DOCTRINA
CRISTIANA EN EL
VASCUENCE DE
LLODIO,

PROVINCIA DE ALAVA


LONDRES.

1858.


Nota — La J y la j con punto se pronuncian á la vizcaína, y la J j (sin punto) á la castellana.

La ts se pronuncia siemprecomo la tz, y la s como la s del dialecto vizcaíno de los libros.


(1)

Cristiñeu dotrinien
Lau partiac.


. Cristiñeue sara ?.
E. Bai Jaune, Jangoicoen grasia gaitic.
I. Cristiñeuen usen ori, noganic dauquesu ?.
E. Cristo gueure Jaune ganic.
I. Ser esan gure dau Cristiñeuec ?.


(2)

E. Cristoren guisona, edo Cristoren disipulue.
I. Ser entenditen dosu Cristoren guisona gaitic ?.
E. Jesucristoren fedia dauquen guisona, sein artu euen Bautismu Santuen, eta ofresiduric dagoana bere serbisio santure.
I. Sein de Cristiñeuen señalia ?.
E. Curse Santia, Jaune.
I. Se gaitic ?.
E. Dalaco Cristo cursifiqueduen figuria, seinetan erredimidu guendusen.
I. Seimbet moduten usetan


(3)

dau Cristiñeuec señale orretaric ?.
E. Biten.
I. Seinsuc dire ?.
E. Siguiñetia, eta Santiguetia.
I. Ser da siguiñetia ?.
E. Eitia iru curse escu escoaco ats orcoroagas: lelengoa becoquien, biguerrena aoan, iruguerrena bulerrian, berba eiten dogule gueure Jangoicoagas.
I. Ecusi selan ?.
E. Curse Santien señalia gaitic gueure arerioetaric


(4)

libredu gaguisus, gueure Jaune eta Jangoicoa.
I. Se gaitic siguiñetuiten sara becoquien ?.
E. Jangoicoac libredu gaguisen pensamentu deunguetaric.
I. Se gaitic aoan ?.
E. Jangoicoac libredu gaguisen berba deunguetaric.
I. Se gaitic bulerrian ?.
E. Jangoicoac libredu gaguisen obra, ta desio deunguetaric.
I. Ser da santiguetia ?.
E. Eitia curse bat escu


(5)

escoaco ats biecas, becoquiric eta bulerrera, esquerreco sorbaldaric eta escoacora, aitetuten dogule Santisime Trinidedia.
I. Ecusi selan ?.
E. Aitien, eta semien, eta Espiritu Santuen usenian. Amen.
I. Nos useduco dosu señale orretaric ?.
E. Obra onen bat asten dogun gustien, edo tentasiñoe, necesidede, edo peligruren baten aurquituiten garianian; prinsipelmente oeric
jaiguit


(6)

orduen, etseric urteit orduen, elessan sarsait orduen, jaten ast orduen, eta oera joat orduen.
I. Se gaitic aimbeste bider ?.
E. Segaitic gueure arerioac perseguiten gaituesan dempora, eta lecu gustietan.
I. Se arerio dire orreic ?.
E. Demoniñoa, Mundue, eta Araguie.
I. Bada Cursiac birtuteric bauco euren contra ?.
E. Bai Jaune.
I. Nondi dauco Cursiac birtuti ori ?.


(7)

E. Bensidu euesalaco Cristoc berian bere eriosiagas.
I. Cursia adoretan dosunian selan esaten dosu ?.
E. Adoretan saitudes Cristo, eta bedeinquetuiten saitudes, Curse Santuegas erredimidu senduleco mundue.


CRISTIÑEUEC JAQUIN BIAR DAUESANAC.

Ecusi dogu Cristiñeu sariala


(8)

Cristiñeuen usen eta señaleti; esan eguidesu orain:
I. Seimbet gause
jaquin, eta entendidu biar ditus Cristiñeuec usu errasoecora elsaiten danian ?.
E. Lau, Jaune.
I. Seinsuc dire ?.
E. Lelengoa ser sinistuco dauen: biguerrena ser escatuco dauen: iruguerrena ser obraduco dauen: eta lauguerrena ser erresibiduco dauen.
I. Selan
jaquingo dau ser sinistuco dauen ?.
E.
Jaquinic eta entendiduric


(9)

Credoa, edo amalau Articulu fedecoac.
I. Selan
jaquingo dau ser escatuco dauen ?.
E.
Jaquinic, eta entendiduric Paternosterra, eta beste Elessa Ama Santien orasiñoyac.
I. Selan
jaquingo dau ser obraduco dauen ?.
E.
Jaquinic, eta entendiduric Jangoicoen Legueco Mandamintuec, bost elessacoac, eta amalau obra misericordiescoac.
I. Selan
jaquingo dau ser erresibiduco dauen ?.
E.
Jaquinic, eta entendiduric


(10)

saspi Sacramentuec.


LELENGO PARTIA.

I. Noc esan euen Credoa ?.
E. Apostoluec, Jaune.
I. Setaraco ?.
E. Guri Fede Santuco gausec irecasteco.
I. Eta suc setaraco esaten dosu ?.
E. Cristiñeuec dauquegun Fedi au confesetaco.
I. Ser da Fedia ?.


