IESVS CHRIST GVRE IAVNAREN
Euangelioco puritatearen araura
vicitzeco desira duten Franceséc.

REGVERI.

Iaincoari esquer eta laudorio draucagu, Iauna ceren Euangelioco doctrinari eta gure conscientietan baquez içateari iarreiqui nahiz eguin eta ordinarioqui eguiten çaizquigun persecutionezco gogorgoaren çure Maiestateari aditzera emaiteco lekuric oraindrano ez vkanic orain eracusten baitraucu ordu haur, ceinetan placer baituçu gure gauçaren merecimendua aditu, aurthen 1559. Martchoan Amboisen emanic, çure Maiestateac publica eraci duen Edictaren araura. Raçoin hunegatic, çure officieréz gureganaco vorondate gaichtoz lehen ecen ez çuri cerbitzu eguiteco affectionez, guri eguin içan çaicun bidegabearen eta gogorgoaren causaz, oraindrano boçaturic eduquiric, orain ahoen irequitera venturatzen gara. Eta eguiteco huni dauritzan gaucetan complituqui informatua çarençát, gure affectione guciaz othoitz eta supplicamendu eguiten drauçugu, Iauna: nahi duçun, othoi, ikussi eta ençun, guc çure Maiestateari presentatzen draucagun gure fedeazco Confessionea: eta sporçu dugu, ecen oraindrano gure causá eçagutu gaberic, bidegabezqui bethi gure condemnatzez berce eguitecoric vkan eztutenéc, gure contra erran dituzten gaizqui eta diffamatione orotaric gure defendagarri eta emparagarri, Confessione haur bera asco içanen dela. Ecen eguiazqui eta frangoqui protesta ahal deçaquegu, Iauna, ecen hemen eztela Iaincoaren hitzaren, ez çure Maiestateari çor draucagun obedientiaren contrataco gauçaric batre: ceren gure fedeco articulu hemen asco luçaqui iarriéc punctu haur baitacarqueite guciéc, Ecen Iaincoac bere Prophetez eta Apostoluez, eta are Iesus Christ bere Seme gure Iaunaren ahoz asco claroqui bere vorondatea declaratu vkan draucunaz gueroz, guc Iaincoaren hitzari ekarteco draucagula halaco ohorebat eta reuerentiabat non ezpaitraucagu deus eratchequiteco ez edequiteco: baina-aitzitic hartan chedaturic emaiten çaicun reglari ossoqui susmettitzeco eta confermatzeco gaitzaitzala. Eta ceren Eliça Romanoac, Eliça primitiuaco manerá eta costumá vtziric, manamendu berriric, eta Iaincoaren cerbitzatzeco manera berriric eçarri vkan baitu, raçoinezco estimatu vkan dugu, eta guciz necessario (guiçonac bere ethortez baitirade gueçurti eta vano içatera suiet, eta Iaincoa baita eguia bera) guiçonén manamenduetaric Iaincoaren manamenduéc abantail haur lutén, non, hambat diuersitateren eta differentiaren artean, guiçonenac vtziric, Iaincoareney garreiztén. Eta cerere aihercunde ahal bailuqueite gure contrastéc gure contra, frangoqui Iaincoaren eta gendén aitzinean erran ahal deçaquegu, ecen guc ikusten eta suffritzen dugun gaitz gucia, eztela berce causagatic, lekat ceren Iesus Christ gure Iauna dela, gure Saluadore eta Redemptore bakoitza: eta haren doctriná dela vicitzeco eta saluamendutaco doctrina bakoitza, mantenitzen baitugu baicen. Eta causa haur bera içan da, Iauna, cerengatic çure suiet gaichoen odolean hambat aldiz borreroéc escuac butchatuac vkan baitituzté: eta guiçonéc naturalqui Iaincoaren ohoreaz baino bere aisiáz eta probetchuaz arrangurago dutenaren gainean, erran behar da, Confessione hunen beraren mantenitzeagatic eta on eduquiteagatic bere vicien emaitera dudatu eztuten gaichoac, guiçonén ez berce spirituz incitatuac eta guidatuac içan diradela. Bada Iauna, çuc çure suiet gaichoac baithara vsatzeco promettatzen duçun ontassunaren araura, çure Maiestateari supplicamenduz guiaizquio misericordia eta gratia haur eguin nahi draucuçun, non har deçaçun escutan causa hunen eguitecoa, ceinagatic ordu eta oren oroz, gu, batean herioz, bercean accotamenduz, bercean berce moldez iarreiquiac eta persecutatuac içanez, çuri çor drauçugun obedientiaren eguiteco moien gucia edequiten baitzaicu. Biz bada, othoi, çure Maiestatearen placera, Iauna, iragan demboretan suz eta marreçanez nehorc vsatu vkan duenaren orde: orain Iaincoaren hitz sainduaz debati eta ireter eraci deçaçun gure Confessione haur, hunetacotzat segurança eta permissione bethea emaiten duçularic. Eta confidança dugu ecen gure innocentiaren eta hoguen-gabearen iuge çu ceuror içanen çarela, eçaguturic nola eztén hemen eçeinere heresiaric ez rebellioneric: baina guc daramaguna dela, conscientia sanotan vici ahal garen, Iaincoa bere manamenduén araura cerbitzatuz, eta çure Maiestatea obedientia eta suiectione orotan ohoratuz. Eta ceren Iaincoaren hitzaren predicationeaz, bay Iaincoaganaco eta bay çureganaco gure eguimbidean retenitu eta eduqui behar baicarade: gure affectione eta ahal guciaz othoitz eta supplicamendu eguiten drauçugu Iauna, nahi draucuçun permettitu, cembeit orduz elkargana biltzera cilhegui garen, hambat Iaincoaren hitzaz haren beldurrera exhortatu içatera, nola Iesus Christ gure Iaunac berac bere Eliçán ordenatu dituén Sacramenduéz confermatu içatera. Eta baldin çure Maiestatearen placera bada, cer gure congregationetan eguiten den, batbederac ikus deçaqueen beçalaco lekuric eman daquigun, ikuste berac defendaturen gaitu, gure congregationeac diffamatu nahiz aitzinaratu içan diraden enormitatezco eta beilhaqueriazco accusatione falsuetaric: ceren hetan ezpaitu nehorc modestiaric eta honestateric baicen ikussiren, ez-eta ençunen Iaincoaren laudoriotaco eta haren cerbitzuraco exhortationeric, eta çure Maiestatearen eta çure Resumaren conseruationeraco othoitzaric baicen. Eta baldin çure vorondatea ezpada, Iauna, hambat gratia eguin daquigun, non leku assignaturic dugun, ezpere permetti bequigu othoi, ia gure artean iarria den ordenançá, empatchuric gabe continua ahal deçagun. Eta hunen gainean gure affectione eta bihotz guciaz othoitz eta supplicamendu eguiten drauçugu Iauna, nahi duçun othoi estimatu, orain presentatzen, çaiçun supplicatione haur iracurtzen dançuçunean, ecen çure suiet contuz eriden ahal leiten baino guehiagoren auhenac eta suspirioac ençuten dituqueçula, othoitzez çure misericordiác iraungui nahi dituen, çure iugetaric anhitzen crudelitatez çure Resumaco su viztuac: halaz çure Maiestatea cerbitzatzen dugula, çu dignitate eta handirassun horretan eçarri çaituen Iaunaren cerbitzatzera haiçu garençat. Eta baldin gure minçoari behatu nahi ezpaçaizquió, beha çaquizquio Iaincoaren Semearenari, ceinec gure onén, gorputzén eta vicien-ere gainean puissança çuri emanic, galdeguiten baitrauçu, gure arima bere odolaz erossien gaineco puissançá eta iaurgoá hari reserua eta lekat daquión. Hambatequin, hari berari othoitz eguiten draucagu Iauna, cure adinarequin çure handirassuna eta puissançá emendatuz, çure etsay ororen gainean victoria emanez, eguimbide eta iustitia orotan bethi çure Maiestatearen thronoa confirmatuz, bere Spirituaz ardura goberna eta guida çaitzala: eta guri-ere harc berac çure aitzinean gratia eriden eraci dieçagula othoi çerbait emendio gure supplicatione hunetaric sendi ahal deçagun, gure penac eta afflictioneac cerbait passutara eta libertatera behin-behin cambiaturic, gure nigar vriac-ere cambia ahal ditzagun bethi esquer eta laudorio emaite batetara, lehenic Iaincoari eta guero çure Maiestateari, ceren halaz eguin duqueçun haren vorondate sainduari eta çure ontassunari eta eguimbideari dagocan beçala, bayeta çure suiet eta cerbitzari gaichoén conseruationera guciz behar eta necessario dena.

