahiruetan Ama Birjinac ez cion faltaric egin bere haurraren fede garbiari.

Astearte oxailaren 23an, Bernadeta argico harperat heldua cen, eta ja bacen han zortci edo hamar bat mila icustiar.

Belhaunicatu cen bere ohico lekhuan; escu echkerrean ezco benedicatu bat piztua zagocan, eta escuinean arrosorioac cituen. Andreac orduan lehenic erran cion gauza secretuzco bat hari bakharric behatcen citzaiona, eta gero bertce hitz hauc: ― «Zohaz, ene haurra, apheceri eraterat, hementche behar dela egin eliza bat, eta proasioneec hunat beharco dutela ethorri.»

Bernadetac harpetic lekhora chuchen jo zuen Lurdesco Jaun Errotoraren etcherat, eta andrearen hitzac hari erran ciozcan. Bainan Jaun Errotorac hotzkitto hartu zuen.

Asteazken, oxailaren 24an, Bernadeta bere icusgiaren artetic hasi cen lurrari musuca, eta bi belhaunez zohalaric harperainoco petarra gora herrestan, entzun cioten hiruetan erraten: «Penitentcia! penitentcia! penitentcia!»

Beraren ganic gero jakin zuten hitz horiec Andreari entzun ciozcala lehenic oihuz bezala erraten.

Ortcegun, oxailaren 25ean, huna cer gerthatu cen.

Andreac erran cion Bernadetari: ― «Zohaz haurra orai horraco ithurri hortan edatera, eta begithartearen garbitcera, eta gero jan zazu ur horren bazterrean den belharretic.»

Bernadetac behatcen du escuin, behatcen du echker; eta baitzakien ez cela harroca hetan ithurriric, bere ustez abiatcen da jauxi behar duela Gaieco ur handiraino, zoina han baitzuen hamar bat urraxetan.

«Ez hor, ez hor, erraten dio Andreac; zato hunat; ithurria hementche duzu barne huntan.» Eta escua harpe chokhoco alderat hedatuz kheinu egiten dio han mia dadin.

Haurra itzultcen da; badoha harpe chokhorat, eta han ez du causitcen lur busti puchca bat beicic. Halere hartan berean aztaparrez putchu bat egiten du. Putchu hori berehala bethetcen zaio ur lohi lohi batez. Ur hortaric edaten du. Hortaz beraz murruscatcen du begithartea, eta gero jaten du bazterreco belharretic.

Biharamunean Lurdeseco gizon harri picatzaile bat, hogoi urthe hartan begi bat galdua zabilana, entzunic harpeco ur sorthu berri horren fama, badoha harat; ur basaxu hortaz bustitcen du bere begi ixua; bet betan horra nun bichta heldu zaion begi hartara; eta medicuac berac aithortcen du sendatce hori egiazco miracuilu bat dela.

Handic lehenbicico egunetan oraino Bernadetaren puchutic atheratcen cen ur hori, ez cen chirrichta mehe eta urri bat beicic: hargatic dena ere emekitto emekitto bethi emendatuz heldu cen eta garbituz.

Lurdestarrec, aintcineco tokico berri baitzakiten, harpe idor hartan uric sor citekela ez cezaketen sinhex. Hainitcec ez zuten aditu ere nahi icustera gateric. Cembeitec icusi eta ere cioten, ur nigar hura deusic ez cela, eta segur agertu bezala laster agorturen cela.

Bainan harri picatzailearen sendatce miracuiluzcoa Lurdestar guciec begien bichtan zuten ecin ukhatua eta ur haren botherez gerthatua.

Sendatce horren esker onetan, berehala harri picatzaile guciec elgar aditu zuten, eta harrizco asca handi bat eginic hantche ezarri zuten harpeco ura sortcen cen tokitic beherachago.

Asca hori urez bethe ceneco, huna bertce miracuilu bat.

Lurdeseco etche batean, haur imbalier bat, bi urthetan oraino chutic abiatcecoa, hiltcen ari cen. ― Ja cembeitec hiltzat ere utcia zuten.

Amac hartcen du bere taulieraren barnean, eta burutic gana iduri, badoha lasterca harpe sainduco ithurrira.

Hila bacen hila, bertcela ere cer nahi gisaz exitua, bere haurra sartcen du lephoraino ascaco urean. ― Izotz goiz bat cen. ― Gaichoa lucez han idukiric baderama hotz gogortua etcherat, eta pausatcen du bere ohacoan. ― Cembeit orenen buruan ohartcen dire haurrac haxa baduela eta lo dagola. ― Biharamunean, loz eta bulharrez arte hartan onxa aseric, haur hori jeiki nahia, nekhez atchiki zuten ohean. ― Biharamunagoan, hor atchematen dute muthicoa ohetic escapatua, jaucica hantche dabilala sendo eta azcar.

Ama harc bere haurra harpeco ur hotz hartan sarthu zuenean, baciren han ehunca icusleac, eta guciec emazte hori oihuca gaizkitu zuten bere gogorkeriaz. Gero hargatic bertce oihu gisaric ere athera cen jende hekien ahotic ama haren fedeaz eta Birjina Sainduaren bothereaz!

Eta geroztic cembat holaco miracuilu! cembat ehun, cembat mila!... Eta oraino bethi eta noiz nahi aintcina gerthatcen!... Nun fedegabeac berac harrituac baitagoci, hainicec nahitez amor eman baitute, eta beren baithan sarthuric, cinez gure Fedea bezarcatcen.

Ichil daude orai Harpeco ithurria deusic ez cela eta fite agortuco cela hain goraki ciotenac. ― Oraico orenean seguric ez du iduri oraino agortcera dohala; ecen ehun eta hogoi mila pinta ur gutienetic egunean ematen ditu Bernadetac bere erhiz chilhaturicaco putchuac.

Andreac erran hamabortz egunac hola hola iragan ciren, bai miracuiluac, bai hekien icusleac geroago eta gehiago emendatuz zohacilaric. Hargatic gero ere egun guciz Bernadeta bazabilan bere harpera. Bainan agercari ohicoa ez zuen gehiago icusi, salbu bertce hiru aldi: Martchoaren 25ean, gero Bazco biharamunean, eta azkenecotz uztailaren hamaseian.

Martchoaren 25eco hartan, Andre Dena Mariaren Anontciacioneco besta egunean, egundaino baino icusgarriago eta ederrago agertu citzaion Bernadetari bere Andrea.

Bernadetac galde hau egin cion: ― «Othoi orai bedere, ene Andre ona, othoi erradazu bada nor zaren zu, othoi erradazu zure icena.»

Behin, bietan egin cion galde hori, eta Andreac deus ihardexi gabe behatcen cion irri ezti eta maite batekin.

Hirugarren aldicotz galde bera egin cioenean, Ama Birjinac, bere escu ordu arteraino junt zagozcanac berechi cituen, arrosoriac beso escuinera lerraraciz... Gero bi besoz ezti eztia egin zuen goratce eta beheititce bat... Ceruari beha paratu cen... Eta oraino berritz escuac elgarri juntatuz hau erran zuen.

«Ni naiz Concepcione notha gabea!»

Horra Lurdeseco Ama Birjina agertu izan ceneco miracuiluac. Horien egia baino hobeki frogaturic ez da munduan gure demboretaco gerthacarietan.

Gauza espantagarri horien cariaz, Bernadeta eta haren burasoac, nahi izan balute aise aberaxtuco ciren, eta ez dire aberaxtu. Bernadeta mundu hau seculacotz utciric, serora egin cen, eta bici da cerutiar bat bezala urrungo comentu batean.

 

XIII

1875ean, Jubilau urthe sainduan, Lurdeserat eta Betharramerat egin ginuen pelegrinaia

Seculan ecin ahantcizco egunac guretzat 1875eco Bazco biharamun eta hirurgarren hec! ― Lurdesen ginen hamar bat mila pelegrin, Baionaco diosesaren bazter gucietaric harat bilduac: denac gizonac; erdiac eta gehiago Escualdunac.

Gure Jaun Aphezpicuac oihu eginic, hura hara zohala, eta eia bere diosesaco gizonetan bacen etz hari jarraiki nahiric; bortz edo sei mila escualherri choiletic bildu ginen haren gana.

Burdin bidez ez da gaitz horrelaco bidaia baten egitea. ― Burdin bideec ordean ez dute ukhitcen Escualherriaren hegaltto bat beicic.

Baïgorric, Aldudec, Garacico herriec urrun dituzte burdin bideac. Zuberoco zokhoetaric abiatcea aree gaitzago da. Halere bazter hoietaric gucietaric, hamarca, hogoica, ehunca athera ciren gizonac... eta cer gizonac!

Icustecoac ciren bidean zohatcila;... beren fededun copeta hein bat goraric; beren gurutce gorria papoan; arrosorioac escuan; gehienxuac oinez, beren hamar, hogei lekhoen egiteco... Bedere horiec ez zuten escualdun odolic ukhatcen.

Baïgorriar, Aldudar, Garaztar eta Zuberotar gutiz gehienec, beren oinez egin cituzten beren 60, 70, 80 kilometrac, batzuec Baionaco gararaino heltceco, bertceec Puyorat eta bertce cembeitec Paubera eta Lurdesera berera biltceco.

Oinezco pelegrin horietan baciren cembeit 70 urthez goiticoac. Adin hortaco batto Donapaleotic Lurdeserainoco juan jinean oinez becic ez cen ibili.