(11)

E. Ecusi estogune sinistutia.
I. Ecosi sendun
jayoiten Jesucristo ?.
E. Es Jaune.
I. Ecusi sendun il eiten, edo Seruetara igoiten ?.
E. Es Jaune.
I. Sinistuiten dosu ?.
E. Bai Jaune, sinistuiten dot.
I. Se gaitic sinistuiten dosu ?.
E. Jangoicoac alan errebelau dauelaco, eta Elessa Ama Santiac alan irecasten desculeco.
I. Se gause dire dauquesusenac,


(12)

eta sinistuiten dosusenac Cristiñeue legues ?.
E. Dauquesanac, eta sinistuiten daudiesanac Erromaco Elessa Santiac.
I. Se gause dire suc, eta Elessiac dauquesuesanac, eta sinistuiten dosuesanac ?.
E. Fedeco Articuluec, prinsipelmente Credoan dagosan legues.
I. Se gause dire Fedeco Articuluec ?.
E. Dire Fedeco Misterioric prinsipelenac.


(13)

I. Setaraco dire Fedeco Articuluec ?.
E. Emoiteco notisie distintia gueure Jangoicoena, eta Jesucristo gueure Erredentoriena.
I. Nor da gueure Jaungoicoa ?.
E. Da gause bat ain eselentia, ta admirablia, sein esin esan, ta esin pensau leyen: Jaun bet gustis ona, poderosoa, sabioa, justoa, gause gustien prinsipio eta fine.
I. Santisime Trinidedia nor da ?.
E. Da Jaungoicoa bera:


(14)

Aitia, Semia, eta Espiritu Santue, iru Persona distinte, eta Jaungoico eguiesco bat.
I. Aitia, Jaungoicoa da ?.
E. Bai Jaune.
I. Semia, Jaungoicoa da ?.
E. Bai Jaune.
I. Espiritu Santue, Jaungoicoa da ?.
E. Bai Jaune.
I. Dire iru Jaungoico ?.
E. Es Jaune, espada Jaungoico eguiesco bacar bat.
I. Aitia, semia da ?.
E. Es Jaune.
I. Espiritu Santue ba Aitia, edo Semia ?.


(15)

E. Es Jaune.
I. Se gaitic ?.
E. Dirialaco personac bata bestia estirianac, isen arren Jaungoico eguiesco bat.
I. Orretati seimbet naturelesa, entendimentu, eta borondate dauco Jaungoicoac ?.
E. Naturelesa bat bacarric, entendimentu bet, eta borondate bat.
I. Eta seimbet persona ?.
E. Iru distinte, seinsuc dirian: Aitia, Semia, eta Espiritu Santue.


(16)

I. Selan da Jaungoicoa gustis poderosoa ?.
E. Bere poderioagas bacarric eiten dauelaco gure dauen gustie ?.
I. Selan da Criadoria ?.
E. Gause gustiec eguin euesalaco eseber eserianic.
I. Eta setaraco criedu euesan Jaungoicoac ?.
E. Bera ametaco, eta serbietaco bisise onetan, eta guero gosetaco glorian.
I. Selan da Salbadoria ?.
E. Emoiten dauelaco grasia, eta parcatuiten dauesalaco pecatuec.


(17)

I. Selan da Glorifiquedoria ?.
E. Emoiten dautselaco gloria bere grasian il eiten danari.
I. Bauco Jaungoicoac gorputsic gueuc legues ?.
E. Jangoico dan partes, es Jaune, dalaco espiritu purue; baye bai guison dan partes.
I. Iru personetaric sein eguin sen guison ?.
E. Semia, Jaune.
I. Aitia eguin sen guison ?.
E. Es Jaune.
I. Espiritu Santue eguin sen guison ?.


(18)

E. Es Jaune.
I. Bada nor ?.
E. Bacarric Semia, seineri guison eguin asquero derecho Jesucristo.
I. Orretati nor da Jesucristo ?.
E. Da Jaungoico bisien Semia, guison eguin sena, gu erredimidutarren, eta bisiseco ejemplue emotarren.
I. Eta seimbet Naturalesa, entendimentu, eta borondate dauco Jesucristoc ?.
E. Naturalesa bi, bata Jangoico dan partes, eta bestia guison dan partes:


(19)

entendimentu bi, Jaungoico dan partes bata, eta bestia guison dan partes: eta borondate bi, Jaungoico dan partes bata, eta bestia guison dan partes.
I. Eta seimbet persona, eta memorie dauco ?.
E. Persona bat bacarric, sein den Santisime Trinidedeco biguerren personia; eta memorie bat bacarric guison dan partes, estauquelaco memorieric Jaungoico dan partes.


(20)

I. Bauco Jesucristoc gorputsic guc legues ?.
E. Jaungoico dan partes, es Jaune, dalaco espiritu purue; baye bai guison dan partes.
I. Ser esan gure dau Jesusec ?.
E. Salbadoria.
I. Setaric salbadu guendusen ?.
E. Gueure pecatuetaric, eta diabruen cautibidederic.
I. Ser esan gure dau Cristoc ?.
E. Unjidue.