 

IESVS CHRIST GVRE IAVNAREN EVANGELIOCO doctrina puraren araura vicitzeco desira duten Franceséc consentimendu commun batez berén fedeaz eguin duten confessionea.

1 Guc dugu sinhestén eta eçagutzen Iaincobat bera dela, eta hura essentia bakoitz-bat bera, spiritual, eternal, inuisible, muthatzen eztena, infinito, comprehendi ez erran ecin daitena, bothere gucitaco, guciz çuhur, guciz on, guciz iusto, eta guciz misericordioso.

2 Eta Iaincobat ber haur, guiçoney çaye hunelaco manifestatzen eta eracusten, lehenic bere obren creatzeaz, conseruatzeaz, eta gobernatzeaz. Berçalde are claroquiago, bere hitzaz: eta hitz haur manifestatu vkan du lehenic visionez eta reuelationez: eta guero nahi vkan du liburutan scribuz iar ledin, eta liburu hauc ditugu deitzen Scriptura saindu.

3 Eta Scriptura saindu haur gucia contenitzen da Testamentu çaharreco eta berrico liburu canonicotan, eta hayen contua da haur. Moysesen borz liburuac dirade, Genesioa, Exodoa, Leuiticoa, Nombreac, Deuteronomea: guero, Iosué, Iugeác, Ruth, Samuelenic bi liburu. Reguenic bi liburu. Chronico edo Paralipomenon deitzen diradenic, bi liburu. Esdrasen lehen liburua: guero Nehemias, Esther, Iob, Dauid-en Psalmuac, Salomonen Prouerbioac, Ecclesiastea, Salomonen Canticoa, Esaias, Ieremias, Ieremiasen Lamentationeac, Ezechiel, Daniel: guero hamabi Propheta chipiac, baitirade, Oseas, Ioel, Amos, Abdias, Ionas, Micheas, Nahum, Abacuc, Sophonias, Aggeo, Zacharias, Malachias: guero Iesus Christen Euangelio saindua, S. Mattheuen araura, S. Marc-en araura, S. Luc-en araura, S. Ioannen araura. Apostoluén Acteac: guero S. Paulen Epistolác, Romanoetara bat Corinthianoetara biga. Galatianoetara bat, Ephesianoetara bat, Philippianoetara bat, Colossianoetara bat, Thessaloniceanoetara biga, Timotheogana biga, Titegana bat, Philemongana bat: guero Hebraicoetaraco Epistolá: S. Iaquesen Epistolá: S. Pierrisen bi Epistolác: S. Ioannen hirur Epistolác: S. Iudaren Epistolá: S. Ioannen Apocalypsea edo Reuelationea.

