TESTAMENTV BERRICO HITZ ETA MINÇATZECO MANERA
difficil bakoitz batzu bere declarationéquin.

ADVERTIMENDVA

Ceren baitirade Testamentu berrian cembeit hitz eta minçatzeco manera, vsançatan communzqui ez içanez, guciéz adi ezlitaquenic, hetango difficilenetaric batzu bildu vkan ditugu, eta hemen cein bere declarationerequin eçarri: ez gende iaquinsuén artean tracta ahal litezquen punctuén goraqui declaratzeco, ez luçaqui erran ahal litezquen raçoin gucién emaiteco intentionez: baina hec aditu faltaz iracurtzean empatchu ahal luqueitenéc adi ditzatençát.

Abba, da hitzbat, Iesus Christen demborán populu Hebraicoaren artean lengoage communean vsançatan cenic, eta heldu da Hebraicoén eguiazco lengoagetic, cein erran nahi baita hambat nola, Aita.

Adarra, hartzen da indarragatic eta verthuteagatic. Luc 1. 69.

Ainguerua, erran nahi da hambat nola, Mandataria: baina communzqui hartzen da spiritu celestialacgatic, ceinéc Iaincoa bere vorondatearen eguitera eta executatzera cerbitzatzen baituté.

Anaye, deitzen dirade Hebraicoz, ez haourride diradenac solament, baina ahaide guciac-ere: eta generalqui hartzen denean, erran nahi da hambat anaye nola arreba, eta ez mundu hunetaco, aita-amén respectuz, baina Iaincoaren respectuz.

Ancianoa, çaharra erran nahi da, baina Anciano deitzén dirade Eliçaco administrationearen cargua dutenac. 1. Tim. 5. 17. eta bercetan agueri den beçala.

Ametsac, erran nahi dirade Iaincoac bere Prophetey eta berce placer çueney lo ceunçala eguiten cerauzten reuelationeac. act. 2. 17. eta bercetan.

Archangelua, da hitz compausatubat, eta erran nahi da principal, edo excellent Aingueruén artean.

Arimá, hartzen da batzutan viciagatic, hala nola, math. 2. 20. ioan. 13. 37 eta 15.13. Batzutan, hats hartzeagatic, hala nola. act. 20. 10. Batzutan, gogoagatic edo affectioneagatic, hala nola, matth. 26. 38. marc. 14. 34. ioan. 12. 27. luc. 1. 46, eta. 2. 35. Batzutan, nehor vici den spirituagatic, hala nola, mat. 10. 28. act. 15. 24: 2. cor. 1. 23: 1 pier. 1. 9, 22. Batzutan, adimenduarequin den vorondateagatic eta orduan spirituaz significatzen eta declaratzen da.

Arnoa, hartzen da hordi ahal deçaquen edari guciagatic.

Augusto, hartzen da ez solament lehen emperadore hala deitzen cenagatic, baina haren ondoan emperadoregoan succeditu dutenacgatic-ere bay. act. 25 21.

B

Baptista da, batheyatzen ari denaren officioaren icena, eta attribuitzen çayo icen haur Zachariasen seme Ioannesi, ceren hura lehenic batheyatzen hassi içan baitzén.

Bazcoa da, hitz Hebraicobat, eta erran nahi da passagea edo iragaitzea: baina hartzen da hambat Israeleco populuari Iaincoac Egypteco captiuitatetic retiratuz eguin vkan ceraucan deliurançaren commemorationetan iaten cen Bazco-bildotsagatic, nola vrthe orozco besta solennellagatic.

Beelzebub Idola icembat da, eta bere fundamenta vlietaric du, raçoina cergatic, ezta orain cegay luçaquiago hemen erran dadin. Baina ceren fama handitaco idolabat baitzén, deabruagatic hartzen da idolazco hastioaren handiz.

Bekatore, hitz hunen lekuan eçarri vkan dugu anhitzaten, vicitze gaichtotaco, nehor engana eztadinçát, integroqui iusto eztiradenacgatic hartuz: eta orduan hartzen da gaichtaqueria orotara emanac diraden gendeacgatic.