Orobat Santangraciarretaric batec, Bazco igandetic Asteazken arrax artean, 74 urthetan, oinez egin cituen bere 87 kilometrac Lurdesera berera eta bertce hainbertce etchera;... eta biharamun goicean goiz alhorrean cen iraulden ari.

Adin berxuco Baïgorriar batec, bizcar eta errainac dolorez makhurtuac izana gatic, Baionarainoco bere 55 kilometrac, bai haracoan bai etcheracoan, harc ere oinez egin cituen.

Anhauztarrena da ederra. ― Beren Jaun Errotora aintcineco, herrico gizon higi ahal guciac pelegrin ciren, eta oro oinez Baοonaco harat hunateco 120 bat kilometretan. ― Bide gucian othoitcean eta cantaz ibiliric, Asteazken arraxeco hamar orenetan, Ama Birjinaren letaniac errepicatuz heltcen ari ciren Anhauceco plazara. ― Han berean arraxeco othoitza elgarrekin egin eta erretiratu ciren beren etchetara.

Bazco biharamun arraxaldean, hiru orenetaco, guciac Lurdesen ginen. Gero cen icustecoa gure proasionea.

Lurdeco garatic harpe saindura baita urrax onez oren erdi baten bidea seguric, halere bide handia eta carricac ez ciren aski zabal gure aise cocatceco. Metan eta sorkhan bezala ginohacin othoitcean eta canta errepicaz, gure herri nausietaco banderekin eta gure hiru ehun aphez churiz jauntciekin.

Grotara heltcen ari ginelaric, gure Jaun Aphezpicua eta Tarbesecoa, biac bildu ciren gutara. Orducotz iguzkia sartcera zohan.

Harpearen aintcinean bacen aldare bat, eta sahexeco etche ttikiaren cascoa baliatu cen predica lekhutzat.

Lehenic entzun ginuen predicu bat franxesez Aita Dominicano batec eman zuena, zointan escualdunen Fedeaz eta Fede haren ohoreaz asco erran baitzuen.

Predicu hori akhabatcearekin, gure Jaun Aphezpicuac aldarerat iganic, eman ceraucun Sacramendu Sainduaren benedicionea.

Ja ilhuna cen osoki, eta hamar mila pelegrinec, bakhotchac gure argia escuan ginarocan. ― Handic harpeco mendiari gora abiatu ginen lerroz lerro eta canta errepicaz proasionean. Grotaren gaineco elizaren ingurua eginic, hola hola hedatu ginen Lurdeseraco bide zabalean, gero bethe ginuen hirico carricaric luceena, eta azkenecotz coca ahal guciac batera bildu ginen plaza-nausiaren barnera. Han akhabatu cen gure gabazco eta argidun proasionea.

Batzu gan ciren beren descanxuaren hartceco tokietara; bertceec lo egin baino nahiago izan zuten gau hura gucia beilatu Basilican berean. Eta hainbertce jendeen artean ez oihu bat, ez den gutieneco desordre bat!...

Gauerditic goiti, Basilicaco hogoi eta bortz aldaretan, gure Jaun aphezac hasi ciren beren Mecen emaiten, eta lehen Mezatic hasiric, mahain sainduetan, comunioneac ez ciren baratu nunbeit han zazpi orenac artio.

Goiztiri dohaxu hartan, ez cen hango debocionearen pareric. Orduan ez ginuen bertce deusez phenxatzen gure Jaincoaz, gure Jaincoaren Amaz eta gure arimez baicen.

Bihotceco bakeac, amodio Jaincozcoac, Maria Birjinaren ager lekhuan ginela orhoitceac, gure salbatzaileaz gozatceac, batzuec bertceeri han ematen ginuen icusgarri ukhigarriac;... horiec guciec ezartcen gintuzten bertce mundu baten erdian bezala oro loriatuac.

Zortci orenetan ginuen Meza nauzia; Biarnesec hango galbario bichcarrean, eta Escualdunec Harpearen aintcinean; ez cen eta denac betan coca citezken tokiric.

Ez gare orhoit egundaino Meza batean hain gogotic, hain bihotcez cantaturic. Ez gare orhoit egundaino predicu batez orduan bezala inharrosiac eta ukhituac izanic.

Bezpera arraxeco predicariaren lekhu beretic mintzatu citzaicun escuaraz, aita Benedictino bat, sortcez eta suharrez egiazco escualduna, bainan cerutiarren biciric sainduena, eta sainduen bicitceco molderic garratcena ereman beharrez, mundutic berech jarria.

Escualdunen Fedeaz eta Fede haren ohoreaz, nahiz bezperan ja arrotz baten ganic cerbeit entzunac ginen, gure Don Agustin cen aditcecoa gauza beraren gainean, bereciki gogoratcen citzaionean Fede hori numbeit galtcen duten cembeiten zorigaitza. ― «Ah! Escualdunac, certaco utz Escualherria? Hemendic nihora gabe hain gostuan eta hain ohorezki bici cintezketelaric.»

«O Escualdunac! maita, maita zazue Escualherria:... zaudezte hor berean, zaudezte fermu zuen Fede ederrean. Nihun ez zaitezkete Escualherrian egonez baino urusago, eta nihundic ez zohazkete Cerura segurkiago.»

Hitz horiec ez ditugu han ginenec seculan ahantcico, baitakigu nola ginen hura mintzo citzaicularic haren gaineraco arrozoinez argituac, harrituac, eta denac azkenecotz nigarretaraino hunkituac.

Huna gero akhabantzan, pelegrinai handietaco usaiaren arabera eginaraci zarozkigun oihuac edo aclamacioneac;... harc lehenic, eta guc guciec betan haren ondotic errepicatuz oihuca:

«O Maria, maita, begira, salba zazu Eliza!...» ― «O Maria, maita, begira, salba zazu gure Aita Saindua!...» ― «O Maria, maita, begira, zalba zazu Frantcia!...» ― «O Maria, maita, begira, salba zazu Escualherria!...»

Ez diteke erran, gure bihotzac orduan han nola ciren; eta ez da dudatceco gutaric hainitcec bi egun hetan Lurdesen izan dituzten inharros aldi loriagarrieri zor izanen dutela beren salbamendua.

Astearte eguerdi heinean ginuen harpe saindutic gure partiada. Handic ahal ginuen guciec Betharramera jo ginuen.

Betharrameco caperac ez gintzakeen coca. Hedatu ginen hango galbarioco bichcarreraino, nun emana izan baitcen Sacramendu Sainduaren benedicionea.

Gero abiatu ginen etchera, harateco bide berez eta harateco molde beretan.

― Etcherat eta guciac gauza bati ohartu ginen: batere ez ginela nekhatuac; bai ordean erran diteken baino gehiago gostu hartuac eta loriatuac.

 

XIV

MEZA SAINDUCO OTHOITZAC.

--------------

MEZA AINTCINEAN.

Zure Aldare Sainduaren oinetan ahuspez emanic, adoratcen zaitut, ô Jainco guciz botherexua.

Sinhesten dut entzutera nohan Meza dela Jesukristo zure Semearen Gorphutzaren eta Odolaren Sacrificioa.

Sinhesten dut Sacrificio hau dela Galbarioco hura bera, Aldare hunen gainean orai, odol ichurtce eta hiltce berriric gabe, bainan hango bothere eta merecimendu guciekin ofritcera dohatzuna.

Jesukristorekin, haren minichtroarekin eta Elizarekin bat egiten naicelaric, ene chedea da, Jauna, Meza Saindu hunen bidez, zuri zor darozkitzudan adoracione eta esker on gucien bihurtcea; munduco bekhatu gucientzat, eta bereciki nereentzat satifacione zuri egitea; halaber ene arimaco eta gorphutzeco behar orduentzat zure gracien ardiextea.

Meza cantatua denean, ez da halaco othoitcic nola baita gogotic, chuchen eta debotki Elizaren cantueri bat bederac bere bozaren juntatcea.

MEZA HASTEAN ETA CONFITEOR ERRATEAN.

Nahiz ceronec jadanic badakizcatzun ene hoben guciac, ô ene Jaincoa; halere orai hemen, denec orobat jakin detzaten, eta denec enetzat misericordia galde dezazuten, ceru lurren aintcinean aithortcen dut hainitz bekhatu egin dudala, bai gogoz, bai hitcez, bai obraz. ― Ene hobenac handiac dire, Jauna; bainan zure urricalmenduac ere ordean ez du bazterric ez eta negurriric. Indazu bada othoi barkamendu, neretzat ichuri izan duzun Odolaren orhoitzapenetan.

APHEZA ALDARERAT IGAN ETA.

O Trinitate Saindua, adoratcen zaitut. Zu hiru presunetaco Jainco bakharra, Ceru lurrec laudatcen eta benedicatcen zaituzte. Loria Aitari eta Semeari eta Izpiritu Sainduari, orai eta mendeen mende gucietan. Halabiz.

Aldizcatuz: alde batetic Aphezac edo khoroac, bertcetic populuac.

V. Kyrie eleison. R.Kyrie eleison.

V. Kyrie eleison. R. Christe eleison.

V. Christe eleison. R. Christe eleison.

V. Kyrie eleison. R. Kyrie eleison.

V. Kyrie eleison.

Edo escuaraz bertce othoitz hau:

Jauna, urrical gakizkitzu. Kristo guretzat hil izan zarena, othoi salba gaitzatzu. Jainco urricalmenduxua, gure bihotcen dolamenac eta gure miseriaren auhenac othoi adi zatzu.