4. Liburu hauc eçagutzen ditugu Canonico, eta gure fedearen eguiazco regla dadutzagu, eta haur ez Eliçaren consentimendu batgatic ber, baina vnguiz areago Spiritu sainduaren testimoniage, eta barnetico segurança eguiazco batgatic, ceinec liburu hauc discerni eta berez eraciten baitrauzquigu berce liburu Ecclesiasticoetaric, cein probetchable içanagatic, ezpaitirade ordea halaco non hetaric fedeco articuluric batre funda ahal dadin.

5 Guc dugu sinhesten ecen erran den liburu hautaco hitza Iaincoaganicoa dela eta harenganic beraganic duela bere authoritatea eta ez guiçonetaric. Eta nola hitz hura baita eguia ororen reglá, contenitzen duelaric Iaincoaren cerbitzuco eta gure saluamendutaco necessario den gucia, diogu ecen eztela sori guiçonén ez are Aingueruén-ere hitz hari deusen eratchequitea, edequitea edo cambiatzea. Hunec dacarque ecen ez antiquitateric, ez costumaric, ez gende anhitzic, ez guiçonén çuhurtassunic, ez iugemenduric, ez arrestic, ez edictic, ez decretic, ez concilioric, ez reuelationeric, ez miracaluric batre etzayola Scriptura diogun huni neholetan-ere, ez deusetan-ere contrariatzeco, baina aitzitic hunen araura behar diradela Christinotassuneco punctu guciac examinatu, reglatu eta reformatu. Eta hunen tenorez guc ditugu laudatzen eta aboatzen hirur Symboloac, da iaquiteco, Apostolicoa, Nicenoa, eta Athanasiorena, ceren Iaincoaren hitzarequin conforme baitirade.

6 Scriptura saindu hunec iracasten gaitu, ecen essentia diuinal bakoitz eta ber erran dugun hunetan, diradela hirur persona Aita, Semea eta Spiritu saindua. Aita, lehen causa eta gauça gucién lehen originea eta fundamenta: Semea, haren hitz eta sapientia eternala: Spiritu saindua, haren beraren verthutea, potentiá eta efficacioa. Semea eternalqui engendratu içan da Aitaganic. Spiritu saindua eternalqui proceditzen da Aitaganic eta Semeaganic: eta hirur persona hauc eztirade confus, baina cein bere: ez ordea separatuac, baina essentia, eternitate, puissança, eta equalitate batetaco. Eta mysterio hunetan approbatzen eta aboatzen dugu Concilio çaharréz determinatu içan dena: eta doctor saindu ancianoéz, hala nola, Athanasioz, Hilarioz, Cyrilloz, Ambrosioz, eta bercez, Iaincoaren hitzaren verthutez iraitzi içan diraden secta eta heresia guciac ditugu detestatzen eta abhorritzen.

7 Guc dugu sinhesten ecen Trinitateco hirur personéc elkarrequin batean obratzen çutelaric, Iaincoac bere bothere, sapientia eta ontassun incomprehensibleaz creatu vkan dituela gauça guciac, eta ez solament cerua eta lurra eta hetango gucia, baina spiritu inuisibleac-ere bay: eta hetaric, batzu erori içan diradela, perditionetara: eta bercéc obedientián persistitu eta iraun vkan dutela. Eta diogu eroriac, nola malitiatan corrumpituac baitirade diradela vngui ororen, bayeta Eliça guciaren etsay: eta berceac, Iaincoaren gratiaz preseruatu eta beguiratu içanic, diradela Iaincoaren icenaren gloriatan eta elegituén saluamendutan emplegatu içateco Ministre.

8 Guc dugu sinhesten ecen Iaincoac eztituela solament creatu vkan gauça guciac, baina regitzen eta gobernatzen-ere badituela, munduan guerthatzen den gauça gucia bere vorondatera dispausatuz eta ordenatuz: ez ordea gaitzaren author den, ez hoguendun ahal daten, ceren haren vorondatea baita çucen eta eguimbide ororen regla subiranoa eta eguiazcoa: baina haren moienac dirade hambat miraculuzco, non deabruéz eta gaichtoéz hala cerbitzatzen baita, non baitaqui hec eguiten dutén eta hec hoguendun diraden gaizquiaren onera conuertitzen. Eta confessatzen dugunean ecen deus eztela eguiten Iaincoaren prouidentiá gabe: guc ditugu humilitaterequin adoratzen haren secretu guri estaliac, gure capacitateac emaiten duen baino aitzinago inquiritzen ezgarelaric, baina applicatzen dugularic gure probetchutara Scriptura sainduan eracusten çaicun gucia, reposetan eta segurançatan garençat ceren gauça guciac bere suiectionean dituen Iaincoac, aitatassunezco artha batez veillatzen baitu gure gainean halaco maneraz non ezpaita bilobat-ere gure burutic eroriren haren vorondatea gabe: eta bizquitartean deabruac eta gure etsay guciac hala dadutza bridatuac, non calteric batre ecin baitaidigute haren congitarequin baicen.