Bekatua, significatione communaz berçalde, hartzen da guiçonaren naturán regnatzen duen gaichtaqueriaren erroagatic: eta sensu hunetara aditu behar da Rom. seigarrenean eta çazpigarrenean. Batzutan hartzen da halaber, bekatuén satisfactionetan offrendatzen cen sacrificioagatic, ceren Iaincoaren iugemenduaren maledictionea hartan eçarten baitzén, bekatorea chahu licençát. Eta halacotz Iesus Christ, ceren molde hartara guregatic offrendatu içan baita, deitzen da bekatu. Rom. 8, 3: 2. cor. 5. 21.

Benedicatzea, erran nahi da laudatzea, hala nola erraiten dugunean, Benedica deçagun Iaincoa. Batzutan, hartzen da esquer eta remerciamendu emaiteagatic. Eta batzutan sanctificatzeagatic edo consecratzeagatic. 1. cor. 10. 16

Bide Sabbathocoa, cen Sabbathoan ioaitera sori cen becembat, baitzén bi milla vrrhets, Franciaco lecoatchobat baino gutichiago.

Blasphemioa, da hitz Grecbat, eta erran nahi da, iniuria edo gaitzerraitea. Baina particularqui hartzen da Iaincoari eguiten çayón iniuria eta opprobrioagatic.

Borthác, iffernuco borthác hartzen dirade fortaleçacgatic edo munitioneacgatic: ceren hirietaco fortaleçá baita borthetan principalqui.

Bur-heçur edo Caluaria hartzen da hilaren burheçur haraguiric eztuenagatic. Eta halacotz Iesus Iaunaren crucifica lekua deitzen cen bur-heçur, edo bur-heçur Caluaria, edo Caluaria, ceren hilén heçur anhitz baitzén leku hartan.

C

Cesar, hartzen da emperadore Romano guciagatic, hala nola, act. 25. 12, Claudegatic, eta Philip. 4. 22. Nerongatic.

Cetá, hitz hunez vsatu vkan dugu cembeitorduz, Grec-ez Byssos erraiten denaren significatzeco, cein erran nahi baita liho fin crespá irudi duembat: eta harçaz vsatzen çutén, orain taffetasaz vsatzen den beçala.

Christ, erran nahi da hambat nola vnctatua, baina haur da Iesus Christ Iaunaren titre propria, ceren vnctione spiritualez, erran nahi baita, Spiritu sainduaren gratiaz consecratu içan baita bere Aita Iainco Iaunaz, Sacrificadore subirano, Regue, eta Propheta içateco.

Ciguilatzea hartzen da approbatzeagatic eta laudatzeagatic. ioan. 3. 33: eta 6. 27.

Colonia, act. 16. 12. mentione eguiten den beçala, lehenago deitzen cen hala cembeit hiri conquestatu berriric, eta hartara igorten cen habitatzera, edocein hiri handitaric idoquirico gendaldebat, eta hec bethiere vsatzen çuten bere lehen ceuden hirico leguéz, çuçenéz eta priuilegioéz.

Commun, erran nahi da polluitua edo satsua, ceren satsutze baitzén Iuduén Gentilequin nahastecatzea eta hequin communicatzea.

Copá, hartzen da cer-ere formataco nahi den edal vnciagatic, ceren hitz Grecoéc ezpaitute forma bereciric exprimitzen.

Batzutan hartzen da crutze edo tribulationeagatic ceren Iaincoac bere fideley, ceini bere afflictione partea, edal vnciaz beçala distribuitzen eta partitzen baitrauè, behar dela dacussanaren araura.

D

Descriptionea, hartzen da personén contuagatic, hala nola princebatec bere suietén contua iaquin nahiz, hec enrolla eraciten balitu.

Dineroa cen moneda motabat hamalaur ardit Franciacoric valio cituenic: baina batzutan hartzen da dinero tornés batagatic-ere.