GLORIA IN EXCELSIS DEO:

Et in terrâ pax hominibus bonś voluntatis. ― Laudamus te. ― Benedicimus te. ― Adoramus te. ― Glorificamus te. ― Gratias agimus tibi propter magnam gloriam tuam. ― Domine Deus, Rex cœlestis, Deus Pater Omnipotens: ― Domine, Fili unigenite, Jesu-Christe. ― Domine Deus, Agnus Dei, Filius Patris. ― Qui tollis peccata mundi, miserere nobis. ― Qui tollis peccata mundi, suscipe deprecationem nostram. ― Qui sedes ad dexteram Patris, miserere nobis. ― Quoniam tu solus Sanctus; ― Tu solus Dominus; ― Tu solus Altissimus, Jesu-Christe. ― Cum Sancto Spiritu, in gloria Dei Patris. ― Amen.

Aphezac: V. Dominus vobiscum.

Populuac: R. Et cum spirito tuo.

Igutzu Jauna, Eliza zure esposac Aphezaren ahoz guretzat orai galdetcen darozkitzun graciac eta berthuteac. ― Ez gare gai geroni entzunac izateco; bainan othoizten zaitugu Jesukristo zure Seme gure Jaunaz, zoina zurekin bici baita eta bothere beraz gozatcen, Izpiritu Sainduaren batasunean, orai eta mendeen mende gucietan. Halabiz.

 

EPICHTOLAN.

Sinhesten dut Jauna, gure Profetec eta Apostoluec iscribuz utci dauzkiguten iracaspenac, ceronec hekieri inspiratuac direla, eta ez dela hetan zureganicaco egiaric baicen. Lagun gaitzatzu zure argiez baliatcen, eta begira gaitzatzu munduco enganioez atchemanac izatetic, eta fedegabecoen ixumendutic.

 

EBANJELIOAN.

Ebanjelio huntan, ô Nausi dibinoa, ceroni zare mintzo. Huntan da zure Lege soberanoa. Huntan darocuzu iracusten nolacoac izan diren gure salbatceco erabili ditutzun urraxac. — Huna nun nagon bada chutic, Jauna, nahi natzaizula jarraiki zure dicipulu fidel bezala zure Ebanjelioco legearen bidean, eta nahi dudala bethi ene fedea goraki agertu mundu guciaren bichtan.

 

CREDO IN UNUM DEUM.

Patrem Omnipotentem, factorem cśli et terræ, visibilium omnium et invisibilium. — Et in unum Dominum Jesum Christum, Filium Dei Unigenitum. — Et ex Patre natum ante omnia sścula. — Deum de Deo, lumen de lumine, Deum verum de Deo vero. — Genitum non factum, consubstantialem Patri, per quem omnia facta sunt. — Qui propter nos homines eta propter nostram salutem descendit de cślis. — Et incarnatus est de Spiritu Sancto, ex Maria Virgine, ET HOMO FACTUS EST. — Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato, passus et sepultus est. — Et resurrexit tertiâ die secundum scripturas. — Et ascendit in cślum: sedet ad dexteram Patris. — Et iterum venturus est cum gloriâ judicare vivos et mortuos, cujus regni non erit finis. — Et in Spiritum Sanctum Dominum, et vivificantem: qui ex Patre Filioque procedit. — Qui cum Patre et Filio simul adoratur et conglorificatur; qui locutus est per Prophetas. — Et unam Sanctam Catholicam eta Apostolicam Ecclesiam. — Confiteor unum baptisma, in remissionem peccatorum. — Et expecto resurrectionem mortuorum. Et vitam venturi sśculi.

Amen.

 

OFERTORIOAN.

Aita Jainco bethierecoa, onhex zazu othoi Aphezaren escuz escaintcen darotzugun ofrenda garbi hau. Ogi eta arno hori Jesukristoren gorphutz eta odolera gambiatu baino lehen, izan ditecen zutaz benedicatuac, eta aintcinetic zure saindutasunaz escuztatuac. Ofrenda horri juntatcen diot, ene arimarena, ene gorphuzarena, ene biciarena, hitz batez, dituzkedan gauza guciena.

 

APHEZAC ERHIAC GARBITCEAN.

Garbi nazazu Jauna, sacrificatcera dohatzun Bildoxaren Odolean, zure graciaren arropa churia jauntciric, bici naiceno maiz hurbil nadin zure amodioaren Sacramendurat, eta hiltcen naicenean escuac eta bihotza chahuric ager nadin zure jujamendura.

 

ORATE FRATRESEAN ETA SEGIDACO

APHEZAREN OTHOITZ ICHILETAN.

Agrada bekizu, Jainco Jauna, nere eta Eliza Sainduaren onetan aphezaren escutic hartcera zohacin sakrificio laudoriozcoa, Jesukristo Gure Jaunaren Pasionearen, Phiztearen eta Cerurat Igaitearen orhoitzapenenatan; bai eta ere Maria Birjinaren eta Saindu gucien ohoretan, hekien arartecotasuna ere balia dakigun zure Mayestatearen aintcinean.

 

PREFACIOAN.

O ene arima! ô ene bihotza! ô ene gogoa! Orai altcha gaiten lurreco gauza guciez gorago... Jainco handia! zuc gure ganic hartce ditutzun esker onen eta laudorioen zuri behar den bezala emateco geroni ez gare aski, ez deus batzu baicare.

Hortaco behartcen zaicu zure Semea; Hartaz zaituzte ceruco Aingeru eta dohaxu guciec osoki eta zor zaitzun bezala adoratzen. Gu ere, Jauna, utz gaizatzu othoi gure bocen eta bihotcen hekieneri yuntatcera, guciec bai orai bai eternitatean, dezagun elgarrekin errepica zure loriaren cantua.

Saindua, Saindua, Saindua da Harmadetaco Jainco Jauna: izan bedi Ceru gorenetan lorioski aiphatua... Orobat gorexia eta benedicatua izan bedi, Jaunaren icenean heldu zaicuna.

Sanctus, Sanctus, Sanctus, Dominus Deus Sabaoth. Pleni sunt cśli et terra gloriâ tuâ: Hosanna in excelsis. Bendictus qui venit in nomine Domini: — Hosanna in excelsis.

 

SANCTUS ONDOAN.

Aita Jaincoa, Aita guciz ona eta amulxua, zure Seme hain maitea hemen sacrificatcera dohatzularic, beha zozute haren merecimendueri eta hekien botherea heda zazu zure Eliza guciaren gainera, gure Aita Sainduaren gainera, gure Jaun Aphezpicuaren gainera, eta Eliza Catolicoaren sinhestean eta batasun osoan bici diren gucien gainera.

 

LEHENBICICO MEMENTOAN.

Zure ontasun negurri gabean, Jauna, orhoit zaite, ene aita, ama (ene espos, ene haur), haurride, ahaide, adichkide, gorphutceco eta arimaco ongiegile guciez, bai eta ere exaiez. Guciec sendi bezate sacrificio huntaricaco ona, beren arimen salbamenduarentzat, gorphutceco osasunarentzat eta beren gaineraco behar ordu gucientzat. Gracia horien zu ganic hobeki ardiesteco, bat egiten gare Maria Birjina zure Seme Jesukristoren amarekin, zure Apostoluekin, zure Martirekin eta Saindu guciekin.

APHEZAC OSTIAREN ETA KHALITZAREN

GAINERAT

ESCUAC HEDATUAC DAGOZCALARIC.

Heda zatzu, Jauna, nere gainera zure escu misericordiaz eta ontasunez betheac, eta osoki nitaz jabe jar zaite. Begira nazazu damnacione eternaletic, eta ezar zure hautexien nombrean eta zorionean.

OSTIA SAINDUA ALTCHATCEAN.

O Jesus, egiazco Jainco eta egiazco gizona! Sinhesten dut cinez eta fermuki Ostia Saindu hortan zarela. Adoratcen zaitut hor, zu ene jabea, ene Creatzailea eta ene Salbatzailea.

KHALITZA ALTCHATCEAN.

O Jesus, zure odolaz erosi nauzuna, adoratcen dut khalitz horren barnean ene erospenaren precioa. Jaincozco odol hortarican chortatto, othoi, utz zazu eror dadin ene arimaren gainera, hortaz osoki garbi nazazu ene bekhatu gucietaric, hortaz othoi salba nazazu.

JAUN HANDIA ALTCHATU ONDOAN.

O Jaincoa, huna nun darotzugun orai presentatcen, zure Handitasunaren, zure Saindutasusanen, zure justiciaren betheco Bitima. Beha zozu: horra zure Semea: horra Galbarioan guretzat sacrificatu zuen Gorphuz adoragarri hura bera: horra guretzat ichuri zuen odol preciatu hura bera. Eta orai ere gure bekhatuen barkhamendutan, eta guri zure gracien ardiesteco sacrificatcen zaitzu Aldare hunen gainean. O Jauna! hunelaco berme bat aintcinerat ematen dautzudalaric, cer daiteke ene othoitcetan entzun ez dirozunic?... eta ene auhenec nola ez lirote ukhi zure bihotza?

 

BIGARREN MEMENTOAN.

Orhoit zaite Jauna, Purgatorioetan diren arima gaichoez, eta bereciki gure othoitcen beharretan eta hartcetan gehienic direnez. Hetan baditut ahaideac, adichkideac, asco ene ongiegile, asco ene faltaz han pairatcen dutenac. Othoi Sacrificio hunen merecimenduz ezti eta akhabaraz zatzu hekien penac; othoi emozute eternitateco gozoa.

 

APHEZAC BULHARRAC JOTCEAN.