(21)

I. Segas isen san unjidue ?.
E. Espiritu Santuen grasie, eta doyecas.
I. Cristo gueure Jaune selan isen san consebidue, eta
jayo san Marie Birjinia ganic ?.
E. Obraduric Jaungoicoac sobrenaturel, eta milegrosamente.
I. Se Misterio da ori ?.
E. Encarnasiñoco Misterioa, Jaune.
I. Eta ser entendiduiten dosu Encarnasiñoco Misterioa gaitic ?.
E. Santisime Trinidedeco biguerren Personia, sein


(22)

den Semia, guison eguin sela Ama Birjiniaren entraña gustis garbietan; es guisonen obras, espada Espiritu Santuen birtutes bere donsellatasunen calte baga.
I. Seimbet gause obradu situsen bada Espiritu Santuec Encarnasiñoco Misterioan ?.
E. Lau, Jaune.
I. Seinsuc dire ?.
E. Lelengoa, formau eguin euen gorputs bet Ama Birjiniaren sabel santuen bere odol gustis garbiegas.
Biguerrena, criedu


(23)

eguin euen arime bat esebere eserianic.
Iruguerrena, a arime eta gorputse batu eguisen alcarregas.

Lauguerrena, Santisime Trinidedeco biguerren Personiac artu euesan beragan gorputs, ta arime oneic; eta gueratu sen len Jaungoico sana guison eguinic, seineri derecho Jesucristo.
I. Eta selan
jayo san milegrosamente ?.
E. Urteit euela Marie Santisimien sabeleric bere donsellatasunen calte


(24)

baga, egusquiec urteiten dauen legues, cristel bateti urrutu baga, eta loitu baga.
I. Bere ama bisi sen beti birjine edo doncella ?.
E. Bai Jaune, beti.
I. Se gaitic gure isen euen il Curcian ?.
E. Gu libretarren pecaturic, eta betico eriotsaric.
I. Ser entenditen dosu infernue gaitic, seinetara
jatsi sen Cristo gueure Jaune il asquero ?.
E. Es condenaduec egosan lecure, espada Limbora, non egosan justoac.


 

(25)

I. Selan jatsi sen ?.
E. Arimiagas Jangoicotasunera uniduric.
I. Eta bere gorputse selan gueratu sen ?.
E. Uniduric Jangoicotasun beragas ?.
I. Se moduten erresusitedu sen iruguerren egunian ?.
E. Baturic barriro bere arime gloriosia gorputsegas, es ostera il eiteco.
I. Seimbetgarren egunian igon euen Seruetara ?.
E. Berrogueiguerrenian.
I. Se moduten ?.


(26)

E. Bere birtute propioagas.
I. Ser esan gure dau dagoala
jarriric Aite Jaungoico gustis poderosoen alde escoan ?.
E. Jesucristoc Jaungoico dan partes dauquela igoal glorie sein Aitiac, eta sein Espiritu Santuec: eta guison dan partes Ceruco bienabenturedu gustiec baño gueyego.
I. Nos etorrico da bisiec, eta ilec jusguetan ?.
E. Munduen acaberan.
I. Eta orduen bistuco dire il gustiec ?.


(27)

E. Bai Jaune euqui situesan gorputs, ta arime eurecas.
I. Nor da Espiritu Santue ?.
E. Santisme Trinidedeco iruguerren Personia: Jaungoico eguiescoa Aitia legues, eta Semia legues.
I. Ser sinistuiten dosu esaten dosunian: Santuen Comuniñoya ?.
E. Cristiñeu fiel gustiec dauquiela parte bestien obra onetan, gorputs baten satiec legues, sein den Elessia.
I. Ser da Elessia ?.
E. Da fiel Cristiñeuen


(28)

congregaciñoya, seinen burue da Aite Santue.
I. Nor da Aite Santue ?.
E. Da Erromaco Pontifise, Cristoen Biquerioa lurrian, seineri gustioc gagos obligueduric obedesiten.
I. Ser esan gure dau: Pecatuen Parcaciñoyac ?.
E. Elessa Ama Santiac dauquesala medioac, eta erremedioac pecatuec parquetaco, seinsuc dirian Sacramentu Santuec.
I. Ser esan gure dau: Araguien Erresurresiñoyac ?.
E. Juicioco egunian gustioc


(29)

bistuco gariala orain dauquegusen gorputs, ta arime eurecas: erresibiteco bacochac aloguera, edo castigue segun mereciten daudien bere obrac.
I. Ser esan gure dau: Seculeco Bisisiac ?.
E. Au bisisi au acabadu asquero dagoala beste bicise bat eternidedecoa, edo iños acabaduco estana: seinetan egongo dirian onac Seruen gloria gosetan, eta deungec infernuen pena andiec sufriten, Jaungoicoa Jangoico dan artian.


(30)

I. Credoa, eta Fedeco Articulues ganeti sinistuiten dosu beste gauseric ?.
E. Bai Jaune, Escriture Santian dagoan gustie, eta Jangoicoac errebeladuric deutsen gustie bere Elessiari.
I. Se gause dire orreic ?.
E. Ori es itendu niri, nasalaco ignorantia: Dotoriac dauques Elessa Ama Santiac
jaquingo daudienac eransuten.
M. Ondo diñosu Dotoriei toquetan
jaquiela, ta es suri contu emoitia banan banan Fedeco gausetan,


(31)

suresat asco da jaquitia Articuluec, Credoan dagosan legues.


