EPHES. VI.
Eta çuec aitéc,
hazitzaçue çuen haourrac
instructionetan eta
Iaunazco remonstrationetan
IACQUES, I.
Baldin çuetaric cembeitec sapientia
faltaric badu, esca bequio Iaincoari,
eta emanen çayo,
baina federequin esca dadin,
batre dudatzen eztuela.
HEVSCAL-HERRIAN
GAZTETASSVNAREN IRACASTECO CARGUÄ DUTENÉR
ETA GOITICO GUCIÉR,
I. Leiçarraga Berascoizcoac Iaincoaren gratia desiratzen
Berce natione guciéc, ceinec bere lengoagean beçala, Heuscaldunac ere berean duençat, certan iracurtzen ikas ahal deçan, eta nola Iaincoa eçagutu eta cerbitzatu behar duen, necessario estimatu vkan dut, ABC haur berce instructionerequin Heuscaraz ere iar ledin: eta hunetacotzat, Iaincoac eguin drautan gratiaren araura, haren laudoriotan emplegatu içan naiz: dacussalaric bada, ecen Iainco eguiazcoaren eta Iesus Christ haren Seme guregatic mundura ethorri içan denaren eçagutzera lacho eta ansicabe direnéc contu gutia hunez eguinen dutela: baina berac manu beçala Iaincoa eçagutu eta cerbitzatu desir dutenéc, segur naiz, bere probetchuric eguinen dutela: eta halacoacgatic ber, haur eguin içan da. Eta minçatzeco maneraz den becembatean, Heuscal- herrian religionearen exercitioa den lekuco gendetara consideratione guehiago vkan dut, ecen ez bercetacoetara: eta haur, sperançaz ecen Instructione hunec lehenic, eta orain behin guehienic, hetan cerbitzaturen duela. Baina bithartean, iracasteco cargua duçuenác, hirur punctuz principalqui avertitu nahi vkan çaituztét. Lehena da, aitzinago hel daitezqueno, cer den vocala edo consonanta, diphtongoa edo syllabá, haourrér ikasten demboraric emplega eraci gabe, liburutcho hunetaco formari simplequi çarreitzaten. Bigarrena, vngui eta trebequi lehen-vicitic letreyatzen haourrér iracats dieceçuen. Hirurgarrena, iracurtzera datocenean, Colonaren, Commaren, edo Punctuaren differentiá ceric den, anhitz fundatu gabe, hitzac distinctoqui eta claroqui pronuntia eraciz, paussuén eguiten costuma ditzaçue. Iaincoac, othoi, çuen trabaillua prospera eta benedica deçala, Amen. Rochellan Vrriaren lehenean, 1571
EUSKAL-HERRIAN
GAZTETASUNAREN IRAKASTEKO KARGUA DUTENER
ETA GOITIKO GUZIER,
I. Leizarraga Beraskoizkoak Jainkoaren grazia desiratzen
Bertze natione guziek, zeinek bere lengoagean bezala, Euskaldunak ere berean duentzat zertan irakurtzen ikas ahal dezan, eta nola Jainkoa ezagutu eta zerbitzatu behar duen, nezesario estimatu ukan dut ABC haur bertze instruktionerekin Euskaraz ere jar ledin.
Eta hunetakotzat, Jainkoak egin drautan gratiaren araura, haren laudoriotan enplegatu izan naiz, dakusalarik, bada, ezen Jainko egiazkoaren eta Jesus Krist haren Seme guregatik mundura etorri izan denaren ezagutzera laxo eta antsikabe direnek kontu gutia hunez eginen dutela, baina berak manu bezala Jainkoa ezagutu eta zerbitzatu desir dutenek, segur naiz, bere probetxurik eginen dutela.
Eta halakoakgatik ber, haur egin izan da.
Eta mintzatzeko maneraz den bezenbatean, Euskal Herrian religionearen exerzitioa den lekuko jendetara kontsideratione gehiago ukan dut, ezen ez bertzetakoetara. Eta haur, sperantzaz ezen Instruktione hunek lehenik, eta orain behin gehienik, hetan zerbitzaturen duela.
Baina bitartean, irakasteko kargua duzuenak, hirur punktuz printzipalki abertitu nahi ukan zaituztet.
Lehena da, aitzinago hel daitezkeno, zer den bokala edo kontsonanta, diptongoa edo sillaba haurrer ikasten denboraric enplega erazi gabe, liburutxo hunetako formari sinplequi zarreitzaten.
Bigarrena, ungi eta trebeki lehenbizitik letreiatzen haurrer irakats diezezuen. Hirurgarrena, irakurtzera datozenean, kolonaren, komaren edo punktuaren diferentia zerik den, anitz fundatu gabe, hitzak distinktoki eta klaroki pronuntia eraziz, pausuen egiten kostuma ditzazue.
Jainkoak, otoi, zuen trabailua prospera eta benedika dezala, Amen.
Roxelan urriaren lehenean, 1571.