9 Guc dugu sinhesten ecen guiçona chahu eta complitu, eta Iaincoaren imaginaren conforme creatu içanic, recebitu çuen gratiatic bere falta propriz erori içan dela, eta halatán Iaincoaganic (cein baita iustitia eta ontassun ororen ithur burua) alienatu içan da halaco maneraz, non haren naturá choil corrumpitu içan baita: eta bere spirituan itsuturic eta bere bihotzean gaichtaturic, galdu vkan du integritate eta perfectione gucia, batre libertu ez guelditu gabe. Eta harc vkanagatic onaren eta gaitzaren gainean cerbait discretione, badaric-ere guc dugu erraiten ecen harc bere ethortez ahal luqueen claretatea ilhumbetara conuertitzen dela. Iaincoaren bilhatzeaz questione denean: halaco maneraz non bere adimenduz ez raçoinez neholetan-ere harengana ecin hurbil baitaite. Eta vkanagatic edocein gauçaren eguiteco vorondatebat, guciagatic-ere vorondate hura dela diogu hala bekatuaren azpian gathibatuac non Iaincoac emaiten draucan libertateaz berceric ezpaitu.

10 Guc dugu sinhesten ecen Adamen leinu gucia kotsu hunez kotsatu içan delá, cein baita bekatu originala, baita atchaquio heretagezcobat, eta ez solament imitationezcobat Pelagianoéc erran nahi vkan duten beçala: eta halacotz hec ditugu abhorritzen, eta dadutzagu detestationetan bere erroretan. Eta eztugu estimatzen inquiritu mengoaric dela, nola eta cer moldez bekatua guiçon batetic berceratzen den: ikussiric ecen asco dela iaquitea, ecen Iaincoac Adami eman vkan ceraucana, etzela haren daco ber, baina haren leinu guciaren-ere: hala nola gu haren personán ontassun oroz billuciric eta gabeturic paubrecia eta maledictione gucitara trebucatu eta erori içan baicara.

11 Guc dugu halaber sinhesten ecen atchaquio haur dela eguiazqui bekatu, eta halaco non leinu humano guciaren bayeta haour chipien-ere, amén sabeleandanic condemnatzeco asco, eta halacotan estimatzen dela Iaincoaren aitzinean: etare batheyatu ondoan-ere, bethi dela bekatu, hoguenaz den becembatean, condemnationea Iaincoaren haourrétan abolitu eta iraungui içanagatic, ceren harc bere ontassun gratiazcoagatic ezpaitraue bekatua imputatzen ez contatzen. Eta guehiago, ecen atchaquio hura dela halaco conditionetaco, non bethiere gaichtaqueriataco eta desobedientiataco fructuric eguiten baitu: halaco maneraz non diraden sainduenec-ere, hari resistitzen eta bihurtzen enseyatzen baçaizquio-ere infirmitatez eta faltaz atchaquiatu içatea mundu hunetan diradeno ezpaitute vtziten.

12 Guc dugu sinhesten ecen guiçon guciac hatzaman eta hundatu içan diraden corruptione eta condemnatione hunetaric, retiratzen eta deliuratzen dituela Iaincoac bere ontassunagatic eta misericordia-gatic bere conseillu eternalean eta cambiatzen eztenean, considerationeric, batre hayen obretara vkan gabe, Iesus Christ gure Iaunean elegitu vkan dituenac, eta hura bera baithan vicitze eternaleco herederotan adoptatu vkan dituenac: berceac corruptione eta condemnatione hartan berean vtziten dituela, hautan bere iustitiá eracuts deçançat, lehenetan bere misericordiaren abundantia beçala. Ecen bere ethortez batac eztirade berceac baino hobe, Iaincoac munduaren creationea baino lehen, bere conseillu eternal Iesus Christ baithan determinatu çuenaren araura discerni eta berez ditzaqueno. Eta nehor halaber bere verthutez ontassun handi hunetan ecin participant eguin daite: ceren gure naturaz higuitze ez affectione ez pensamendubat-ere onic ecin baituquegu, Iaincoac behin hartara preueni, eta dispausa gaitzaqueno.

13 Guc dugu sinhesten ecen gure saluamenducotzat behar eta necessario guenduen gucia emaiten eta communicatzen çaicula Iesus Christ Iaunean eta bere burua gure saluamendutan emanic, hura eguin içan çaicula gure sapientia, iustitia, sanctificatione eta redemptione: halaco maneraz non harenganic aldaratzen denac Iainco Aitaren misericordiaz, gure itzurtbide eta refugio bakoitzaz renuntiatzen eta arnegatzen baituque.

14 Guc dugu sinhesten ecen Iesus Christ, Iaincoaren sapientia eta Seme eternal celaric, veztitu içan dela gure haraguiz, persona batetan licençát Iainco eta guiçon, gure irudico, gorputzetan eta arimatan suffri ahal leçaqueen beçalaco, salbu macula gucitaric chahu eta pur içan baita. Eta haren humanitateaz den becembatean hura içan dela eguiazco Abrahamen eta Dauid-en hacia: Spiritu sainduaren verthute mysteriozcoz concebitu içan bada-ere. Eta hunetan aborritzen eta iraizten ditugu ancianoqui Eliçác trublatu dituzten heresia guciac: gucién gainetic Serueten imaginatione deabruqueriazcoac, ceinec attribuitzen baitrauca Iesus Iaunari diuinitate fantasiazcobat, ceren hura den gauça ororen idea eta patroina: eta hura du deitzen Iaincoaren Seme personala, edo significationezcoa: finalqui, hirur element creatu gabericoz eguin içan den gorputzbat forgeatzen drauca, eta ditu nahastecatzen eta deseguiten bi naturác.