Drachma cen dineroac becembat valió çuen peçabat, eta didrachmác, doblea.

E

Eliçá, hitzez hitz erran nahi da congregationea, edo biltzarrea: baina Testamentu berrian hartzen da Iesus Christen icenean, berac ordenatu duen ordenançaren araura biltzen diraden fidelén compainiagatic.

Erhia, Iaincoaren erhia erran nahi da, Iaincoaren verthutea ceinez obratzen baitu.

Escarlata hitz haur batzutan hartzen da purprearen lekuan, ceren purprearen vsagea gure artean ezpaita commun, batetic bercera differentia handia bada-ere.

Escua, batzutan hitz haur hartzen da indarragatic: baina significatzen du halaber ministerioa eta cerbitzua, hala nola, erraiten denean ecen Iaincoac deliuratu duela bere populua, eta eman duela bere Leguea Moysesen escuz.

Euangelioa, hitz haur erran nahi da hambat nola berri ona: baina specialqni hitz hunez significatzen da Iesus Christez manifestatu içan çaicun gratiaren eta misericordiaren predicationea.

Euangelioaren sacrificatzea, da Euangelioaren predicationez sacrificio eguitea, arimác Iaincoari offrendatuz. Rom. 15. 16.

Exorcista, erran nahi da deabruén coniuraçalea, nola lehenago baitzén hautaric populu Iudaicoan. act. 19. 13.

F

Fedea, hartzen da ordinarioqui, fideléc Iaincoa baithan duten sibhesteagatic, edo haren misericordiáz eta eguiáz duten persuasioneagatic eta segurançagatic: eta singularqui Euangelioco promessaren araura Christinoéc Iesus Christen gratiáz eta eguiáz behar duten segurançagatic. Iaincoaren fedea erraiten denean, batzutan erran nahi da eguia bera, edo Iaincoac bere erranén complitzez beguiratzen duen fidelitatea, hala nola, Rom. 3. 3. Batzutan fedea hartzen da gaichtoéc eta menospreciaçaléc Iaincoaz dutén eçagutze arin batagatic. iacq. 3. 17. Bayeta miraculu eguiteco dohainagatic. 1. cor. 12. 9. eta 13. 2.

G

Gendarmeria. Ceruco gendarmeriá, hartzen da Aingueruèn companiagatic, ceren baitirade Iaincoaren gendarmés beçala, eta haren puissançaren ministre beçala. Baina act. 7. 42. hartzen da ceruco iguzqui, ilhargui eta içar guciacgatic: ceren baitirade armada ordenançán iarribat beçala.

Generationea, significatione communaz berçalde hartzen da, adinagatic eta mendeagatic. matth. 24. 34. Luc 1. 48.

Grec, bere gaineco populubat hala deitzen denic içanagatic, S. Paulen epistoletan hartzen da generalqui Gentilacgatic, ceren natione haur baitzén famatuena Iuduén artean.

Guertha cedin, eçarri dugun lekuan, Grecac emaiten du, eguin cedin: baina minçatzeco manera hunez vsatu vkan dugu, ez hala erraiten dugunean, ignorantac minço diraden beçala, venturazco edo tropuzco gauça dela erran nahi dugulacotz, baina lengoagean moldezcoago itzeuquiz, eta Francesari iarreiquiz.

Guertha eztadila erraiten denean, hartzeco da, ez gauçác hala heltzeco perilic balu beçala, baina neholere ecin hel daitelaco repostatan.

Guiçona, Scripturan hartzen da, guiçon eta emazte, chipi eta handi guciacgatic.

Guiçon çaharra, erran nahi da gutaric eta gure naturatic heldu den conditionea, ceren guc Adamganic dugun gucia corruptionetara ari baita. Ecen arimá kotsatu eta poçoatu içan da bekatu originalaz: eta halacotz da gorputza herioaren eta vsteldu içatearen suiet. Eta contrariora, Guiçon berria erran nahi da, Spiritu sainduaren gratiaz regeneratu eta arramberritu dena. Campoco guiçona, edo exteriora S. Paul baithan hartzen da munduari appertenitzen cayón gauça guciagatic, hala nola, ohore, ossassun, abrastassun, credit guciagatic. Eta barneco guiçona edo interiora, erran nahi da, Iaincoaren resumán seculacotz vicitzeco guc dugun arramberrimendua: eta labur erraitera, arimari hunquitzen çayón gauça gucia.