BIGUERREN PARTIA.

I. Noc esan euen Paternosterra ?.
E. Jesucristoc, Jaune.
I. Setaraco ?.
E. Guri orasiño eiten irecasteco.
I. Ser da orasiño eitia ?.
E. Jangoicoari biotsa alsau, eta mesediac escatutia.
I. Paternosterra esaten


(32)

dosunian, nogas berba eitiosu ?.
E. Geure Jangoicoagas.
I. Non dago gueure Jangoicoa ?.
E. Lecu gustietan, especielmente Seruen, eta Santisimu Sacramentu Altaracoan.
I. Eta Jesucristo non dago ?.
E. Jangoico dan partes, lecu gustietan, eta guison dan partes, bacarric Seruen, eta Santisimu Sacramentu Altaracoan.
I. Orasiñoetaric onena sein de ?.


 

(33)

E. Paternosterra, Jaune.
I. Se gaitic ?.
E. Esan eualaco Cristoc bere aoti Apostoluen escaris.
I. Se gaitic gueyego ?.
E. Dauquesalaco saspi escari fundeduric caridede gustien.
I. Seinsuc dire ?.
E. Lelengoa da: Santifiquedu bidi seure usena.
I. Ser escatuiten dosu escari orretan ?.
E. Jangoicoen usena isen dile esaune, eta onradue mundu gustien.
I. Sein de biguerrena ?.


(34)

E. Betor gueu gana seure Erreinue.
I. Ser escatuitosu escari orretan ?.
E. Erreineu daguile Jangoicoac gueure arimetan emen lurrian grasias, eta guero emon daigule gloria.
I. Sein de iruguerrena ?.
E. Eguin bidi seure borondatia, selan Seruen, alan lurrian.
I. Ser escatuiten dosu escari orretan ?.
E. Eguin daigule Jangoicoen borondatia lurrian gagosanoc, bienabenturaduec


(35)

eiten daudien legues Seruen.
I. Sein de lauguerrena ?.
E. Gueure ogui egunian eguniangoa emon eguisu gaur.
I. Ser escatuiten dosu escari orretan ?.
E. Jangoicoac emon daigule gorputseraco mantenimentue, arimeraco gracia eta Sacramentuec.
I. Sein de bostgarrena ?.
E. Parcatu eigusus gueure sorrac, selan gueuc parquetan deutsegusen gueure sordunei.


(36)

I. Ser escatuiten dosu escari orretan ?.
E. Jangoicoac parcatu daigusela gueure pecatuec, gueuc parcatu deutsegun legues gach edo agrabio eguin deuscuenai.
I. Sein de seiguerrena ?.
E. Echi es eguisu tentasiñoyan
jausten.
I. Ser escatuiten dosu escari orretan ?.
E. Jangoicoac estaigule echi
jausten, da es consentiten pensamentu, ta tentasiño deunguetan, seinsuques demoniñoac gure dauen jausi gatesan


(37)

pecatuen.
I. Sein de saspiguerrena ?.
E. Baye gaguisus libredu gacherianic.
I. Ser escatuiten dosu escari orretan ?.
E. Jangoicoac libredu gaguisela arimeco eta gorputseco gach eta peligru gustietaric.
I. Se gaitic esaten dosu lelengoan: Aite guria, Seruetan sagosana ?.
E. Jangoicoari biotsa alsau, eta mesediac escatuiteco umildede eta confiensiegas.
I. Ser esan gure dau acaberan


(38)

esaten dosun berbiac: Amen ?.
E. Alan isen dile.
I. Se orasiño esaten deutsesu prinsipelmente Ama Birjiniari ?.
E. Abe Maria, eta Salbia.
I. Noc esan eban Abe Maria ?.
E. Angueru San Gabrielec etorri senian Ama Birjinia saludetan.
I. Noc esan eban Salbia ?.
E. Elessa Ama Santiac dauco erresibiduric.
I. Setaraco ?.
E. Ama Birjiniari mesediac escatuiteco.


(39)

I. Abe Maria edo Salbia esaten dosunian, nogas berba eiten dosu ?.
E. Ama Birjiniagas, Jaune.
I. Nor da Ama Birjinia ?.
E. Da Señora bat birtutes betia, sein den Jangoicoen Ama, eta dagoan Seruen.
I. Eta altaran dagoana nor da ?.
E. Da Seruetan dagoanen imajine, eta semejansa bat.
I. Setaraco dago an ?.
E. Gu beretati acordau gaitesansat Seruetan dagoanagas, eta delaco bere imajinia erreberensiedu daigun.


(40)

M. Bada bardin eingo deutsesu beste Santuen imajinei bere.
I. Eingo deutsegu orasiño Angueru, eta Santuei bere ?.
E. Bai Jaune, gueure bitertecoai legues.
I. Se gause dire Angueruec ?.
E. Dire Espiritu bienabenturedu basuc, seinsuc dagosan Jangoicoa gosetan Seruen.
I. Setaraco criedu ebasan Jangoicoac ?.
E. Bera beti alabadu, eta bedeinquetu daguiensat.


(41)

I. Setaraco gueyego ?.
E. Bere Ministruec legues Elessia gobernau daguiensat, eta guisonac gorde.
I. Orretati suc bere bauquesu Angueru Guardacoa ?.
E. Bai Jaune, eta bacochac dauco beria.
M. Bada euqui eguiosu debosiñoe andie, eta encomendau sequios egun gustietan.