15 Guc dugu sinhesten ecen Iesus Christen persona batetan berean, bi naturác eguiazqui eta separa ecin daitezqueen beçala diradela iunctatuac eta bat eguinac, ordea bi naturetaric batbedera dagoelaric cein bere proprietatean, halaco maneraz non, hala nola coniunctione eta battassun hunetan, natura diuinoa bere proprietate bera eduquiten duelaric libertu eta azquendu içan baita creatione gabe, infinito, eta gauça guciac bethatzen dituelaric, halaber natura humanoa libertu eta guelditu içan da finito, bere formá duelaric, neurria eta proprietatea: etare Iesus Christec bere resurrectionean bere gorputzari immortalitate eman vkan badrauca-ere, eztrauca halacotz edequi vkan bere naturaren eguiá. Bada guc dugu hura hala consideratzen bere natura diuinoan, non ezpaitugu bere humanitateaz billutzen.

16 Guc dugu sinhelten ecen Iaincoac bere Semearen igorteaz bere gureganaco amorio eta ontassun inestimablea eracutsi vkan duela, harc herio iraganic, resuscitaturic eta iustitia gucia complituric vicitze celestiala acquisi eta irabaz lieçagunçat.

17 Guc dugu sinhesten ecen Iesus Christ gure Iaunac crutzean offrendatu vkan duen sacrificio bakoitzaz reconciliatu eta baquetu içan garela Iaincoarequin, haren aitzinean iusto estima eta recebi gaitecençát: ecen gu haren gogaraco, ez haren adoptionean participant ecin garate, bekatuac barkatzen eta ohortziten drauzquigun becembatean baicen. Bada guc dugu protestatzen eta declaratzen ecen Iesus Christ dela gure ikuzgarri complitua eta perfectoa, eta haren herioan dugula, gu hoguendun garen falta eta iniquitate gucién satisfactione ossoa eta complitua: eta berce remedioz batez-ere ecin deliura ez empara ahal gaitezquela.

18 Guc dugu sinhesten, Dauid-ec dioen beçala, ecen gure iusto içatearen eta dohainontassunaren fundament gucia dela fundatua gure bekatuén barkamenduan. Causa hunegatic, Iaincoaren aitzinean gure iustificatzeco, huneçaz berce moien guciac guc ditugu abhorritzen eta detestatzén: eta eceinere berce verthutez ez merituz deus presumitzen eztugularic Iesus Christec eguin duen obedientián, simplequi guelditzen eta arrastatzen gara, cein imputatzen eta contatzen baitzaicu, hambat gure bekatu guciez barkamendu vkaiteco, nola Iaincoaren aitzinean fauore eriden eraciteco. Eta eguiazqui dugu sinhesten ecen baldin fundament hunetaric den gutiena-ere aldara baguintez, bercetan reposic ecin eridenez, guinandela baramenduric batre gabe gure bihotzetan hara huna erabiliac: ceren seculan ecin baquez baiquinande Iaincoarequin, Iesus Christen amorez misericordiatan recebituac eta onhetsiac garela segura gaitezqueno, nola gure ethortez gaitzerizteric eta condemnationeric baicen ezpaitugu mereci.

19 Guc dugu sinhesten ecen moien hunez beraz dugula, gure Aita eracutsiren delaco confidança betherequin, Iaincoaren inuocatzeco libertate eta priuilegio. Ecen ezguenduque accessic ez sartzeric batre Iainco Aitagana, Ararteco hunegana buru eguin ezpagueneca: eta hunen icenean ençun içatecotz, hunenganic gure vicia eduqui behar dugu, gure eguiazco buruaganic beçala.

20 Guc dugu sinhesten ecen iustitia eta gratia hunetan participant garela fede hutsez, nola erraiten-ere baita, ecen suffritu vkan duela guri saluamendua irabaz lieçagunçat, hura baithan sinhesten duenic gal eztadinçat: eta haur eguiten da, ceren vicitze eternalaren vkaiteco hura baithan emaiten çaizquigun promessac applicatzen baitirade gure probetchutara: eta senditzen dugu hayen indarra hec acceptatzen ditugunean, dudatzen eztugularic ecen Iaincoaren ahoz seguratuac garenaz gueroz, ezgarela enganatuac icanen. Bada fedez obtenitzen dugun iustitia haur, dependitzen da Iaincoac on darizcula declaratzen eta testificatzen draucun promes gratiazcoetaric.

21 Guc dugu sinhesten ecen fedean Spiritu sainduaren gratia secretuz illuminatzen garela, halaco maneraz non hura baita Iaincoac placer dueney emaiten drauen dohain gratiazcobat eta particularbat: hala non fideléc ezpaitute cerçaz glorifica ditecen, baina dirade obligatuagoac, ceren bercetaric abantail preferitu içan diraden: eta etzaye elegituey fedea emaiten behin bide onean eçarteco solament: baina finerano hartan continua eraciteco-ere bay: ecen hatsea beçala acabatzea-ere Iaincoari appertenitzen çayó.

22 Guc dugu sinhesten ecen fede hunez beraz vicitze berritara regeneratzen garela, naturalqui bekatuaren sclabo garenaren gainean. Bada sainduqui eta Iaincoaren beldurrean vicitzeco gratiá fedez recebitzen dugu, Euangelioaz emaiten çaicun promessa recebituz, cein baita ecen Iaincoac emanen draucula bere Spiritu saindua. Bada hambat falta da fedeac vngui eguitetic hotzen edo harçaratzen gaituen, non gure obra on guciac harc eguiten baititu gutan, fructuac arboretic heldu diraden moldera Gaineracoaz, Iaincoac complituqui salua gaitzançát regeneratzen eta sainduqui vicitzera reformatzen bagaitu-ere: guc dugu confessatzen ecen haren Spirituaren guidamenduz eguiten ditugun obra onac eztiradela contutara ethortén hec gu iustifica gaitzatençát, edo Iaincoac bere haourretan eduqui gaitzan merita dieçagutençát: ceren bethiere baiquinande dudatan eta sossagu gabe, baldin Christec quitto eguin gaituen satisfactionean gure conscientiác reposatzen eta sossegatzen ezpalirade.