H

Hallelu-ia, bi hitz Hebraico dirade, eta hambat valio dute nola, Lauda eçaçue Iaincoa: berehala vtzi vkan dugu cambiatu gabe: ceren S. Ioannec Grecquez scribatu badu-ere, hitz Hebraicoa expressuqui eduqui nahi vkan baitu.

Haraguia, batzutan hartzen da simplequi berce considerationeric gabe, guiconagatic. Batzutan,eta principalqui S. Paul baithan, guc gure lehen aitaganic dugun natura corrumpituagatic, eta significatione hunetan guiçona gucia comprehenditzen da regenera dadin baino lehen: baina regeneratu ondoan, haren natura carnalaren reliquiacgatic hartzen da.

Heresia, erran nahi da secta. Hereticoa da secta bereciric appart eguiten duena ezpa daducana, Christinoén vnionetic eta battassunetic lekora.

Hira, hartzen da, Iaincoac bekatoreac punitzen dituen iugemenduagatic eta mendequioagatic: ez Iaincoac hissiric ahal duqueelacotz, baina ceren guiçonéc, cehatzen diradenean, asserre baliz beçala hura senditzen baituté.

Holocausta cen, halaco sacrificio, non gucia erratzen baitzén, eta handic du icena-ere: baina hartzen da bercén gainetic excellent eta singulár den sacrificioagatic.

Idolá, hambat erran nahi da nola imaginá, edo cerbait representatzen duen figurá: baina Scripturán hitz haur hartzen da, deuotionez eguin içan den eta nehorc saindu eduquiten duen imaginagatic. Idolatreac dirade, hec ohoratzen dituztenac. Idolatriá da nehorc idoletara duen deuotionea eta reuerentiá. Eta idolá hartzen den significatione berean, hartzen da imagina-ere.

I

Ipizpicua, erran nahi da hambat nola Surueillant, edo Superintendent: baina commuzqui Eliçaren gobernatzeco ordenatzen den Pastoragatic hartzen da.

Itsassoa, ezta bethi guc lengoage communean hartzen dugun beçala hartzen baina Iudeaco herrian cen Genezaretheco lac-agatic-ere bay Iustificatzea, communzqui hartzen da iustotzát eduquiteagatïc: eta S. Paulec erraiten duenean, iustificatzen dela guiçona Iaincoaren aitzinean, manera hunetara aditzen du, ecen erran nahi da, iusto estimatzen dela: eta erraiten duenean ecen fedez guiçona iustificatzen dela, erran nahi da, ecen Iaincoaren gogaraco dela, ez bere iustitia propriz, baina Iesus Christen causaz, ceinen gratiaz bere bekatuén barkamendua fidelari eguiten baitzayó, iusto baliz beçala eçagut eta recebi dadinçát. Iaincoaren, edo haren çuhurtziaren iustificatzea da, haren approbatzea eta laudatzea, gloria eman daquionçát. matt. 11. 19. eta luc 7 29. Leguearen iustificationeac edo ordenançac. luc. 1. 6: dirade, harc eman dituen manamenduac: ceren hura baita iustitiazco regla eguiazcoa. S. Paulec raçoin beragatic Leguearen iustificatione deitzen ditu: ceren hartan iracasten baitzaicu iustoqui eta sainduqui vicitzeco formá cein den.

Legionea, cen gendarmesezco bandabat, ordinarioqui hamar milla oinezcoren eta borz ehun çamarizcoren contucoric: eta batzutan gutiago edo guehiago: batzutan hartzen da, armada erraiten baguendu beçala.