Bekhatoros bat naiz, Jauna; bainan zure urricalmenduac enetzat ez du izariric. Hortaco dut bada uste ni ere ezarrico nauzula zure Erresuman, zure Apostoluekin, Martirekin eta Birjinekin batean. Dohaxutasun hori galdetcen darotzut zure Seme Jesukristo Gure Jaunaren icenean.

 

PATERREAN.

Ceronec erranic, Jauna, eta ceronec hitcez hitz iracasiric, huna haur batzuec beren aitari bezala adrezatcen darotzugun othoitza.

Pater noster qui es in cślis, santificetur nomen tuum; adveniat regnum tuum; fiat voluntas tua sicut in cślo et in terrâ. Panem nostrum quotidianum da nobis hodie: et dimitte nobis debita nostra, sicut et nos dimittimus debitoribus nostris: et ne nos inducas in tentationem: Sed libera nos à malo.

Amen.

(Edo orobat escuaraz: Gure Aita...)

 

APHEZAC OSTIA SAINDUA HAUXTEAN.

O ene bihotza, haux eta erdira hadi Aldarean enetzat sacrificatcen ari den Bitima amulxu horren bichtan. Ez ahal haiz izanen Galbarioco harrocac baino gogorrago, hire Salbatzailearentzat.

Agnus Dei qui tollis peccata mundi, miserere nobis.

Agnus Dei qui tollis peccata mundi, miserere nobis.

Agnus Dei qui tollis peccata mundi, dona nobis pacem.

Oi zu! Jaincoaren Bildoxa, munduco bekhatuac zure gain hartu ditutzuna, urrical gakizkitzu. Nere bekhatuac garbi eta ezezta zatzu. Emadazu othoi, zurekilaco, ene contcientciarekilaco eta ene lagun proximoarekilaco bakea.

 

DOMINE NON SUM DIGNUSEAN.

Zure amodioac cerabilza Jauna nere ondotic, ene baitharat ethorri beharrez. Ni ez naiz ordean nihola ere gai zure errecibitceco. Hargatic zer gozoa enetzat ene bihotcean bazintut! Othoi bada errazu hitz bat, eta ene arima osoki garbitua izanen da.

 

APHEZAREN COMUNIONEAN.

Zato, Jesus maitea, zato ene bihotcera. O Aingeruen ogia! ô Sacramendu adoragarria, izan zakizkit ene gozo eta hazcurria. Zu baithan dagocat, Jauna, ene sinhestea eta esperantza, eta zure amodiotic deusec ere ez nezala ni nihorat aldara.

 

COMUNIONE ONDOAN.

O ene Salbatzailea, horra beraz nun duzun conxumitu zure Sacrificioa!... Cer egin ciniro gehiagocoric orai enetzat? Harritceco ere da, Jauna, nola gure bekhatuec, eta guciz ni bezalaco esker gabeec, ez darotzuten ingoitiric arnegarazten, gure ondotic dabilzcatzun urraxetan! Jesus! zu hain bihotzduna eta hain jenerosa neretzat;... eta ni bethi hain idorra zure alderat!... Othoi, gambia nazazu, eta zu, Jauna, egon zakizkit bethi berdin amulxu eta urricari.

 

AZKEN ORACIONETAN.

Othoi Jauna lagun gaitzatzu zure legearen bidean chuchen ibiltcen; lagun gaitzatzu gaizkitic begiratcen eta ongiaren egiten. Lagun gaitzatzu gure Fedean eta gure Eliza Ama Sainduaren amodioan eta fidelitatean bethi azcar egoten. Othoi salba gaitzatzu guciac, Jesukristo zure Seme Jaunaz, zoinac zurekin eta Izpiritu Sainduarekin bat egiten eta erreginatcen baitu, mendeen mende gucietan.

Halabiz.

 

APHEZAC BENEDICIONEA EMATERACOAN.

Trinitate adoragarria, Meza Saindu hau zutaz eta zu othoiztuz hasi ginuen: zutaz eta zu othoiztuz akhabatcen dugu. Niri eta nic gomendatu gucieri salbagarri izan bekigu, eta orai zure benedicionea jaux bedi gure gainerat, Aitaren, Semearen eta Izpiritu Sainduaren icenean. Halabiz.

 

AZKEN EBANJELIOAN.

Jainco Seme Berbo eternala, haste hastetic diren gauza gucien egile izan zarena; zu gucien bicia; zu gucien argia; Ceru gorenetic lurreco ilhumpetara jauxi izan zarena, eta Birjina Mariaren erraietan Gizon egin zarena, ô Jesus, zure odolaz erosi gaitutzuna, eta oraino Mezaco Sacrificioaren bidez eta zure Aldareco Sacramenduaz gutartean zure egoitza egiten duzuna, zuri ohore, laudorio, ezker-on, amodio eta adoracione, ceruan, lurrean, eta mende gucietan. Halabiz.

 

XV.

AMA BIRJINAREN BEZPERAC

Pater Noster, etc., Ave Maria, etc.

DEUS in adjutorium meum intende.

R. Domine, ad adjuvandum me festina.

† Gloria Patri, et Filio, et Spiritui Sancto: sicut erat in principio, et nunc et semper, et in secula seculorum. Amen.

PSALMOA 109.

DIXIT Dominus Domino meo: * Sede à dextris meis.

Donec ponam inimicos tuos * scabellum pedum tuorum.

Virgam virtutis tuæ emittet Dominus ex Sion: * dominare in medio inimicorum tuorum.

Tecum principium in die virtutis tuæ in splendoribus sanctorum: * ex utero ante luciferum genui te.

Juravit Dominus, et non pśnitebit eum: * tu es Sacerdos in æternum secundum ordinem Melchisedech.

Dominus à dextris tuis, * confregit in die iræ suæ reges.

Judicabit in nationibus, implebit ruinas: * conquassabit capita in terrâ multorum.

De torrente in via bibet; propterea exaltabit caput.

Gloria Patri... Sicut erat...

PSALMOA 112.

LAUDATE, pueri, Dominum, * laudate nomen Domini.

Sit nomen Domini benedictum, * ex hoc nunc et usque in seculum.

A solis ortu usque ad occasum, * laudabile nomen Domini.

Excelsus super omnes gentes Dominus, * et super cślos gloria ejus.

Quis sicut Dominus Deus noster, qui in altis habitat, * et humilia respicit in cślo et in terrâ?

Suscitans à terra inopem, * et de stercore erigens pauperem.

Ut collocet eum cum principibus, * cum principibus populi sui.

Qui habitare facit sterilem in domo, * matrem filiorum lætantem.

Gloria Patri... Sicut erat...

PSALMOA 121.

LÆTATUS sum in his quæ dicta sunt mihi; * In domum Domini ibimus.

Stantes erant pedes nostri * in atriis tuis, Jerusalem.

Jerusalem, quæ ædificatur ut civitas, cujus participatio ejus in idipsum.

Illuc enim ascenderunt tribus; tribus Domini; * testimonium Israël; ad confitendum nomini Domini.

Quia illi sederunt sedes in judicio, * sedes super domum David.

Rogate quæ ad pacem sunt Jerusalem; * et abundantia diligentibus te.

Fiat pax in virtute tua, * et abundantia in turribus tuis.

Propter fratres meos et proximos meos, * loquebar pacem de te.

Propter domum Domini Dei nostri, * quæsivi bona tibi.

Gloria Patri... Sicut erat...

PSALMOA 126.

NISI Dominus ædificaverit domum, * in vanum laboraverunt qui ædificant eam.

Nisi Dominus custodierit civitatem, frustra vigilat qui custodit eam.

Vanum est vobis ante lucem surgere; * surgite postquam sederitis; qui manducatis panem doloris;

Cum dederit dilectis suis somnum: * ecce hæreditas Domini, filii; merces, fructus ventris.

Sicut sagittæ in manu potentis, * ita filii excussorum.

Beatus vir qui implevit desiderium suum ex ipsis: * non confundetur cum loquetur inimicis suis in porta.

Gloria Patri... Sicut erat...

PSALMOA 147.

LAUDA Jerusalem Dominum * lauda Deum tuum, Sion;

Quoniam confortavit seras portarum tuarum: * benedixit filiis tuis in te;

Qui posuit fines tuos pacem, et adipe frumenti satiat te;

Qui emittit eloquium suum terræ, * velociter currit sermo ejus;

Qui dat nivem sicut lanam, * nebulam sicut cinerem spargit.

Mittit crystallum suum sicut bucellas; * ante faciem frigoris ejus quis sustinebit!

Emittet verbum suum, et liquefaciet ea: * flabit spiritus ejus, et fluent aquæ.

Qui annuntiat verbum suum Jacob, * justicias et judicia sua Israël.

Non fecit taliter omni nationi, *et judicia sua non manifestavit eis.

Gloria Patri... Sicut erat...

Ab initio, et ante sæcula creata sum, et usque ad futurum sæculum non desinam, et in habitatione sancta coram ipso ministravi.— Deo gratias.

HIMNOA.

AVE, maris stella,
Dei Mater alma,
Atque semper virgo,
Felix cśli porta.
Sumens illud Ave,
Gabrielis ore,
Funda nos in pace,
Mutans Hevæ nomen.
Solve vincla reis,
Profer lumen cæcis,
Mala nostra pelle,
Bona cuncta posce.
Monstra te esse matrem
Sumat per te preces
Qui pro nobis natus,
Tulit esse tuus.
Virgo singularis,
Inter omnes mitis,
Nos culpis solutos
Mites fac et castos.
Vitam præsta puram,
Iter para tutum;
Ut videntes Jesum,
Semper collætemur.
Sit laus Deo Patri,
Summo Christo decus,
Spiritui Sancto,
Tribus honor unus. Amen.

