QVARTETAC GVRE PRINCIPE IAVNEA
ren D. Phelipe Prospero gaioce dichosoan.
De Don Martin de Yturbe


Famea igaroda
mundu guztian
Prospero Iaiodala
Madrilco vrian.

Andia videcera
troseran sarturiq
vada Mundu guztia
daucaçu sorturiq.

Lurreanda, ichasoan
zure icenaq
vildurtu emenditu
errien vazterraq.

Icaratu emenda
Asia guztia,
Tartaria, eta China
Ichaso gorria.

African jausidira
Illargiaq puntuan
Espanian ecusita
eguzquia auenduan.

Nilo, Tigre, Eufrates
Asianda, African
ibai andiaq dira
Danubio Europan.

Andiaq Ioanarren
ichaso gacira
Prosperoren içena
adicean sortu dira.

Europaq ecusi dau
vere buruan
Iupiter verri bat
aurtengo neguan.

America zabalaq
urrez ganciriq
salua eguindeusa
azpico aldetiq.

Ascoren damugaiza
ascoren vicicea
Prospero, içanda
zure Iaioçea.

Borboneq vsteçeban
Espanian aguindu,
Austriaq egun zugaz
emandio osticu.

Farrez orregati
Imperioco cortea
Millanda, Polonia,
eta Espania gurea.

Flandes aserrea
Ori ecusita
Marte viurtuda
Echaien contra.

Zugati, aurten, Iauna,
Maoma vrcaturiq
zugati ecusidet
Cromuel erreriq.

Napoles ederra
fiestaq eguiten
Portugalgo Achoa
gorrotoz vrtuçen.

Olanda ucatuarrea
Austriaco Echea
zu içango zaitu
verico Iabea.

Cicilia andia da
isleen artean
orain çabal garri da
zure vstean.

Mallorca Mellorcagaz
Orfeo eguiniq
Valeaq dançam dacaz
saltoca zugatiq.

Ierusalen negarrez
lauren vrtean
zure vitean dago
echaien artean.

African Christabaq
gaizqui trataturiq
zure vegira daude
malcoz andituriq

Ea, Principe Iauna,
goaçen açiçen
goaçen Ierusalena
galdua irabazten.

Goaçea Mairu errira
Mairuen zaticen
mendi Adinoteraño
guztia errecen.

Orequin aztucoda
Alexandro Andia,
Pomepion icena
Cesarren memoria.

Orequin zure içena
Mundua dan artean
luçaro vicico da
guiçonen artean.

Bertsio informatiko honen egilea: J. Urtzelai Lasaga

Atzera