Letrá, hartzen da S. Paul baithan, bihotzerano hunquizten eztuen predicationeagatic, Iaincoac hura bere spirituaz valia eraciten eztuenean. 2. cor. 3. 6. Edo Sacramenduetaco signo exterioragatic, eguiá signoarequin batean eztenean. rom. 2. 27. 29.

Lokartzea batzutan erran nahi da hiltzea: eta lo daunçanac, hilac: baina haur gorputzaz aditu behar da eta ez arimáz: ceren gorputz hilbat baita higuitzeric ez maneiuric batre gabe, lo datzambat beçala.

M

Monument, hitz hunen significationea aitzinago latinaren araura hedatzen bada-ere: sepulchreagatic hartzen da Scripturán.

Mendecoste erran nahi da berroguey eta hamargarrena, eta hura cen fructuen primitién offrendatzeco bestabat, bayeta Spiritu saindua Apostoluén gainera iaitsi içan cen eguna.

O

Orena ezta Scripturán orain vsatzen dugun manerara hartzen, ecen lehenago eguna luce bacén labur bacén, iguzquiaren ilkitetik sartzerano partitzen cen hamabi orenetara, eta orenac luce-laburrean ciraden egunaren araura.

Osanna, edo (hobequi scribatzera) Hosiah-na, Hebraicozco sententiabat da, eta hambat erran nahi da nola, Othoi, salua, beguira eta mainteni ecac: eta othoitztebat da. psal. 118 25 hartua, eta populuaz applicatu içan çayó Iesus Iaunari, bere azquen Ierusalemen eguin çuen sartzean, nola respectu hartara Dauid-ez eguin-ere içan baitzén.

Ogui propositionecoac, ciraden, hamabi ogui aste oroz templean hartacotzat ordenatu cen taula gain batetara presentatzen ciradenic, eta han vtziten ciraden ondoco astean nehorc eçar leçaqueno berceric: nola baita scribatua. Leuitic. 24. 5.

P

Patriarchá, erran nahi da, aitén artean principal. Eta halacotz Iacob-en hamabi haourrac, (cein içan baitirade populuco hamabi ondoac ezpa erroac beçala) Patriarcha deitzen dirade, eta principalqui Dauid.

Personá Scripturan maiz erran nahi da, nehor munduaren arauez ohora edo menosprecia eraciten duen campotico apparentiá, hala nola, abrats edo paubre: noble edo vilaun, nabussi edo muthil, Iudu edo Gentil, edo cerbait berceric içatea. ma. 22. 16: act. 10. 34

Premitiác ciraden, hetaric ian gabe, Iaincoari offrendatzen çaizquion lehen fructuac, eta hura cen sanctificatione motabat, gueroco vsagea saindu eta pur licençát. Hitz haur lehen hatseagatic-ere hartzen da batzutan, hala nola. rom. 8. 22.

Preputioa da, Circonciditzean edequiten cen larru chapoa, baina hartzen da Circoncisionearen contrarioagatic-ere, hala nola erraiten denean ecen guiçona preputioan dela, circonciditu gabea dela erran nahi da. Batzutan Gentilacgatic-ere hartzen da, hala nola. rom. 2. 27.

Pretorioa, erran nahi cen lehenago, hambat princearen edo Gobernadorearen palatioa, nola iudicatzeco lekua: eta Testamentu berrian hartzen da hambat significatione batean nola bercean.

Proconsul, erran nahi da Prouinciaco gobernadore dignitate principalean dembat, eta da Romaco emparadoregoaren ordenançatic eta costumatic hartua den icen-bat.

Propheta, da propriqui hura, ceini Iaincoac ethorteco diraden gauca estalién reuelationea declaratzeco bothererequin eta cargurequin eman baitrauca: baina S. Paul baithan hartzen-da bercetaric abantail Ianincoaren vorondatearen declaratzeco dohain singulara duena: eta Prophetiá da hala eguiteco gratiá eta officioa.