V. Dignare me laudare te, virgo sacrata.

R. Da mihi virtutem contra hostes tuos.

 

AMA BIRJINAREN CANTICA.

MAGNIFICAT * anima meam Dominum.

Et exultavit spiritus meus, in Deo salutari meo.

Quia respexit humilitatem ancillæ suæ: * ecce enim ex hoc beatam me dicent omnes generationes.

Quia fecit mihi magna qui potens est: * et sanctum nomen ejus.

Et misericordia ejus à progenie in progenies, * timentibus eum.

Fecit potentiam in bracchio suo: * dispersit superbos mente cordis sui.

Deposuit potentes de sede: * et exaltavit humiles.

Esurientes implevit bonis: * et divites dimisit inanes.

Suscepit Israël puerum suum: * recordatus misericordiæ suæ.

Sicut locutus est ad patres nostros: * Abraham et semini ejus in secula.

Gloria Patri... Sicut erat...

SALVE REGINA.

SALVE, Regina, Mater misericordiæ; Vita, dulcedo et spes nostra, salve. Ad te clamamus, exsules filii Evæ. Ad te suspiramus gementes et flentes in hac lacrymarum valle. Eia ergo, advocata nostra, illos tuos misericordes oculos ad nos converte: et Jesum, benedictum fructum ventris tui, nobis post hoc exilium ostende: ô clemens! ô pia! ô dulcis Virgo Maria?

V. Ora pro nobis, sancta Dei Genitrix.

R. Ut digni efficiamur promissionibus Christi.

Oracionea. Omnipotens sempiterne Deus, qui gloriosæ Virginis Matris Mariæ corpus et animam, ut dignum Filii tui habitaculum effici mereretur, Spiritu Sancto cooperante, præparasti: da, ut cujus commemoratione lætamur, ejus pia intercessione ab instantibus malis et à morte perpetua liberemur. Per eundem, etc. R. Amen.

Divinum auxilium maneat semper nobiscum. R. Amen.

REGINA CŚLI

Regina cśli, lætare, alleluia,
Quia quem meruisti portare, alleluia.
Resurrexit sicut dixit, alleluia.
Ora pro nobis Deum, alleluia.

V. Gaude et lætare, Virgo Maria, alleluia.

R. Quia surrexit Dominus verè, alleluia.

Oracionea. Deus, qui per Resurrectionem Filii tui Domini nostri Jesu-Christi, mundum lætificare dignatus es; præsta, quæsumus, ut per ejus genitricem Virginem Mariam, perpetuæ capiamus gaudia vitæ. Per eundem, etc.

 

XVI.

SACRAMENDU SAINDUAREN BENEDICIONEAN.

O salutaris Hostia,
Quæ cśli pandis ostium?
Bella premunt hostilia,
Da robur, fer auxilium.
Uni trinoque Domino
Sit sempiterna gloria,
Qui vitam sine termino
Nobis donet in patria. Amen.
——————
Tantum ergo Sacramentum
Veneremur cernui;
Et antiquum documentum
Novo cedat ritui:
Præstet fides supplementum
Sensuum defectui.
Genitori, Genitoque
Laus et jubilatio,
Salus, honor virtus quoque
Sic et benedictio:
Procedenti ab utroque
Comprar sit laudatio. Amen.

V. Panem de cślo præstitisti eis.

R. Omne delectamentum in se habentem.

——————

LAUDATE Dominum omnes gentes, * Laudate eum omnes populi.

Quoniam confirmata est super nos misericordia ejus * et veritas Domini manet in æternum.

Gloria Patri, etc.

 

XVII.

BIRJINA SAINDUAREN LETHANIAC.

KYRIE, eleison.
Christe, eleison.
Kyrie, eleison.
Christe, audi nos.
Christe, exaudi nos.
Pater de cślis, Deus, miserere nobis.
Fili, Redemptor mundi, Deus, miserere nobis.
Spiritus Sancte, Deus, miserere nobis.
Sancta Trinitas, unus Deus, miserere miserere nobis.
Sancta Maria, ora pro nobis.
Sancta Dei Genitrix,
Sancta Virgo Virginum,
Mater Christi,
Mater divinæ gratiæ,
Mater purissima, ora pro nobis.
Mater castissima, ora pro nobis.
Mater inviolata,
Mater intemerata,
Mater amabilis,
Mater admirabilis,
Mater Creatoris,
Mater Salvatoris,
Virgo prudentissima,
Virgo veneranda,
Virgo prædicanda,
Virgo potens,
Virgo clemens,
Virgo fidelis,
Speculum justitiæ,
Sedes sapientiæ,
Causa nostræ lætitiæ,
Vas spirituale,
Vas honorabile,
Vas insigne devotionis,
Rosa mystica,
Turris Davidica,
Turris eburnea,
Domus aurea, ora pro nobis.
Fæderis arca, ora pro nobis.
Janua Cśli,
Stella matutina,
Salus infirmorum,
Refugium peccatorum,
Consolatrix afflictorum,
Auxilium Christianorum,
Regina Angelorum,
Regina Patriarcharum,
Regina Prophetarum,
Regina Apostolorum,
Regina Martyrum,
Regina Confessorum,
Regina Virginum,
Regina Sanctorum omnium,
Regina sine labe concepta, ora pro nobis.
Agnus Dei, qui tollis peccata mundi, parce nobis, Domine.
Agnus Dei, qui tollis peccata mundi, exaudi nos Domine.
Agnus Dei, qui tollis peccata mundi, miserere nobis.
Inviolata, integra et casta es, Maria,
Quæ es effecta fulgida cśli porta.
O Mater alma Christi carissima!
Suscipe pia laudum præconia.
Nostra ut pura pectora sint et corpora,
Te nunc flagitant devota corda et ora.
Tua per precata dulcisona,
Nobis concedas veniam per sæcula.
O benigna! O Regina! O Maria!
Quæ sola inviolata permansisti.

————————

SUB tuum præsidium confugimus, sancta Dei Genitrix: nostras deprecationes ne despicias in necessitatibus; sed à periculis cunctis libera nos semper, Virgo gloriosa et benedicta.

————————

PELEGRINEN CANTICAC.

I.

Lurderaco eta Harperaco bidean cantatcecoa.
AIREA: Atzar gaiten atzar lotaric...
(ERREPICAZ GUCIEC).
Guacen, guacen, galdetcen gaitu
Ama Birjinac Lurdera:
Dugun icus nun den agertu
Guacen Lurdeco Harpera.
(BATEC).
Escualherrian entzun dugu
Miracuilu baten fama:
Lurdesen icusi omen du
Haur batec Jesusen Ama.
Guciec: Guacen, guacen, galdetcen gaitu.
Hamalau urtheco nechca bat
Deitcen cena Bernadeta
Ur hegico zariketarat
Goiz batez gan cen chotchketa.
Guacen, guacen...
Harrabox handi bat entzunic,
Cer othe cen beha zagon.
Andre bat harroketan chutic
Agertu omen citzaion.
Guacen, guacen...
Harpe batetic gorachago
Cilhosca baten erdian,
Ama Birjina beha dago
Bernadetari lorian.
Guacen, guacen...
Argi churiz bezti omen cen
Eta choragarri eder.
Haur bihotz garbi bati baicen
Ez zaiteken hala ager.
Guacen, guacen...
Erran omen cion haur hari
Ithurri bat bacela han:
Edan cezan han eta garbi
Zadiela ur berean.
Guacen, guacen...
Harpe hartan ez baitcen uric
Lehen seculan icusi:
Bernadetac han ithurriric
Nihun ez cezaken causi.
Guacen, guacen...
Bernadetac harpe chokhoan
Escuz chilhaturic lurra,
Bet betan harc egin chiloan
Sortcen hor hasten da ura.
Guacen, guacen...
Ithurri bat nasaia orai
Erran dute han badela
Sendatce handiac ere bai
Ur harc egin dituela.
Guacen, guacen...
Gero hau eran cion omen
Birjinac Bernadetari:
«Eliza bat nahi dut hemen;
Errozute apheceri.»
Guacen, guacen...
Hau ere omen cion erran:
«Mintza zaite Bernadeta,
Jendea proasionean
Hunat bil dadin osteca.»
Guacen, guacen...
Bernadetac cion Maria
Oihuz zagola gutara.
«Othoitz eta penitentcia
Egizue-ta ez bara.»
Guacen, guacen...
Bertce behin cen saminago
Ama Birjinaren hitza.
«Ez dirot atchic gehiago
Jaunaren beso borthitza.»
Guacen, guacen...
Hau da galdegin cioena
Haurrac gero Birjinari:
«Andre ona, zure icena
Erradazu othoi niri.»
Guacen, guacen...
Andrea orduan eman cen,
Ceru ederrari beha;
Cioelaric: «Ni naiz deitcen
Jaiotce notha gabea!»
Guacen, guacen...

 

II.

Lurdeco Harpe Sainduaren aintcinean cantatcecoa.