(42)

IRUGUERREN PARTIA.

Ecusi dogu ja ser sinistu, eta ser escatu biardan: ecusi daigun orain selan daquisun ser obrau biar dan: esan eguidesu:
I. Sein de Jangoicoen legueco lelengo mandamintue ?.
E. Jangoicoa amatia gause gustien ganian.
I. Noc ametan dau Jangoicoa ?.
E. Bere mandamintuec gordetan dauesanac.
I. Ser da Jangoicoa ametia gause gustien ganian ?.


(43)

E. Gure iseitia lenago gause gustiec galdu, se es bera ofendidu.
I. Setara gueyego obliguetan gaitus mandamintu onec ?.
E. Bera bacarric adoretara gorputseco ta arimeco erreberensie gustiscoagas, sinistu eta esperetan dogule beragan fede bisiegas.
I. Noc pecatu eiten dau onen contra ?.
E. Adorau, edo sinistuiten dauenac idolo, edo Jangoico falsoetan.
I. Noc gueiago ?.


(44)

E. Sinistuiten dauenac agorerietan, edo usetan dauesanac echiserie edo gause superstisiñocoac.
I. Sein de biguerrena ?.
E. Bere usen santuen jurementoric es eitia alperric.
I. Noc eiten dau juremento alperric ?.
E. Juremento eiten dauenac guzurregas, justicie baga, eta necesidede baga.
I. Eta pecatu de juremento eitia alperric crieturec gaitic ?.
E. Bai Jaune, juremento


(45)

eiten jacolaco Criedoriari euretan.
I. Se moduten eiten da juremento criaturec gaitic ?.
E. Esaten dala V.G. Neure arimia gaitic, Serue gaitic, lurre gaitic au alan dala.
I. Se erremedio dago juremento alperric es eiteco ?.
E. Usedu esaten bai, edo es, Cristoc irecasten deuscun legues.
I. Sein de iruguerrena ?.
E. Domecac eta
jayec gordetia.
I. Noc gordetan ditus
jayec ?.
E. Mesa osoa ensun, eta


(46)

biarric eitestauenac necesidede baga euretan.
I. Sein de lauguerrena ?.
E. Aite eta ama onretia.
I. Noc onretan ditus guresoac ?.
E. Obedecidu, socorridu, eta erreberensietan dauesanac.
I. Norsuc besteric entenditen dire guresoen usenian ?.
E. Nagosigoac edadian, diñidadian eta gobiernoan.
I. Sein de bostgarrena ?.
E. Iñor es ileitia.
I. Ser aguinduten da mandamintu


(47)

onetan ?.
E. Es iñori gachic eguin, es obras, es berbas, es desios.
I. Sein de seiguerrena ?.
E. Araguisco pecaturic es eitia.
I. Ser aguinduten da mandamintu onetan ?.
E. Isen gaitesala castu, eta garbiec pensamentu, berba, eta obretan.
I. Sein de saspiguerrena ?.
E. Iñori eser es ostutia.
I. Ser aguinduten da mandamintu onetan ?.
E. Es quendu, es euqui, es


(48)

gure bestena jabien borondates contra.
I. Sein de zorziguerrena ?.
E. Iñori falso testimonioric es ereiguitia, eta es guzurric esatia.
I. Ser aguinduten da mandamintu onetan ?
E. Es jusgueu fundementu baga char projimue gaitic, es esan, es ensun bere faltac.
I. Noc austen dau mandamintu au ?.
E. Errasoe andi baga jusgu deunguia eiten dauenac, creitue quendu, secretoa aguertu, edo guzurre


(49)

esaten dauenac.
I. Ser eragosten da bederasi, eta amargarren mandamintuen ?.
E. Araguisco atseguinen, eta iñoen ondasunen desio bidebacoac.

ELESSA AMA SANTIEN MANDAMINTUEC DIRE BOST:

Lelengoa, Mesa osoa ensutia Domeca, eta jayetan.
Biguerrena, confesetia urtian bein edolabere, edo lenago eriotsaco peligruric badago, edo comulgueuco bada.
Iruguerrena, comulguetia


(50)

Pascoa Erresurresiñocoetan.
Lauguerrena, barau eitia Elessa Ama Santiac aguinduiten dauenian.
Bostgarrena, Amarrenac, eta primisiac paguetia Elessa Ama Santiari.
I. Setaraco dire mandamintu oneic ?.
E. Obeto gordetaco Jangoicoen leguecoac.

MISERICORDIESCO OBRAC DIRE AMALAU: SASPI ESPIRITUELAC, ETA BESTE SASPI CORPORALAC.


(51)

ESPIRITUELAC DIRE ONEIC:

Lelengoa, estaquinari irecastia.
Biguerrena, biar dauenari conseju ona emoitia.
Iruguerrena, erratuiten dauena correjitia.
Lauguerrena, injuriac parcatuitia.
Bostgarrena, triste dagoana consoletia.
Seiguerrena, projimuen faltac, eta argaltasunec pasensietan eroatia.
Saspiguerrena, bisiec eta ilec gaitic Jangoicoari erregutuitia.