Propitiatorioa, Leguean cen bi Cherubinen hegalez estalia cen arkaren baldia: eta ceren baitzén Iaincoaren presentiaren signoa, propitio, amatigatu eta asserre gabe, bere populua baithara eracusteco, hura cen Iesus Christen figura. Eta Halacotz deitzen da Propitiatorio. rom. 3. 25. ceinen amorecatic Iaincoa amatigatu ïçan baita, eta fauore bere fideley ekarten baitraue.

Proselytoa, ,hambat erran nahi da nola nouitioa edo berrizqui compainia bati eratchequia: baina hartzen da Iuduén religionera conuertitu berri ciradenacgatic.

R

Racha, da hitzbat significatione bereciric eztuenic fascheria edo menosprecio eracusteco baicen, nehor hurcoaren contra despitatzen edo asserretzen denean.

Redemitzea erran nahi da rançoinaren precioz berceren escuan cenaren derdemiatzea, idoquitea eta deliuratzea.

Repos, ikus Sabbathoa

Resuma, Ceruètaco resumá da Iaincoac bere populuaren gainean duen gobernamendu spirituala, ceinez hatsen baita vicitze celestiala Spiritu sainduaz arramberritu diradenetan. Eta ceren Iaincoac bere Semearen personán regnatu nahi baitu, eta hura mundu hunetara igorri vkan baitu gauça guciac haren suiectioneco eguin litecençat: causa hunegatic Iesus Christen ethortea eta haren munduraco manifestationea deitzen da ceruètaco Resuma. matt. 3. 2. Eta ceren Iesus Christec bere Resumá dispausatzen eta gobernatzen baitu bere Euangelioaren predicationearen moienez, maiz ceruètaco resumá hartzen da Euangelioaren predicationeagatic. matt. 13. 24. Batzutan resurrectionearen ondoan içanen den Iaincoaren Resumaren complimenduagatic eta perfectioneagatic. matt. 7. 21.

Sabbathoa, erran nahi da reposa, eta berehala hitz bera eduqui vkan dugu, ceren Euangelistéc Grecquez scribatzean, lengoage hartaco ezpacen-ere ezpaitute cambiatu vka. Eta hura cen asteco çazpigarren eta azquen eguna, orain batéc larambate, bercec eguiacoitz eta bercéc nesquen egun deitzen duguna: baina batzutan hartzen da aste guciagatic-ere, eta halacotz erraiten da Sabbathoaren lehena, bigarrena, herena.

Sacrificadorea, erran nahi da, Iaincoaren populuaren reconciliagarri sacrificio offrendatzeco officioa. Eta officio haur cen populu Iudaicoan Iesus Christ ethor cedin baino lehen: baina harc ethorri içan denean fin eman vkan draue Moysesen Legueco figura guciey. Eta Sacrificadoretan batetic bercera bacen differentia, ecen batzu aldarera hurbiltzen ciraden Iaincoari offrendatzera, eta hec deitzen ciraden principal, Leuiten respectuz: eta Leuitac ciraden mendreago eta cerbitzu beheragotara deithuac. Baina bacén gucien gaineco guehiembat, cein subirano deitzen baitzén, eta hunec representatzen çuen Iesus Christ bercec baino specialquiago.

Saindu, erran nahi da Iaincoari dedicatua, consecratua eta sacrificatua: eta hunen contrarioa da profano. Baina fidel guciac saindu deitzen dirade, ceren Iaincoac bere Spirituaz sanctificatu baititu, mundu hunetaco satsutassunetaric eta corruptionetic retiratzeco. Iaincoa bera-ere Saindu deitzen da bayeta haren Aingueruac: eta erran nahi da Excellent, gucizco estimatione handitan eduqui behar den gauçabat beçala.

Sandaleac, ciraden abarca edo berce oinetaco arin eta aisit batzu.

Scandaloa, erran nahi da trebucamendua edo behaztopea, nehor bidean edo cerbait berce gauçatan trebucatzen baliz beçala.