BOZ BATEC:
Huna, huna, Harpe saindua!
Belhaunica gaiten hemen;
Birjinaren ager lekhua...
Beha horrat: horra nun den.
GUCIEC:
Horra, horra, Harpe Saindua!
Hor agertu cen Maria:
Huna miracuiluz sortua
Birjinaren ithurria.
BATEC:
Noiz ere hunat baitcen jauxi
Ama Birjina cerutic,
Harroca, larre eta sasi,
Hemen ez cen bertce deusic.
Horra, horra...
Bernadeta hortchetic zagon
Ama Birjinari beha:
Guretzat ere ô cein den on,
Orai hemen izaitea!
Horra, horra...
Hauche da hemen gerthatceco
Gauzaren hunkigarria!
Gutarat hala ethortceco,
Zu behar cinen Maria?
Horra, horra...
Bernadeta becein garbiric
Nihor balitz gu tartean
Menturaz berritz ageriric
Zacusazke hor berean.
Horra, horra...
Horra harroca hortan chutic
Orduco haren itchura;
Huna zurrutan ithurritic
Harc sorraracizco ura.
Horra, horra...
Ama Birjinac erran hitzac
Handizki dire obratu.
Harc galdatu zuen elizac
Harpe hau du khoroatu.
Horra, horra...
Osteca noiz nahi geroztic
Birjinac erran bezala,
Ceruco gracien ondotic
Jendea hemen dabila.
Horra, horra...
Mundu guciac badakitza
Hemengo miracuiluac,
Nun nahi azcarric dabiltza
Eri hemen sendatuac.
Horra, horra...
Gorphutz eri guciac baino
Arimac beharragoac,
Usuago dire oraino
Hemen pizturicacoac.
Horra, horra...
Escualdunac huna nun garen
Maria zure oinetan;
Lagun gaitzatzu Fedearen
Begiratcen gure baithan.
Orai hori bera guciec errepicaz:
Escualdunac huna nun garen
Maria zure oinetan;
Lagun gaitzatzu Fedearen
Begiratcen gure baithan.
BOZ BATEC:
Fedeac du egin bethitic
Escualdunen ohorea:
Gure artean bethi chutic
Iduc dezagun Fedea.
GUCIEC:
Escualdunac huna nun garen
Maria zure oinetan;
Lagun gaitzatzu Fedearen
Begiratcen gure baithan.
BATEC:
Gu ere cembat galtcen ari,
Fedea hoztu zaicunac!...
Othoi Maria, urricari
Izan zatzu escualdunac.
GUCIEC:
Escualdunac huna nun garen
Maria zure oinetan;
Lagun gaitzatzu Fedearen
Begiratcen gure baithan.

 

III.

Maria bekhaturic gabe contcebitua.

BATEC:
Amodio ohore
Ama Birjinari,
Maria notha gabe
Contcebituari.
GUCIEC:
Agur, agur, agur Maria.
Agur, agur, agur Maria.

 

Gure lehen aitamen
Bekhatuac ez du
Seculan Mariaren
Arima goibeldu.
Agur, agur, agur Maria.
Bekhatu gabecoric
Adamen arrazan
Ez zu bezalacoric
Ez da nihoiz izan.
Agur, agur, agur Maria.
Maria zu hain garbi
Hain saindu sorthua,
Zuc duzu sugeari
Lehertu burua.
Agur, agur, agur Maria.
Jaunac zu bethidanic
Cintuen beiratcen,
Zure Seme zu ganic
Sortcecoa baitcen.
Agur, agur, agur Maria.
Jaincoaren escutic
Ez da atheratu
Obraric hain perfetic
Nola baitzare zu.
Agur, agur, agur Maria.
O Birjina Maria,
Cer compara zuri?
Elhur egin berria
Ez zait aski churi.
Agur, agur, agur Maria.
Zure baithan Maria,
Berthutea dago
Mendico ithurria
Baino garbiago...
Agur, agur, agur Maria.
Zutan gauza handiac
Jaunac egin ditu,
Eta haren graciac
Zaizkitzu gainditu.
Agur, agur, agur Maria.
Jaunaren baratceco
Lore hautatua
Gizon da eta Jainco
Zure fruitua.
Agur, agur, agur Maria.
Emazte pare gabe
Jaincoac egina,
Amatuz geroz zare
Gelditu Birjina.
Agur, agur, agur Maria.
Oi zu Birjtna Saindu
Jaincoaren Ama!
Amatzat guri zaitu
Semeac emana.
Agur, agur, agur Maria.
Zure Semea hiltcen
Ari celarican
Gutaz amatu cinen
Dolore handitan.
Agur, agur, agur Maria.
Oi cein puchanta zaren
Birjina Maria!
Ceruco loriaren
Erdian jarria!
Agur, agur, agur Maria.
Zure haurren othoitza
Othoi entzun zazu.
Ama zure laguntza
Cerutic iguzu.
Agur, agur, agur Maria.

Huna orai hirur ahopaldi edo berset Lurdeco pelegrinaietacotzat berech eginac, eta bertce casuetan salta ditezkenac.

Hemen (edo Lurden) cinen agertu
Maria haur bati;
Gero cer den gerthatu
Munduac badaki.
Agur, agur, agur Maria.
Harroca hau cen lehen
Uric gabecoa,
Eta geroztic hemen
Ura nasai doha.
Agur, agur, agur Maria.
Arimac bai gorphutzac,
Zahar ala gazte;
Hemen sendatu gaitzac,
Norc khonda detzazke?
Agur, agur, agur Maria.

 

(Horra Lurdesen berean cantatceco hiru bersetac)

Gure Ama maitea,
Zuc othoi cerutic
Escualdunen Fedea
Iducazu chutic.
Agur, agur, agur Maria.
Eliz’eta Frantcia
Dagotzu nigarrez
Zure ganic Maria
Laguntza beharrez.
Agur, agur, agur Maria.
Lagun zazu Eliza
Zure bothereaz.
Bothere berac beza,
Frantcia altcharaz.
Agur, agur, agur Maria.

 

Cantica hori bera, lehenbicico berseta, Amodio ohore, errefautzat hartuz, (Agur Mariaric gabe), eman diteke bertce aire huntan edo bertce asco escuara airetan.

 

IV.

Othoi Ama maitea, urrical zaizkigu.

I.

BATEC:

Uholde baten pare orai bekhatuac

Gaindiz bazter guciac ditu hondatuac.

Nun dire fededunac? nun dire justuac?

Azken eguna hurbil othe du munduac?

Errefaua guciec:

Othoi Ama maitea,

Urrical zaizkigu,

Jainco zure Semea

Hasarre baitugu.

 

Abisua.— «Othoi Ama maitea...» errefau lehenbicico hori bera, errechagoz hola hola aldi guciez errepica diteke bertce berseten ondotic ere.

Segida huntan ezarriac diren bertce errefau diferentac, ez litezke cantatu behar, zoin noiz eman, onxa casu eginez baicen.

II.

Nor da gure artean erran dezakenic?

«Ez naiz ni deusen beldur; nic ez dut hobenic.»

Zuc dirozu Maria, hain garbi izanic,

Gure gracia ardiex Jaincoaren ganic.

Zuri gaude Maria,

Oihu-ta nigarrez.

Jaunaren justicia

Eztitu beharrez.

 

III.

Gizonen arbuioec aseric Jaincoa,

Bere azotearen higitcera doha.

Norc orai atchic liro Jaunaren besoa?

Zu zare zu Maria indar hartacoa.

Othoi Ama maitea

Urrical zaizkigu;

Jainco zure Semea

Hasarre baitugu.

 

IV.

Jaunaren justiciaz ikharetan gaude:...

Othoi, Ama, jar zaite zure haurren alde.

Harengana nor hurbil, nor ager zu gabe?

Zu zaitugu zu haren bihotzaren jabe.

Zuri gaude Maria

Oihu-ta nigarrez.

Jaunaren justicia

Eztitu beharrez.

 

V.

Jauna, aithortcen dugu; gutaric hainitci,

Zuri cer zor dautzugun citzaicun ahantci.

Gure Fedea dugu aphaltcerat utzi...

Escualdunaren ganic hori zaitcu gaitci!...

Othoi Ama maitea,

Urrical zaizkigu;

Jainco zure Semea

Hasarre baitugu.

 

VI.

Lehengo Fede hura berritz pitz dakigun,

O fededunen Ama, zuc gaitzatzu lagun.

Bai! Escualdunec hemen hitz eman dezagun,

Bethi cinez izanen garela fededun.

Bai! Escualdunec hemen

Hitz eman dezagun,

Bethi cinez izanen

Garela fededun.

 

VII.

Elizaren argia Erroman hain handi;

Gaichtaginen nahia laite hil baladi...

Zuri gare Maria denac oihuz ari:

Emozu bitoria Aita Sainduari.

Zuri gare Maria

Denac oihuz ari:

Emozu bitoria

Aita Sainduari.

 

VIII.

Cer hersturetan dagon gur’Aita Saindua!

Colpe berez Frantcia, nola minhartua!

Maria, entzun zazu hekien oihua...

Hec altchatcen badire salbu da mundua...

Zuri gare Maria

Denac oihuz ari:

Emozu bitoria

Aita Sainduari.

 

V.

Amodio Birjina Mariari.

Maite zaitut, ô Birjina Maria,

Eta bethi zaitut maitatuco.

Ama maitagarria,

Nere bihotz gucia

Izan bedi zuretzat bethico!

Nor liteke bihotz bat izan eta,

Zu maitatu gabe lagokenic?

Nic zu nola ez maita?

Ene baithan ez baita

Zu maitatuz baicen zorionic.

Bainan ene bihotzaren ahala

Hain da ahul eta hain da guti!

Ai nic ere ochala!

Aingeruec bezala

Ama, zure maitatcen banaki!

O Maria, zure bihotz barnetic

Salta bekit phindar bat nitara.

Zure amodiotic

Han zu lothuz geroztic,

Erretcetic ez nadien bara.

Zu baitharic pizturicaco garraz

Maita niro Jesus gehiago:

Nere bihotz bakharraz

Edo nere indarraz,

Deus ez dirot, Ama, zuri nago.