(52)

CORPORALAC DIRE ONEIC:

Lelengoa, gassoac bisitetia.
Biguerrena, gose danari
jaten emoitia.
Iruguerrena, egarri denari edaten emoitia.
Lauguerrena, cautibuec errescatetia.
Bostgarrena, billosac
jansitia.
Seiguerrena, peregrinuei ostatu emoitia.
Saspiguerrena, ilei lurre emoitia.

I. Se gaitic dereche misericordiescoac ?.
E. Justisies sor estirialaco.


(53)

I. Nos obliguetan daude pecatuen pian ?.
E. Guison discreto, eta entendiduen erechien necesidede andie dagoanian.

______

LAUGUERREN PARTIA.

Ecusi dogu ja selan daquisun ser sinistu, escatu, eta obraduco dosun. Dacusgun orain selan daquisun ser erresibiduco dosun: esan eguisus Elessaco Sacramentuec.
Elessaco Sacramentu santuec dire saspi, lelengo


(54)

bostac dire nesesidedecoac iseites edo borondates, seinsuc baga esin salbau liteque guisona echiten baditus menosprecios: beste biec dire borondatescoac.

Lelengoa, Bautismue.
Biguerrena, Confirmasiñoa.
Iruguerrena, Penitensie.
Lauguerrena, Comuniñoa.
Bostgarrena, Estremaunsiñoa.
Seiguerrena, Ordia.
Saspiguerrena, Matrimoniñoa.

I. Se gause dire Sacramentuec ?.


(55)

E. Dire señale aguiri basuc, instituidu edo eguin situsenac Jesucristo gueure Jaunec emoiteco euren medios bere grasia eta birtutiac.
I. Ser da Gracia ?.
E. Da iseite dibinu bet, seinec eguiten dau guisona Jangoicoen seme, eta Seruco erederu.
I. Se birtute emoiten daudie Sacramentuec grasiagas batera ?.
E. Prinsipelmente iru, Teologalac, eta Dibinuec.
I. Seinsuc dire ?.


(56)

E. Fedia, Esperansia, ta Caridedia.
I. Ser da Fedia ?.
E. Ecusi estogune sinistuitia Jangoicoac alan errebelau dauelaco, eta Elessa Ama Santiac alan irecasten dausculeco.
I. Ser da Esperansia ?.
E. Esperetia Gloria Jangoicoen grasia dala mediante, eta gueure obra onac.
I. Ser da Caridedia ?.
E. Jangoicoa ametia gause gustien ganian, eta projimue gueure burue


(57)

legues, portaduric eurecas, selan gure gueunquian portadu ditesan gueugues.
I. Setaraco da Sacramentu santu Bautismucoa?.
E. Quensaiteco pecatu orijinela, eta beste, edoseimbere aurquituiten dana, batiatuiten danagan.
I. Ser da pecatu orijinela ?.
E. Da a, sein gustioc eredadu guendun gueure lelengo guresoetaric.
I. Nesesidedeco lansian noc batiatu lei ?.
E. Usu errasoecoa dauquen edoseinec.


(58)

I. Eta selan batiatuco dau ?.
E. Esaten dauela: Nic batiatuiten saitudes Aitien, eta Semien, eta Espiritu Santuen usenian. Amen. Berba oneicas batera esarten deutsela seiñeri ure buruti bera Cristiñeu eiteco intensiñoagas.
I. Setaraco da Sacramentu santu Confirmasiñocoa ?.
E. Confirmetaco, eta fuertetuteco bautismu Santuen artu guendun fedian.


(59)

I. Setaraco da Sacramentu santu Penitensiecoa ?.
E. Batiatu asqueroco pecatuec parcatuiteco.
I. Se pecatu dire orreic ?.
E. Mortalac, eta benielac bere bai, Jaune.
I. Ser da pecatu mortala ?.
E. Da esatia, pensetia, eitia, edo desietia edosebere Jangoicoen leguien contra gause pisucoan.
I. Se gaitic derecho mortala ?.
E. Il eiten dauelaco eiten dauenen arimia.
I. Selan il eiten dau ?.


(60)

E. Grasien bisitsia quenduric, Jaune.
I. Nos erresibiten dogu Sacramentu Penitensiecoa ?.
E. Ondo confesetan garianian, eta artu Asolusiñoya.
I. Seimbet gause biar dire Confesiño on bat eiteco ?.
E. Bost, Jaune.
I. Seinsuc dire ?.
E. Lelengoa, esamine consensiecoa eitia: biguerrena, arsaitia damu eguiescoa Jangoicoa ofendidu dauelaco: iruguerrena, imintia propositu firme


(61)

bat es gueyego ofenditeco bere majestadia: lauguerrena, bere pecatu gustiec ondo confesetia: bostgarrena, Confesoriac emoiten deutsen penitensia artu gogoa cumpliteco, eta guero cumplitia.
I. Ser da esamine consensiecoa ?.
E. Len ondo confesau senic, eta artian eguin ditusen pecatuec gogora edo memoriera ecartia ?.
I. Nondi eiten da esamine consensiecoa ?.
E. Amar mandamintuetati,