23 Guc dugu sinhesten ecen Legueco figura guciéc fin hartu vkan dutela, Iesus Christen ethortearequin: baina ceremoniác guehiagoric vsagetan eta costumatan ez içanagatic, complimendu gucia duenaren personán libertzen eta guelditzen çaicu ceremonietaco substantiá eta eguiá. Gaineracoaz, hambat gure vicitzearen reglatzeco, nola Euangelioco gauçác aitzinetic promettatuac ciradela iaquiteco eta hayen confermatzeco, Legueaz eta Prophetéz aiutatu eta cerbitzatu behar gara.

24 Guc dugu sinhesten ecen gure Aduocat eta ararteco bakoitzetan Iesus Christ eman içan çaicunaz gueroz, eta harc berac haren icenean frangoqui Aitagana retira gaitecen manatzen gaituenaren gainean: etare ceren ezpaitzaicu permettitzen othoitzeric daguigun Iaincoac bere hitz sainduan ordenatu eta eman draucun formán baicen diogu bada, guc dugula sinhesten ecen guiçonéc Saindu hilén intercessioneaz den becembatean imaginatu dutén gucia eztela abusubat eta enganiobat baicen, othoitz eguiteco eguiazco formatic nehoren erauz eta aldaragarri baicen. Eta halaber guc ditugu abhorritzen eta iraizten, Iesus Christéc bere herioaz eta passioneaz eguin duen sacrificioaren mendreçale eta ezeztaçale beçala, guiçonéc bere buruèn Iaincoa baithan redemitzeco presumitzen dituztén berce moién guciac. Guehiago guc daducagu ecen Purgatorioa dela eceinere Scripturataco fundamentic gabe eritheitzebat, illusionezco eta enganiozco botiga beretic ilkia. Eta hartaric beretic ilki içan dirade fraide eta serora içateco, bayeta saindoren edo veillara ioaiteco vot eta promes guciac: berçalde, ezconçaren eta viandén defensionea, egun iaquinen obseruatzeco ceremonia, confessione auriculara, iubileu, perdonança eta generalqui barkamendu eta saluamendu meritatu vstezco berce manera gucia. Eta hauc eta hunelaco berce guciac ditugu arbuyatzen eta iraizten, ez solament hetango meritutaco opinione falsuagatic: baina ceren conscientién carcagarritaco inuentione guiçonéz ordenatuac diraden-ere bay.

25 Eta ceren mundu hunetan ezpaicara gauditzen Iesus Christen presentiáz Euangelioaren moienez baicen, guc dugu sinhesten ecen haren authoritatez Eliçán ordenatu eta iarri içan den discipliná sainduqui eta fermuqui beguiratu behar dela. Bada Eliçá ecin consisti daite, baldin hartan iracasteco cargua duqueiten pastorac ezpadirade: eta hec bidezqui deithuac diradenean, eta fidelqui bere officioa eguiten duqueiten orduan, ohoratu eta reuerentiarequin ençun behar dirate. Eta haur ezta ordenatu içan, Iaincoa hunelaco aiutaren ezpa moien bacho hauen suiet ez behar delacotz, baina ceren hunelaco bridaren azpian eduqui eta entretenitu nahi baiquaitu. Eta hunetan guc ditugu abhorritzen, hetan den becembatean, Iaincoaren hitzaren predicationea eta haren arauezco Sacramenduén administrationea empatchatu eta deseguin nahi duten fantasiaçu guciac.

26 Guc dugu bada sinhesten ecen nehor eztela bere gain appartatzeco, ez bere manera bereci batez contentatzeco, baina guciéc elkarrequin behar dugula beguiratu eta entretenitu Eliçaren vnitatea eta battassuna instructione communera eta Iesus Christen vztarrira submettitzen garelaric: eta haur, non-ere Iaincoac bere hitzaren araura Eliça politiatubat eçarri baituque, Magistratuac edo hayen edictac contrario liraten orduan-ere: eta diogu Eliça hunetara rengeatzen eta biltzen eztiradenéc edo hartaric separatzen diradenéc Iaincoaren ordenançá hausten dutela, eta hari contrastatzen çaitzala.

27 Guc dugu sinhesten ecen çorrotzqui eta Scripturaren arauezco raçoin eta iugemendu batez gogoatu eta eçagutu behar dela cer eta cein den eguiazco Eliçá: ceren titre eta icen hunez sobera gaizqui nehorc abusatu vkan baitu. Guc bada Scripturaren araura diogu ecen Eliçá dela Iaincoaren hitzari, eta hartaric dependitzen den religione purari gogotic iarreiquitera iunctatzen eta behatzen çayon fidelén compainia, hitz hartan batbedera bere mende gucián probetchatzen eta Iaincoaren beldurrean aitzinaratzen eta confirmatzen delaric ardura guehiago aitzineratu eta auançatu behar denaren araura:ordea cembat-ere fidelac hitz hunen araura vicitzen enseya baititez-ere, bethi bere bekatuen barkamenduaren vkaitera bere recursa vkan behar duté. Baina eztugu erran nahi, fidelén eta onén artean eztiradela hypocritác eta reprobatuac-ere: baina halacoén malitiác ez gaichtaqueriác ecin empatcha deçaque Eliçá ezten Eliça.