Ez banauzu ni zuc bethi laguntcen,

Cein erorcor naicen badakizu.

Arren ceren ez naicen

Bekhatoros bat baicen;

Zure haurra urrical bekizu.

 

Huna orai bertce canticatto bat, parada hartacoa gertha baladi, edo Betharramen edo orobat Bugolosen ere canta litekena. Aski da hortaco tokiaren icenaren arrimatcea errefauan den bigarren pherxuarekin. Hala nola:

Agur Ama Birjina

Betharramecoa.

(Edo Bugoloseco balitz:)

Agur Ama Birjina

Bugolosecoa.

(Orobat Lurdesen berean:)

Agur Ama Birjina

Harpe sainducoa.

(Orobat oraino Saragocera baginohaci:)

Agur Ama Birjina

Pilhar sainducoa.

VI.

Betharramen cantatcecoa.

Aire hunen edo bertce asco aire escuaren gainean.

VI.

Ama Birjina Betharramecoari.

Agur, Ama Birjina

Betharramecoa

Ceruco Erregina

Eta lurrecoa.

Oi guretzat cer ama!

Cer arartecoa!

Berea dagocana

Seme bat Jaincoa!

Munduco usinpean

Itho ez gaitecen,

Zure botherea han

Daucuzu agertcen:

Erori garenean

Gaitutzu altchatcen.

Eta bide onean

Maiteki laguntcen.

Agur Ama Birjina...

Escualdunac aspaldi

O Ama maitea!

Zure ganat badaki

Hemengo bidea.

Munduac khendu nahi

Darocun Fedea

Hemendic altcha bedi

Indarrez bethea.

Agur Ama Birjina...

Gure! arbasuac lehen

Oi cer fededunac!

Ama zu ganat ciren

Maiz ethortcen hunat.

Orai ere gu hemen

Gare escualdunac

Maiz zure laguntzaren

Beharra dugunac.

Agur Ama Birjina...

Othoitcez gagozkitzu

Hemen zure oinetan:

Fedea finca zazu

Gure bihotcetan:

Osasuna iguzu

Gorphutz arimetan:

Cerurat hel gaitzatzu

Zure besoetan.

Agur Ama Birjina

Betharramecoa;

Ceruco Erregina

Eta lurrecoa.

Oi guretzat cer Ama!

Cer arartecoa!

Berea dagocana

Seme bat Jaincoa!

 

VII.

Betharrameco Galbarioan.

Gurutce Sainduari.

Boz batec.

Zure besotan, oi Gurutcea?

Hil zaicu Jesus maitea:

Haren gurutceficatzailea

Ni naiz ni bekhatorea! }bis.

Guciec errepica.

Oi Gurutcea! oi Gurutcea!

Gurutce saindu maitea! }bis.

Jesukristoren Odolac zaitu

Galbarioan gorritu:

Deusec geroztic munduan ez du

Zuc becembat dirdiratu. }bis.

Oi Gurutcea! oi Gurutcea!

Gurutce saindu maitea! }bis.

Bertzorduz hemen exai gaichtoa

Zutaz izan cen ehoa.

Zure indarra da Jaincozcoa,

Deusec ecin hauxizcoa. }bis.

Oi Gurutcea! oi Gurutcea!

Gurutce saindu maitea! }bis.

Exaiarekin bethi guduan

Hemen gabilza munduan:

Pharatcen bazaizkigu buruan,

Oi gu norc bentzu orduan! }bis.

Oi Gurutcea! oi Gurutcea!

Gurutce saindu maitea! }bis.

Jesukristori zurekin baicen

Ez da nihor jarraikitcen.

Zure bidetic da bethi zucen

Kristaua cerurat heltcen. }bis.

Oi Gurutcea! oi Gurutcea!

Gurutce saindu maitea!

Oi Gurutcea! oi Gurutcea!

Gurutce saindu maitea!

 

 

Orai huntaric segidan den cantica hau, Aita sainduaren ohoretan, canta diteke pelegrinaietaco bide lucetan.

VIII.

Aita Sainduari.

Erromaco aldetic cer da argi hori?

Egiac daucu handic argitcen orori.

Beha dezogun beha bethi Erromari,

Erromaco Eliza Ama Sainduari;

Beha dezogun beha umeec Amari.

Hara Aita Saindua Jesusen ordaina,

Aphez Soberanoa, artzainen artzaina

Jaundoni Petiriren ondoco zucena.

Fedeaz dohanean trompa ez daitena:

Erromatic mundua argitcen du dena.

Piarresi ciozcan guretzat Jaincoac

Atchikitcerat eman argi fedezcoac.

Argi berac dagozca haren ondocoac

Munduco goibeletan ecin hixtuzcoac,

Orai hastean becein garbi-ta osoac.

Jesusen Piarresi erran cion behin:

«Elizaren cimendu hi behar haut egin.

Hartaco diat nahi harriz izan hadin.

Ez ciroc deus irabaz exaiac hirekin,

Berac dic minhartuco hi jotcearekin!

Hire gain uzten diat ene arthaldea.

Bildoxen bai ardien chuchen alhatcea.

Hiri zagoc Anaien beren azcartcea:

Hic idec edo hex duc Ceruco athea:

Hic duc ene gakhoen podore bethea.»

Munduco nahasduren ulubiac ditu

Orai arterainoco guciac sunxitu.

Piarresen harroca guti da higitu:

Elizaren arbola chutic da gelditu;

Inharrosteaz zaizco erroac handitu.

Lurreco puchantciec uste zuten eiki

Aise behar zutela Eliza aurdiki.

Berac dire erori!... gero ecin jeiki!

Guciac goaki bainan Eliza egoki...

Hemeretci menderen berri ja badaki.

Erroma! ô Erroma! Hiri famatua!...

(Lehen oro harena omen cen mundua.)

Piarresen harroca han da fincatua,

Eta mundu gucico Eliza Saindua

Dena haren gainean da asentatua.

Norc erran Piarresen Erroman sartcea?

—Laster ohartu hintcen Emperadorea!—

Biac nausi, elgarri jartcen dire beha:

Bat artzain ona becein oxoa bertcea:...

Hauta zac hor Erroma zoin ducan hobea!

Hainbertce girichtino odol irexiric;

Berari odol hura zainetan sarthuric,

Erroma chutitu cen girichtinoturic.

Emperadorec berec tronutic jauxiric,

Aita Saindua zuten utci han jarriric.

Aphez eta Errege: bi bothere betan,

Oi! cein ederki dauden haren escuetan!

Ez da sainduagoric buruzagietan:

Nor da zucenagoric, nor khorodunetan?

Gaichtaginec hortaco dute begietan!

Munduac Erromari cer dio galdetcen?

Egi-eta gezurra han bake ditecen.

Horra beraz mundua certaratu haicen...

Egiaric ez nahi hauxiz mauxiz baicen!

Bainan Aita Sainduac osoric dauc zaintcen.

Munduco nausitasun gucien gakhoa,

Horra Aita Sainduac duen escucoa:

Lurrecotzat emana ceruticacoa.

Hori hari khen eta norc duke dretchoa

Gizonac gizonari deus manatcecoa?

Oi cein handi cein eder, cein gora zaren zu!

Zuri loriatuac beha gagozkitzu.

Aita Saindu maitea, haur bihotzdun batzu,

Escualdunac gu ere zureac gaitutzu:

Zureric baicen ez da escualduntzat haizu.

Cantica hori bera orobat arras onxa doha segidaco bertce aire hunaco hunen gainean, zoina baita biscaino zortcico bat.

VIII.

Haste hau boz batec.

Magnificat * anima mea Dominum.

Errefau hau gero guciec.

Maria zu zare zu

Gure esperantza:

Bethi othoi iguzu

Cerutic laguntza.

Segidan hola hola aldizcatuz, berset latinac boz multchu batec, eta errepica escuara guciec.

Et exultavit spiritus meus * in Deo salutari meo.

Maria zu zare zu

Gure esperantza;

Bethi othoi iguzu

Cerutic laguntza.

Quia respexit humilitatem ancillæ suæ*, ecce enim ex hoc beatam me dicent omnes generationes.

Maria zu zare zu...

Quia fecit mihi magna qui potens est * et sanctum nomen ejus.

Maria zu zare zu...

Et misericordia ejus a progenie in progenies * timentibus eum.

Maria zu zare zu...

Fecit potentiam in brachio suo * dispersit superbos mente cordis sui.

Maria zu zare zu...

Deposuit potentes de sede * et exaltavit humiles.

Maria zu zare zu...

Esurientes implevit bonis * et divites dimisit inanes.

Maria zu zare zu...

Suscepit Israel puerum suum*, recordatus misericordiæ suæ.

Maria zu zare zu...

Sicut locutus est ad patres nostros*, Abraham et semini ejus in sæcula.

Maria zu zare zu...

Glori Patri et Filio * et Spiritui Sancto.

Maria zu zare zu...

Sicut erat in principio et nunc et semper * et in sæcula sæculorum. Amen.

Maria zu zare zu

Gure esperantza,

Bethi othoi iguzu

Cerutic laguntza.

 

 

Othoitz bat.

O Maria notha gabe contcebitua.

Zu Jaincoaren Ama eta gurea ere zarena.

Zu hain urricalmenduxua eta hain botherexua:

Zu, toki miracuiluzco huntan zure amodioa eta puchantcia hala seinalatu izan darocozuna:

Zu, hemen gure othoitzac hain bihotcera dohazkitzuna:

Huna nun naicen bada ni ere, ene sinhesteac, ene amodioac, ene arimaco eta gorphutceco behar orduec hunat ekharraracia.