(62)

bost Elessacoetati, eta amalau obra misericordiescoetati, discurriten dauela mandamintu bacochian setan faltau dauen obras, berbas, eta pensamintus, beguireturic bere emplio, edo estaduco obliguesiñoetara, escatu asquero Jangoicoari arguie esaututeco bere pecatuec.
I. Seimbet modutecoa da damue ?.
E. Bitecoa, Jaune.
I. Seinsuc dire ?.
E. Contrisiñoescoa, edo amodioscoa: eta


(63)

Atrisiñoescoa, edo bildurrescoa.
I. Ser da Contrisiñoesco damue ?.
E. Da sentimentu, pena, edo damu eguiesco bat, arsaiten dauena pecatariac bere biotsian ofendidu dauelaco bere Jangoicoa, isenic ain ona.
I. Ser da Atrisiñoesco damue ?.
E. Da sentimentu, pena, edo damu eguiesco bat, arsaiten dauena pecatariac bere biotsian, ofendidu dauelaco bere Jaungoicoa, infernuen bildurre gaitic,


(64)

edo pecatuen esaintasune gaitic, edo galdu dauelaco gloria.
I. Damu biotaric onena sein de ?.
E. Contrisiñocoa, Jaune.
I. Se gaitic ?.
E. Contrisiñoco damuegas confesau baño lenago alcansetan dalaco pecatuen parcasiñoya, eta Jangoicoen grasia; baye Atrisiñoeco damuegas bacarric es confesiñoagas batera espada.
I. Eta damu biotaric sein biar da ondo confesetaco ?.
E. Esan daroe atrisiñoescoa


(65)

dala bastante; baye obeto eta seguruego da eroatia Contrisiñoecoa: eta au logretaco dilijensie eingo dau confesetan danac.
I. Eta nos artu edo euqui biar da damue ?.
E. Asolusiñoa artu baño lenago, Jaune.
I. Ser da propositue ?.
E. Da animu edo gogo firme bat es ostera ofenditeco Jangoicoa.
I. Ser da aosco Confesiñoa ?.
E. Da esatia Confesoriari pecatu mortal gustiec,


(66)

engañu, eta guzur baga.
I. Eta pecatu mortalen bat echiten dauenac confesau baga, eiten dau confesiño ona ?.
E. Echiten badau lotsas, bildurres, edo esamine faltas, es Jaune; baye echiten badau aistute, edo erru baga, bai Jaune.
I. Eta acordetan ba
jaco guero, ser eguin biar dau ?.
E. Urrengo Confesiñoyan confesau, Jaune.
I. Penitensia cumpliten estauenac eiten dau Confesiño ona ?.


(67)

E. Confesoriac aguinduten deutsenian badauco intensiñoa cumpliteco, bai Jaune; baye Confesoriac emoiten deutsenian espadauco intensiñoeric cumpliteco, es Jaune: guero cumpliu balegui bere.
I. Eta se pecatu eiten dau cumpliten estauenac penitensia ?.
E. Pecatu mortala, Jaune, penitensie bada grabia, edo pisuscoa.
I. Eta pecatu mortalian
jausten dan gustien, biar dau batec confesau bertati parcatu daquiunset ?.


(68)

E. Ondo litseteque, baye estago obliguesiñoric.
I. Ser eguingo dau bada ?.
E. Euqui Contrisiñoeco damu eguiesco bat, bere pecatuena, proposituegas emendetaco, eta confesetaco Elessa Ama Santiac aguinduten dauenian.
I. Ser da pecatu beniela ?.
E. Da pecatu mortalen disposisiñoe bat.
I. Se gaitic derecho beniela ?.
E. Laster
jausten dalaco berian guisona, eta laster parcatuten jacolaco.
I. Seimbet gause gaitic


(69)

parcatuten jaco ?.
E. Bederatsi gaitic, Jaune.
I. Seinsuc dire ?.
E. Lelengoa, Mesa ensutia gaitic.
Biguerrena, comulguetia gaitic.
Iruguerrena, Confesiño jenerala esatia gaitic.
Lauguerrena, Obispoen Bendesiñoa gaitic.
Bostgarrena, ur bedeinquetue gaitic.
Seiguerrena, ogui bedeinquetue gaitic.
Saspiguerrena, Paternosterra esatia gaitic.
Sorsiguerrena, Sermoya


(70)

ensutia gaitic.
Bederatsiguerrena, bulerra
joitia gaitic, Jangoicoari parca escatuiten jacala.
I. Se gaitic diñosu Jangoicoari parca escatuiten
jacala ?.
E. Emoiteco entenditen, se logretaco pecatu benielen parcasiñoya gause oneitati, euqui biar dala euren damue.
I. Eta bago obliguesiñoric confesetaco pecatu benielac ?.
E. Es Jaune; baye da gause ona, eta probechu andicoa eitia.


(71)

I. Setaraco da Sacramentu santu Comuniñoecoa ?.
E. Erresibiduric biar dan disposisiñoagas, isen dinset gueure arimeen mantenimentue, eta aumentadu daigunset grasie.
I. Seimbet gause biar dire Comuniñoe Santue erresibiteco ?.
E. Iru, Jaune.
I. Seinsuc dire ?.
E. Lelengoa, bareu naturelian egotia.
Biguerrena, Jangoicoen grasian egotia.
Iruguerrena, nor erresibiten doyan
jaquitia.