28 Eta sinheste hunen araura guc dugu protestatzen eta declaratzen ecen Iaincoaren hitza recebitzen eta haren suiet içateco professioneric eguiten, eta eguiazqui Sacramenduric administratzen eztén lekuan, nehorc propriqui minçatzera ecin erran deçaquela han Eliçaric dela. Eta causa hunegatic guc ditugu abhorritzen Aitassaindu erraiten denaren arauezco synagogác eta congregationeac, ceren hetaric Iaincoaren eguiazco hitza banitu eta accotatu içan baita, eta Sacramenduac hayen artean corrumpitu, falsificatu eta choil ezeztatu içan baitirade bayeta ceren idolatria eta superstitione gucia hetan baita bogatan: Guc daducagu bada ecen halaco eguitatetan nahastatzen eta participatzen diradenéc, Iesus Christen gorputzetic eta haren eguiazco Eliçatic bere buruac separatzen eta trencatzen dituztela. Guciagatic-ere ceren cerbait Eliça-restança appur baita oraino Aitasaindutassun erraiten denean, eta guciz ceren Baptismoaren substantiá guelditu içan baita, eta berçalde ceren Baptismoaren efficacioa eta verthutea ezpaita hura administratzen duenaganic dependitzen: guc dugu aithortzen eta erraiten ecen han behin batheyatu içan diradenac eztiradela berriz batheyatu behar. Baina hartan-ere eguiten diraden corruptioneagatic, guc diogu, nehorc ecin haourrac Iaincoaren ordenançari bidegabe eguin gabe hartara presenta ahal ditzaquela.

29 Eguiazco Eliçaz den becembatean, guc dugu sinhesten ecen hura behar dela gobernatu Iesus Christ gure Iaunac ordenatu eta eçarri vkan duen politiaren araura, eta hartan behar diradela Pastorac, Surueillantac eta Diacreac, doctrinaren puritateac bere cursua duençát, eta faltác corrigituz eta corrigi eraciz, paubreac, eta berce affligitu guciac bere beharretan sustengatuz, congregationeac Iaincoac manu beçala handién eta chipién edificationetan eguin ditecençát.

30 Guc dugu sinhesten ecen eguiazco Pastor oro, non-ere baitirade, bere officioaren exercitatzeaz den becembatean, cein bere lekuetan authoritatez eta puissançaz bardin diradela, Buru bakoitz baten azpico diradelaríc, cein baita Iesus Christ Iauna Ipizpicu subirano, eta vniuersal bakoitza. Eta causa hunegatic, ecen eceinere Eliçac eztuela dominationeric ez iaurgoaric vsurpatzeco berce Eliçaren gainean.

31 Guc dugu sinhesten ecen nehor bere buruz ez bere authoritate propriz Eliça carguric vkaitera eztela auançatzeco: baina haur behar dela eguin electionez, Iaincoac permettitzen duen eta eguin ahal dadin lekurano. Eta exceptione haur eratchequiten dugu expressuqui, ceren cembeit orduz, bayeta gure demborán, Eliçaco statua gucietan corrumpitua cenean, behar içan baita Iaincoac façoin extrordinario batez igorri eta eçarri vkan duen gende. Eliça desolatuén dreçatzeco eta chuchenceco. Baina nola-ere içan baita, guc dugu sinhesten ecen regla hunetara nehor conformatu behar dela: eta Pastor, Surueillant eta Diacre guciéc testimoniage behar dutela, nola bidezqui deithu içan diraden.

32 Guc dugu halaber sinhesten ecen on eta behar dela superintendent içateco elegitu diradenéc, gogoa eta ordena deçaten elkarren artean Eliça gorputz guciaren regimenduan cer moien eduqui behar den: baina Iesus Iaunaz eman içan çaicun ordenançatic neholetan-ere aldaratu gabe: eta hunec eztu empatchatzen eztén ordenança particularic lekuén eta gendén araura.

33 Baina hunen gainean beretzen eta iraizten ditugu, nehorc Iaincoaren cerbitzu balirade beçala, conscientién cargutan eta suiectionetan eçarri nahi lituqueen inuentione humano eta legue guciac: baina solament acceptatzen eta recebitzen dugu concordiaren eta batassunaren entretenitzeco, eta lehenaganic azqueneranocoaren obedientiatan eduquiteco on eta moldezco den ordenança gucia. Eta hunetan iarreiqui behar guiaizquió, excommunicationeaz den becembatean, Iesus Iaunac declaratu vkan duenari, eta hura dugu approbatzen eta laudatzen, bayeta confessatzen ecen bere forma eta dependentiá ororequin necessarioqui eduqui eta beguiratu behar dela.

34 Guc dugu sinhesten ecen Sacramenduac Hitzari iunctatuac diradela eta hari datchetzala, gure confirmatione handiagotan Iaincoaren gratiaren bahi eta erres ditugunçat, eta moien hunez, gutan den infirmitatearen eta grossertassunaren causaz, gure fedea solagea eta aiuta dadinçát: eta dugu sinhesten ecen Sacramenduac diradela halaco signo exterior eta merca visible, non Iaincoac heçaz operatione eguiten baitu bere Spirituaren verthutez, deus alfer hetan significa eztieçagunçát: guciagatic-ere guc daducagu ecen hayen substantia eta eguia gucia Iesus Christ Iaunean dela, eta baldin nehorc harenganic separa baditza eztiradela itzal eta lanho baicen.