Scandalizatzea, erran nahi da trebucatzeco edo behaztobatzeco occasione norbeiti emaitea. Eta ceren Iaincoaren hitza bidebat beçala baita, scandalizatze hitz haur hartzen da, hartan bide beçalá ioaitetic nehor empatcha ahal leçaqueen gauçaren eçarteagatic.

Scribá erran nahi da hambat nola doctor, ecen hala deitzen ciraden Iuduén artean iaquinsu estimatzen ciraden guciac.

Semea, Guiçonaren Semea hartzen da Christgatic, haren natura humanoaren eguiá expressuquiago eracuts dadinçat.

Signoac, hitz haur maiz hartzen da miraculuacgatic, ceren heçaz eracusten baitu Iaincoac bere puissança miraculuzcoa, iracatsi nahi duenaren aditzera guiçonac iratzar ditzançát. Cembeit orduz hartzen da cerbait significatione ekarten duen gauça vsatu ezten batagatic-ere.

Spiritua, batzutan erran nahi da guiçonaren arimá, batzutan berce creatura inuisibleric eta gorputz gaberic, hala nola, Aingueruac, Deabruac. Batzutan essentia spirituala simplequi, hala nola, ioan. 4. 24. Batzutan Iaincoaren Spiritu saindua, cein baita Iaincoaren verthute essentiala, hura baithan residitzen delaric. Batzutan hartzen da harenganic proceditzen diraden gratiacgatic, eta specialqui fideléc recebitzen duten regenerationezco dohainagatic: eta manera hunetan, spiritua haraguiarequin comparatzen denean, guiçonaren parte regeneratuaz hartu behar da hala nola. rom. 7. 6: eta 8. 4 Gal. 5. 16. Batzutan adimenduagatic edo raçoinagatic ere bay. 1. Thess: 5. 23.

Stadioa, cen spatio lastercaco chedatubat: orain nehorc barrán artzeco eguin baleça beçala: eta spatio hura cen luce seioguey eta borz vrrhets, baitirade 625 oin.

Synagogá erran nahi da hambat nola congregationea: baina hartzen da particularqui Iuduén compainiagatic, guc Christinoén artean Eliçá hartzen dugun beçala.

T

Talenta, cen piçu mota bat, eta hirién eta lekuén araura anhitz moldetacoric cen, baina guehién valio çuena cen sey milla drachmataco, baitirade Franciaco contura hamecatan ehun liberaren ingurua.

Thesaureriá, cen Ierusalemeco templean offrendác eguiten eta eçarten ciraden lekua, errana cen vsageco beguira litecençat: communzqui deitzen da Eliçaco Troncoa.

Testamentua, communzqui hartzen da alliança solennelagatic, hala nola, Iaincoac lehenic Abrahamequin eta guero Israeleco populuarequin eguin çuenagatic, cein guero confirmatu vkan baitu guregatic Iesus Christ gure Iaunarequin. Baina ceren Alliança haur bethiere sacrificiotaco odolequin eguin içan baita, Apostoluac erraiten du, ecen hura dela, eguiten duenaren herioaz baicen ratificatzen eta confirmatzen ezten Testamentubat. Heb. 9. 16.

V

Veillá, hartzen da costuma ancianoaren araura: ecen lehenago, iguzquia sar cedinetic ilki arterano, gaua laur parte bardinetara partitzen çutén.

Verthuteac edo puissançac, miraculuacgatic hartzen dirade: ceren heçaz Iaincoac extraordinarioqui declaratzenago baitu bere verthutea, ecen ez naturaren cursuaren araura eguiten diraden gaucéz: matt. 13. 58.

Vncia, ezta solament communzqui costumatzen den beçala hartzen: baina nehor deusetan instrument beçala cerbitzatzen den guciagatic-ere bay.

Vnguentua, ezta erran nahi orain nehorc vnctatzeco vsatzen duen vnguentu motá: baina olio claroa edo vr vssain onetacoac: eta harienez ancianoqui vsatzen çutén, orain nehorc perfumez edo vr vssain onetacoz vsatzen balu beçala.

 

 Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)
 
 

Atzera