(72)

I. Ser da bareu naturela ?.
E. Gauerdis bera eser artu bagaric egotia.
I. Ser da grasian egotia ?.
E. Pecatu mortal bagaric egotia.
I. Eta selan parauco da grasian.
E. Ondo confesaute, Jaune.
I. Nor erresibiten dosu comulguetan sarianian ?.
E. Jesucristo Jangoico eta guison eguiescoa, sein dagoan berdaderamente Seruen eta Santisimu Sacramentu Altaracoan.
I. Ser da Santisimu Sacramentu Altaracoa ?.


(73)

E. Ostie consagradue, eta Calis consagradue.
I. Nos iminten da Jesucristo Ostian, eta Calisian ?.
E. Sacerdotiac esan daguisenian Consagrasiñoco berbac.
I. Eta berba santuaic esan baño lenago ser dago Ostian, eta Calisian ?.
E. Ostian ogui pisque bat, eta Calisian ardao pisque bat.
I. Eta consagrasiñoco berbac esan asquero ser dago ?.
E. Ostian Jesucristoren gorputs berdaderue, eta


(74)

Calisian bere odol gustiz preciosoa.
I. Eta Ostie consagraduen bago Jesucristoren odola bera ?.
E. Bai Jaune, Ostie consagraduen Jesucristoren gorputsegas batera dago bere odola, arimia, eta Jangoicotasune; eta bardin Calis consagraduen Jesucristoren odolagas batera dago bere gorputse, arimia, eta Jangoicotasune.
I. Consagrasiñoco berbac esan asquero bago Ostian oguiric, edo Calisian ardaoric ?.


(75)

E. Es Jaune, espada bacarric oguien eta ardaoen irudi, edo asidentiac, seinsuc dirian useiñe, coloria, gustue eta ganecoac.
I. Bisiric ala ilic dago Jesucristo Ostie, eta Calis consagraduen ?.
E. Bisiric, Jaune, Seruetan dagoan legues; baye estalduric oguien eta ardaoen irudi, edo asidentiacas.
I. Ostie consagradue erdibitu, edo apurtuiten bada, erdibituiten da Jesucristoren gorputse ?.


(76)

E. Es Jaune, bada ain osoric dago sati beten, sein bestian; ain osoric Ostie chiquien, sein andien; eta Ostien apurchuric chiquienian, sein Ostie osoan: dagoalaco Jesucristoren gorputse osoric Ostie gustien, eta osoric Ostien edosein sati edo apurrian.
I. Pecatu mortalian comulguetan danac erresibiten dau Jesucristo ?.
E. Bai Jaune, baye probechu baga, eta bere caltian, eiten dauelaco pecatu mortal iqueragarri bet, eta Judasec eguin euen


(77)

pecatu berbera.
I. Eta Comuniño Santuric frutu gueyego ateretaco ser eguin biar da ?.
E. Comulgueu baño lenago considerau nor dan gueu gana datorren Jaun soberanue; eguin fedeco, esperansaco, eta caridadeco actoac; erresibidu umiltasun eta erreberensie andiegas; eta comulgueu asquero grasiac emon mesede ain andie gaitic, urten bagaric bertati campora Judasec legues.
I. Setaraco da Sacramentu santu Estremaunsiñocoa ?.


(78)

E. Iru gausetaraco, Jaune.
I. Seinsuc dire ?.
E. Lelengoa, lenagoco bisitse gaistoco errastu, eta erreliquiec quensaiteco.
Biguerrena, emoiteco arimiari inderra demoniñoen tentasiñoen contra.
Iruguerrena, emoiteco gorputseri osasune, combeniten ba
jaco.
I. Eta usu errasoecora eldu asquerocoac, gasso peligruscoagas aurquituten badire, bauquie obliguesiñoeric erresibiteco Sacramentu santu au ?.


(79)

E. Bai Jaune, eta eiten daudie pecatu mortala espadaudie erresibiten al isenic, edo erresibiten badaudie pecatu mortalian dagosala.
I. Bada ser eguingo dau pecatu mortalian dagoanac ondo erresibiteco ?.
E. Confesau lenago, Jaune, eta esin confesau bada, eguin Contrisiñoco acto bat.
I. Setaraco da Sacramentu santu Ordiacoa ?.
E. Consagretaco, eta ordenduteco Elessaco dignu Ministruec, selan


(80)

dirian Sacerdotiac, Diaconuec, eta Subdiaconuec.
I. Setaraco da Sacramentu santu Matrimoniocoa ?.
E. Esconduiteco eta esconduei emoiteco grasia, seiñegas bisi ditesan alcarregas baquian, eta asi daguiesan seme alabac Serureco.
I. Eta Sacramentu santu au ondo erresibiteco, biar daude egon Jangoicoen grasien esconduten dirianac ?.
E. Bai Jaune, pecatu mortalen pian.
I. Eta grasian estagosanac


(81)

selan disponiduco dire esconduteco ?.
E. Ondo confesaute, Jaune.


I CERTIFY that this book was printed by me in the house of His Highness the PRINCE LOUIS-LUCIEN BONAPARTE, and that the number of copies impressed amounted to fifty, one of which is printed on thicker paper.

June, 1858.

E. BILLING

Bertsio elektroniko honen egilea: Natxo Urkijo

 

Atzera