Miguel  Aldaz

 

Gorputç Sanduari

 

Egun guiçona deytçen du

Jayncoac bere mayera,

Eta dacar cerotic<a>

Ematen dion oguia

 

Icusaçu gozo daten

Ogui bedeycatuan,

Eta xauro jaten dela

Bademaquen biçia.

 

Alaber eman diroque

Damurequi yltçea,

Jaten dela bidegabe

Aren ogui sanduan.

 

Iaincoa dugu jatean,

Janegaçu graçian.

 

Emen dago estaliric

Çeru gucien arguia,

Guztian beçayn oso dela

Den chipienen çatian.

 

Gure begui becatoreac

Estacusque yguzquian:

Ala oray estaliric

Datorquigu jatean.

 

Nay du jan deçagun çuc

Legue sanduen arora,

Çure arima eramateco

Sandu guztien artera.

 

Iayncoa dugu jatean,

Janegaçu graçian.

 

Betidanic badaquy

Jabe dela guiçona:

Ala, jatean yl baçe,

Jatean drauco viçia.

 

Baya gayzqui jaten duenic

Eçin doaque çerura,

Çeren onen jatean dago

Aren  yrabaztea.

 

Guiçonac boçic jan diro,

Ceren baytio fedeac

Bide dela jaten badu,

Graçias Jayncoa datela.

 

Iaincoa dugu jatean,

Janegaçu graçian.

 

Ian baño len, oroyt çaite

Nola bertçe ortçegunean,

Onen artean eman çuen

Gaysto bati oguian.

 

Emen dago guerturic

Erioa eta biçia:

Eliçac erraten digu

Bata nola bertçea.

 

Otoy eguioçu, ongui

Jatean, emen diçula,

Eta guero berequi

Çeruan, biçi luçea.

 

Iaincoa dugu jatean,

Janegaçu graçian.

 

 

*Non: Relacion de las fiestas que el Ilmo. Señor Don Antonio Venegas de Figueroa obispo de Pamplona hizo... el año de 1609.

*Bertsio honen iturria: K.Mitxelena, Textos arcaicos Vascos, Madrid, 1960, 113-115 or.

 

 

 

Atzera