Ah! nere bihotza, nere chedeac, eta nere othoitzac aski garbi balire, ah! orduan cein segur eta cein laster entzuna nindeken!

Othoi lehenic ardiex dietzadatzu ene arimaren salbatceco behar ditudun graciac eta hetaz baliatcen lagun nazazu.

Othoi behaozute urricalmendurekin ene izpiritualeco eta temporaleco behar ordu gucieri, eta emadazu denetan zure laguntza.

Othoi zure escu botherexua hedaozu gure Eliza Amari, gure Aita sainduari eta Frantciari.

Othoi jauxarazatzu Jaincozco argiac eta bethuteac gure Jaun Aphezpicuaren eta gure arimen artzain edo gidari gucien gainerat.

Othoi benedica zatzu gure familiac, eta gure ongi egile guciac, senda zatzu gure eriac, conxola zatzu gu tartean penetan direnac.

Othoi nitarican hasiric combertiaraz zatzu munduco bekhatoros guciac.

Othoi ez zazula utz Fedea gure artean galtcerat.

Othoi lagun gaitzatzu leial eta fidel egoten Jesukristo gure nausi dibinoaren, eta Eliza Ama sainduaren alderat.

Othoi lagun gaitzatzu salbatcen; eta hiltcen garenean, ceronec, ô Ama maitea! zure besotan presenta gaitzatzu zure seme Jaincoari.

Halabiz.

 

 

Llburu huntaco gaucen miaria.

Aintcin hitzac, iracutzaileari v

I. Miracuiluez 1

II. Pelegrinaiac cer diren 5

III. Pelegrinaiac certaco diren 8

IV. Pelegrinaietan nor eta nola behar den erabili 15

V. Andre Dena Maria Pilharrecoa 20

  1. Jaundoni Jacobe Compostellacoa 27
  2. Jerusalem, Bethelem, Nasareth, eta Ama Birjinaren
  3. sor etchea Nasarethetic Lauretarat aldatua 31

    VIII. Erroma 41

  4. Betharram 50
  5. Bugloseco A. D. Maria, eta Puyen San Bicente

Pauloren sor etchea 58

XI. Andre Dena Maria Salhetacoa 64

XII. Lurdes 70

  1. 1875ean, Jubilau urthe sainduan, Lurdeserat eta

Betharramerat egin ginuen pelegrinaia 88

XIV. Meza Sainduco othoitzac 97

XV. Ama Birjinaren Bezperetaco psalmuac 116

Ave Maris stella 121

Magnificat 123

Salve Regina 124

Regina Cśli 125

  1. Sacramendu Sainduaren benedicionean.

O Salutaris. Tantum ergo 125

Laudate Dominum omnes gentes 126

XVII. Birjina Sainduaren Lethaniac 128

Sub tuum præsidium 131

CANTICAC

Lurderaco eta Harperaco bidean cantatcecoa.

Guacen, guacen 133

  1. Lurdeco Harpe sainduaren aintcinean

cantatcecoa. Huna, huna 137

III. Agur agur, agur, Maria 143

IV. Uholde baten pare, Dolumenezco cantica 151

V. Maite zaitut, ô Birjina Maria 157

  1. Betharramen cantatcecoa. Agur Ama,
  2. Birjina Betharramecoa 161

  3. Betharrameco Galbarioan Gurutceari.

Zure besotan, oi Gurutcea! 165

VIII. Aita Sainduari. Erromaco aldetic 169

IX. Maria zu zare zu Gure esperantza, Magnificateco

bersetekin 174

X. Othoitz bat 177

 

APPENDICE

 

A L’USAGE DE CEUX QUI NE SONT PAS INITIÉS A LA PRONONCIATION DU DIALECTE BASQUE EMPLOYÉ DANS CE LIVRE.

Notice sur certaines lettres de l’alphabet dont l’emploi ou la prononciation est particulière à la langue Basque, sourtout pour les dialectes Labourdain et Bas-Navarrais.

E n’est jamais muet. C’est une moyenne entre l’é fermé et l’è ouvert du français.

I, quelle que soit sa place dans un mot, se prononce toujours i. Behin ne se prononce jamais béhein mais béhine. Ai, oi, ne se prononcent jamais é, oua comme en français, mais bien , . Si en basque il y avait un mot écrit comme enfin, il faudrait le prononcer énefine.

U dans le basque se prononce toujours comme si en français il y avait ou. Ex: Mundu hau gucia; prononcez: moundou haou goucia.

G est comme le gamma grec, toujours guttural, même devant les voyelles e ou i. Ainsi, egia, legea, gizona ne se prononcent pas éjia, léjéa, jiçona, mais bien comme si en français il y avait éguia, léguea, guiçona. (*)

(*) Cette manière française de faire suivre ce g de l’u devant un e ou un i fut longtemps usitée dans l’orthographe basque. Mais on s’aperçut que u sonnant ou, la prononciation logique de eguia, leguea, guizona, ne pouvait être que égouia, legouéa, gouiçona, car on écrirait aussi bien higuin pour prononcer higouïn.

H est toujours sensiblement aspiré.

J en basque n’a nullement le son qu’il a en français. Ainsi Jaincoa, Birjina, Jauna ne doivent pas se prononcer dans les dialectes Labourdain et Bas-Navarrais comme s’il y avait Geincoa, Birgina, Geaouna. Ce j basque a un son tout particulier et inconnu dans le français, et à qui ne l’a pas entendu, il est bien difficile d’en donner l’explication. C’est une sorte d’i ou d’y mêlé de d, c’est plutôt une sorte de d prononcé en appuyant le bout de la langue vers la naissance des dents incisives supérieures sur le palais correspondant. Quelques contrées du centre de la France ont ce son là pour accentuer l’y dans certains mots comme payé, pays (peidié, peidy).

N en basque se prononce toujours au naturel sans nasalité, comme dans les mots français naturel, nasal, fini, venu, et jamais comme dans bon, entier, banc, vin.

Ñ surmonté du signe (~) a la même valeur que le gn des mots français, tels que gagné, lorgnon. Les Basques écriraient gañé, lorñon.

R, dans le basque comme dans le français attiquement prononcé, a deux nuances différentes. Il est fort et rude comme dans les mots français fort, rude, raison, parlé: 1ş quand il est à la fin d’un mot (*): behar, eder, jar, alhor, ur se prononcent beharr, ederr, jarr, alhorr, urr; 2ş quand dans le corps d’un mot il est suivi d’une consonne: erna, horma, harpe se prononcent errna, horrma, harrpé.

Mais si dans le corps d’un mot un r non doublé précède une voyelle, il doit se prononcer doux comme dans les mot français père, parole, que trop de gens aujourd’hui prononcent pèrre, parrolle, ou même pêhe, pâholle. Celui qui ne sait pas prononcer comme il faut le mot basque haria (fil) se tromperait étrangement en prononçant harria (pierre). Les grasseyants entr’autres ne sauraient faire distinguer cette différence de l’r rude et de l’r doux si importante à faire ressortir en parlant le basque.

Quant a l’rr double, son emploi est fréquent dans cette langue. Il a la même valeur et le même son qu’en français.

(*) Chose singulière, la langue basque n’a pas un seul mot commençant par r.

S. Voilà la lettre la plus difficile à prononcer pour quiconque n’a pas appris à parler le basque dès son enfance. Il a un son sifflant différent de l’s des autres langues. Pour prononcer l’s basque, il faut le siffler en recourbant la langue vers le haut du palais. Sasia, sosa, besoa, oso, ne sauraient être prononcés chachia, chocha, bechoa, ocho, pas plus que çacia, çoça, beçoa, oço.

Outre leur sifflante grasse, les basque ont aussi la sifflante pure des autres idiomes, mais au lieu de la représenter par la lettre s ordinaire, ils se servent tantôt de la lettre c, et tantôt du z.

Devant les voyelles e et i, ils mettent le c. Mais devant l’une des voyelles a, o, u, devant une consonne quelconque ainsi qu’à la fin d’un mot, le c contractant le son d’un k, alors, ou bien ou lui adjoint une cédille, ou plus uniformément on le remplace par un z.

Z, quelle que soit sa position dans un mot basque, se prononce toujours comme le double ss français, jamais comme le z français. Ex: izotza, beraz, zahar, latz, prononcez issotssa, bérass, ssahar, latss.

X en basque ne se prononce pas ks comme en français, mais bien ts, en accentuant bien le son particulier de l’s basque, tel que nous l’avons décrit plus haut. Ex.: ixasoa, haxa, ebaxi, lauxu, prononcez itsasoa, hatsa, ebatsi, laoutsou.

 

Le double ll en basque se prononce toujours mouillé, llillura, pullita, Pello.

Les basques de la côte prononcent presque toujours mouillé l’l même simple que suit immédiatement un i, soit dans le corps, soit à la fin d’un mot; mais pas au commencement... Ainsi pour mila muthil ichil geldi litezke bat choila miracuiluz hila beren sailean icusiz, ils diraient: milla mutill ichill gueldi litezke bat choilla miraculluz hilla beren saillean icusiz.

Enfin, le basque a aussi un double dd et un double tt, qui se prononcent en appuyant le bout de la langue un peu plus haut et un peu plus en arrière que pour le d ou le t ordinaire.

L’emploi écrit du double dd est rare, et du reste sa prononciation est la même que celle du j labourdain.

Le double tt est d’un usage plus fréquent. (Betti, ttikia, gutti, ttontto, batto.)

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ales Bengoetxea. Donostia.

Atzera