LETRA APOSTOLIKOAK: LEITZA

(1626)

 

 

Ohec dira Letra Aptcº vaçuec, sacra Rota Aguinduac, çeñac vaitira sentencia vat atra içan dudena Don Martin de valcarlosen contra, eta bachiller Don Martin de Aldunçinen fauorez.  Ceñec aguinçen baitu edequi daquiola possessioa abbadia eliza onetacoa D. Martin de Valcarlosy, eta eman daquiola bachiller D. Martin de Aldunzini, Vere amarren, eta vezte gauza guztiaquin, excomecaçioaren penaren azpian, eta verreun ducaten penan edequizen, eta errebocazen dioe D. Martin de Valcarlosen fauorean atreazen sentencia lendabiçico ynstançian.- Letra Apostolico oec pressentatu yzandu dira officiale Jaunaren aurrean Juez Aptc negocio onetaco, ceñec aguinçen baytu guardadila emen essaten duen guztia eta condezen du costu guztietan D. Martín de Valcarlos, eta eztiazola eragozi niorc.- eta erreserbazen duela verezat, edo vere superiorearen (zat) onen Absoluçioa.- eta ala adbertiçen, eta asseguracen dut, dagola arturic ongui possessioa bachiller D. Martin de Aldunzinen partes. eguiten dut publicacio au, eta iminico ditut elizaco atarie­tan Letra hoec, Guztiei notorio den.




*      *      *



Ohec dirade Letra Apostolico baçuec exe-

cutorialeac, probeituac Matheo Burato

jaunac jueza Aitasantuac señalatua

sacra Rotaco, erri onetaco Abbadiaco

auçiagatic çeña baitarame bachiller

D. Martin de Aldunçin eta D. Martyn de

Valcarlosen artean. Aguinçen du

Juezac paga dizala D. Martyn de Bal-

carloshec bachiller Aldunçiny, edo

haren procuradoreari amaborz egunen

barrenean: borzetan eun eta berroguey

eta amalau erreal alde batera, eta

verroguei eta amar ezcutu, amarna

erralecoric, eta gueyago sey ezcutu

moneda veretic. Gustiac causa, eta

razoe expresaçen diranengatic Letretan.

Eta gueyago pagatu behar ditu justamente

çor dituen costuac; Aperçebimenturequin

pagazen ezpaditu termionetan, prozedi-

tuco dela aren persona presso arzera, eta

aren aziendac, eta rentac consignazera

eta secrestazera, eta ahec saldu eta

pagu eguitera. Recrezicen dirade derecho

eta costu guztiequin. Eta zerren eguin

ditudan diligencia necessarioac Yruñean eta emen notifica-

zeco Letra oec vere personan, eta ezin

aurquitu dudan, eguiten dut publicaçio au

eliza onetan, eta yminico dut Letrac, eta

trasladua eliza onen ateari erasidich

guztien notorio den. Eta datorren abbadearen

notiçiara, eta gueyago aperçebiçen dut

emanen diodala trasladu fede eguiten

duena escazen duten personaei, emateco

noticia Abbadeari.



 

 

 

 

 

 


Bertsio honen iturria: J. M. Satrustegi, Euskal testu zaharrak, I, Iruñea, 1987, 45-47 or

 

 

 

Atzera