Joan Elizalde

Gorputç Sanduari

 

Ola, guaçen yguitara,

Arí gayteçen lanean,

Ceren garian çorituric

Dago Jayncoa lurrean.

 

Mantena ezpagayzque ere

Ogui utsac mundu onetan,

Jayncoaren ytçac deçaque

Guiçon gustiei viçi eman.

 

Ala nay du jan deçagun

Aragui ere onetan

Eta, vici gayten gatic,

Dabil beti gure atçean.

 

Çatoste, çatoste, nay baduçue jan

Jaungoycoaren ytça, ogui eta araguian.

 

Doan gustiari emanen çayo,

Nequearen alocayruan,

Yguita deçanarequi

Aragui jate otrontçean.

 

Mundu onetaco araguia,

Agotic sarr dadinean,

Eguiten da gure aragui

Estomaguaren suan.

 

Baña onec viurtçen gaytu

Bere sustancia berean,

Eta, Jaynco eguin gaitecen,

Dagogu onla otoytçetan.

 

Çatoste, çatoste, nay baduçue jan

Jangoycoaren ytça, ogui eta araguian.

 

Iayetan eçin gabiltçque

Bertçe garien yguitan,

Baña au yguita daiteque

Corpus Christi egun berean.

 

Trabaja ezquindeçen gatic

Gari onen beregitçean,

Vltçituric eman çigu

Gurutçeco larrañean.

 

Gari lindo au saltceagatic

Dabilla carriquetan,

Eta eros dracogun gatic

Pregonatçen du onlatan.

 

Çatoste, çatoste, nay baduçue jan

Jangoycoaren ytça, ogui eta araguian.

 

Assarra ezquindeçen gatic

Ogui au errepartiçean,

Bati ambat ematen dio

Millari nola millatan.

 

Eta, çati badeçaçu ere

Çati nay duçunetan,

Beti ossoric guelditçen da

Len çeducan gustian.

 

Ogui beti dirauena

Eçartea da may ontan,

Eta ontan Jayncoa jatera

Jayncoa dagogu deyetan.

 

Çatoste, çatoste, nay baduçue jan

Jayncoaren ytça, ogui eta araguian.

 

 

 

*Non: Relacion de las fiestas que el Ilmo. Señor Don Antonio Venegas de Figueroa obispo de Pamplona hizo... el año de 1609.

*Bertsio honen iturria: K.Mitxelena, Textos arcaicos Vascos, Madrid, 1960, 115-117 or.

 

 

 

Atzera