35 Eta guc dugu confessatzen ecen bi Sacramendu diradela solament, eta hec diradela Eliça guciaren commun: eta hetaric lehena, baita Baptismoa, eman içan çaicu gure adoptionearen certificançatan: ceren han charthatzen baicara Iesus Christen gorputzarequin, haren odolaz ikuciric eta chahuturic, haren Spirituaz sainduqui vicitzera arramberrit gaitecençat. Guc daducagu halaber, ecen behin baicen batheyatzen ezpagara-ere, hartan significatzen eta aditzera emaiten çaicunaren probetchua, gure vici gucira eta hilera heltzen dela, signadura eta cigulu irautetacobat dugunçát, nola Iesus Christ iustitia eta sanctificatione içanen çaicun: eta Baptismoa içanagatic fedezco eta penitentiazco Sacramendubat, badaric-ere Iaincoac bere Eliçan recebitzen dituenaz gueroz haour chipiac bere aitequin, guc dugu erraiten ecen fideletaric engendratu diraden haourrac Iesus Christen authoritatez batheyatu behar diradela.

36 Guc dugu confessatzen eta eduquiten ecen Cena saindua (baita bigarren Sacramendua) dela Iesus Christequin dugun battassunaren testimoniagebat eta certificançabat, ez solament ceren guregatic behin hil eta resuscitatu içan den, baina ceren bere haraguiaz eta odolaz eguiazqui substantiatzen eta hatzen-ere baiquaitu, harequin bat garençat, eta haren vicitzea commun dugunçát. Eta munduaren iugeatzera dathorren arteranocotz hura ceruan içanagatic, guc dugu sinhesten ecen harc bere Spirituaren verthute secretuz eta comprehendi ecin daitenez, bere gorputzaren eta odolaren substantiaz hatzen eta viuificatzen gaituela. Baina guc diogu ecen haur eguiten dela spiritualqui, ez effectoaren eta eguiaren orde imaginationeric eta pensamenduric eçar deçagunçat, baina ceren mysterio hunec bere goratassunaz gure adimenduaren neurria, eta ordenança natural gucia iragaiten baitu: eta labur erraitera, ceren celestial baita, fedez baicen ecin comprehendi daite.

37 Guc dugu sinhesten, erran den beçala, ecen hambat Cenán nola Baptismoan Iaincoac realqui eta complituqui emaiten draucula effectez eta eguinez hetan figuratzen eta representatzen çaicun gucia: eta halacotz, emaiten çaizquigun signoequin guc dugu iunctatzen eta bat eguiten han presentatzen çaicunaren possessione eta gaudimendu eguiazcoa: eta raçoin hunegatic diogu ecen Iesus Christen Mahain saindura fede purbat, vnci baten ançora, ekarten duten guciéc, eguiazqui recebitzen dutela signoec testificatzen dutena: erran nahi da, ecen Iesus Christen gorputza eta odola hain diradela arimaren ianhari eta edari, nola oguia eta mahatsarnoa baitirade gorputzaren.

38 Bada guc daducagu ecen vra element caduc eta deseguiten den-bat içanagatic, harc, Iesus Christen odolaz eta haren Spirituaren efficacioz eguiten çaicun barneco ikutzea testificatzen draucula: eta ecen Cenán emaiten çaicun oguiac eta mahatsarnoac eguiazqui substantiatzen eta hatzen gaituela spiritualqui: ceren, nola hartacotzat ordenatu içan baitirade, beguién aitzinean beçala eracusten baitraucute ecen Iesus Christen haraguia dela gure vianda, eta haren odola dela gure edari. Eta abhorritzen ditugu signo eta merca hauc recebitu nahi eztituzten fantasiaçu eta Sacramentario guciac, Iesus Christec pronuntiatu vkan duenaren gainean, Haur da ene gorputza: eta, Copa haur da ene odola.

39 Guc dugu sinhesten ecen Iaincoac nahi duela mundua den gobernatu leguez eta politiaz, munduco guthicia desordenatuén reprimitzeco eta hertseco cerbait brida dençát: eta hartacotzat ordenatu vkan duela Resumác, Republicoac, eta berce Principaltassun guciac successionez liraden, bayeta iustitiaren statuari appartenitzen çayón gucia: eta Iaincoa bera nahi da hetaco author eta iabe eçagutu, eta halacotz magistratuén escuan eçarri vkan du ezpatá: ez solament haren manamenduetaco bigarren Taularen contra eguiten diraden bekatuén reprimitzeco eta punitzeco, baina lehen Taularen contra eguiten diradenén-ere bay. Behar da bada, hala ordenatu duenagatic, ez solament suffri eta eder-ets deçagun superioréc domina deçaten, baina ohora ditzagun eta reuerentiatan eduqui, haren Loctenent eta Officiér beçala, nola eçarri-ere harc baititu halaco cargu legitimo eta saindu baten exercitzeco eta gobernatzeco.

40 Guc daducagu bada ecen hayén legueac eta ordenançác beguiratu eta obeditu behar diradela, bayeta tributac, thaillac eta goitico çucenac pagatuz, behar dugula vorondate libre batez eta gogotic hayén suiectionezco vztarria ekarri, infidel liraden orduan-ere: baina bethiere Iaincoaren Imperio subiranoa osso eta bere stantean guelditzen dela. Eta hunen gainean guc ditugu abhorritzen, guehientassunac eta superioritateac kenduric, eta iustitiaren politia eta ordenança gucia erauciric, gauça guciac commun eta confus egun nahi lituqueizten guciac.

FINA.

 

 

 Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)
 
 

Atzera